Txinak «konpainia ez-fidagarrien» zerrenda beltz bat prestatuko du
Zerrendan, atzerriko enpresez gain, erakundeak eta pertsonak ere sartuko ditu gobernuak, Gao Feng Merkataritza Ministerioko bozeramaileak azaldu duenez. «Merkatuaren arauak betetzen ez dituztenak jarriko ditugu zerrendan, kontratuetako espiritutik aldentzen direnak, eta Txinako enpresak blokeatzen edo konfiskatzen dituztenak helburu komertzialik gabe». Pekinek «protekzionismoaren kontrako zerrenda» gisa bataiatu du.




