Bravoren aurkako zigor eskaria handitu du fiskalak
Kontsumobidek kontsumitzailearentzako kalte-ordaina zehaztu ahalko du arau-hausteetan

Kontsumitzaileak enpresa arau-hauslearen kalte-ordaina jaso lezake lege berriarekin. Kontsumobidek izango du gaitasuna kalte-ordain horren zenbatekoa zehazteko.
Bizkaiko Ogasunak erantzun du araudia ez zela Athleticeko jokalariengatik…

Bizkaiko Aldundiko Ogasun Sailak adierazi du ‘errenta irregularren’ inguruan hartutako neurria “orokorra” dela, ez dela Athleticeko jokalariei zuzendua.
Arabak aztergai du Athletici mesede egiten dion Bizkaiko zerga…

Athleticen jokalariei onura fiskalak dakarkien Bizkaiko zerga aldaketa aztertzen ari da Arabako Ogasun Departamentua. Baskonia eta Alaves, Araban ere egitearen alde.
Frantzian lehen kontratu handia irabazi du CAFek, gutxienez 700…
Aurretik lortu izan ditu CAFek kontratu gehiago Frantzian, baina askoz txikiagoak izan dira. Horrela, tranbiak egin ditu Saint-Etienne eta Besançon hirietarako, baita Naonederako (Bretainia) ere. Diesel trenak ere hornitu ditu Korsikarako, Proventzarako eta Centre eskualderako, eta makinak egin ditu RATP Parisko eta Ile- de-Franceko trenbide konpainiarako.
Oraingoan, ordea, SNCF da bezeroa, trenbide sare nagusia kudeatzen duen konpainia publikoa. «Oso garrantzitsua da, ez bakarrik alde handiz delako Frantzian inoiz lortutako kontraturik handiena, baizik eta Alstomen moduko erraldoi baten etxean lortu dugulako», aitortu diote CAFeko iturriek BERRIAri.
Bi ibilbidetan ibiliko diren trenak egin beharko ditu CAFek: Paris-Clermont Ferrand batetik, eta Paris-Limoges-Tolosa bestetik. SNCFk onartu du kontratua zabaltzeko aukera dagoela, eta kasu horretan CAFek egindako trenek Bordele-Marseilla linea egingo lukete. TER lineak dira (Intercite izenekoak, lehen), hau da, abiadura handiko trenbideak izan gabe distantzia nahiko luzeak betetzen dituztenak.
2023. urtean hasiko dira CAFen trenak erabiltzen, eta gaur egungo Corail trenak eta haien lokomotorak ordezkatuko dituzte pixkanaka —batzuek 40 urtetik gora dituzte—.
SNCFk kaleratutako oharrak dio CAFen eskaintza izan dela onena «errendimendu teknikoari, berrikuntzari eta kostuari dagokienez». Erabakian ziur aski eragina izan du beste faktore batek ere: CAFek fabrika bat du Bagneres de Bigorren (Okzitania). 2008. urtean erosi zion aurreko jabeari, Souleri.
Atzo jakinarazitako kontratuak mesede egingo dio lantegi horri. Izan ere, CAFek 30 milioi eurotik gorako inbertsioak egingo ditu Bagneres de Bigorreko lantegian. 11.000 metro koadroko tailer berri bat eraikiko du, eta ehun lanpostu zirenak 350 izango dira. Trenen zati bat egingo dute lantegi horretan, eta gainontzekoak, Beasaingo lantegi nagusian (Gipuzkoa).
Sindikatuek bost greba egunei eutsiko diete Bizkaiko metalean
Aurreko astean izandako bileretan, patronalak esan zuen genero berdintasunaren eta lan osasunaren inguruko neurriak proposatu zizkiela sindikatuei, beste soldata igoera bat proposatzeaz gain. ELAk ohar baten bidez jakinarazi duenez, atzoko bileran ez zuten ezer berririk eraman mahaira, horiez gain. Sindikatuaren ustetan, neurri horiek ez dira nahikoak: «Genero berdintasunaren eta lan osasunaren inguruko testuek ez dituzte enpresak inola ere derrigortzen; gai horietan ez dago aurrerapausorik». Soldaten inguruko proposamenak ere «oso eragin txikia» duela esan zuen sindikatuak. Bestalde, oharrean salatu zuten patronalak ez duela ezer hitz egin nahi subrogazio eskubideari buruz.
Bizkaiko metaleko gatazkak eragin handia dauka lurraldean. Sektoreko azken ituna 2011n iraungi zen, eta orduz geroztik daude hitzarmenik gabe. Lan Harremanen Kontseiluko iturrien arabera, maiatzean 58.188 pertsonak egiten zuten lan Bizkaian dauden 3.832 enpresetan. Horregatik, hitzarmen berriak behargin askori eragingo lioke.
Beste lau greba egun egingo dituzte Gipuzkoako arte grafikoen…
Horregatik, ekainean eta uztailean lau greba egin ostean, Adegi patronalak ituna negozia dezan eta euren eskariak aintzat har ditzan, sindikatuek beste lau greba egunera deitu dute orain, irailaren 25 eta 26rako eta urriaren 2 eta 3rako. «Ez dira azkenak izango», ohartarazi dute, «sektorearentzat justua eta onargarria den hitzarmen bat lortu arte mobilizatzen» jarraitzeko asmoa dutelako.
Otsailean osatu zen Gipuzkoako arte grafikoen sektoreko negoziazio mahaia, eta hiru sindikatuek salatu dute zortzi hilabeteotan Adegik eskaintza soil eta bakarra egin diela, inflazioaren adinako soldata igoera, eta langileen eskaera guztiak baztertu dituela. Sektorearen egoera ona ikusita, sindikatuei «ulertezina eta onartezina» egiten zaie Adegiren jarrera, uste baitute enpresen aldeak baduela tartea bere proposamena hobetzeko. «Adegiren borondate falta eta arduragabekeria salatu nahi ditugu».
LABeko Laida Zubillagak, ELAko Eneko Agirreurretak eta UGTko Angel Ramosek hitzarmenerako dituzten eskaeretako batzuk azaldu zituzten atzo, Donostian. KPIa gaindituko duen soldata igoeraz gain, haien ustez ezinbestekoa da lan baldintzak hobetuko dituzten puntuak sartzea. Besteak beste, lizentzien egokitzapena eta hobekuntza nahi dituzte; adibidez, lanegunak hartzea aintzat senideen heriotzagatik har daitezkeen bi lizentzia egunetarako, eta kontuan izatea guraso bakarreko familiak.
LABek, ELAk eta UGTk uste dute garrantzitsua dela kontratazioetan ere hobekuntzak izatea, batez ere behin-behinekotasuna murrizteko eta kontratazio berrietan gertatzen diren bidegabekeriak eragozteko. Esaterako, ez dadin gerta besteek bezala eta bezainbat lan egiten duen behargin berriari dagokiona baino kategoria txikiagoa aitortzea. Hiru sindikatuek lan hitzarmena blindatzea eta errelebo kontratuaren aukera ematea ere nahi dute lan hitzarmen berrian.
Bizkaiak ‘nabarmen irregularrak’ diren errenten fiskalitatea aldatu du

Bizkaiko Aldundiak “nabarmen irregularrak” diren errenten gaineko fiskalitatea aldatu du, eta diru-sarrera horien erdiengatik ez da zergarik ordaindu beharko.
Bizkaiko metalgintza, beste greba baten atarian

Bizkaiko metalgintzako langileak greba egiteko daude deituta, 2019ko irailaren 30ean eta urriaren 1, 2, 3 eta 4an. Negoziazioak ari dira egiten, aurrerapenik ez.