Babes ofizialeko etxebizitzak alokagai eta erosteko moduan EAEn 2019ko azaroan. Jaurlaritzak babes ofizialeko 484 etxebizitza bultzatzea baimendu du, 348 alokairuan.
Merkatuan iraultza eragingo duten sei proiektu berritzaile aurkeztu dituzte Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatutako Global Innovation Day ekimenean.
Iberia buru duen IAG taldeak Air Europa hegazkin-konpainia erostea adostu du Globaliarekin, 1.000 milioi euroren truke. 2020an itxiko da salmenta operazioa.
Lan-istripuek %5,3 egin dute gora Euskadin, irailera arte. Araban igo dira gehien, iaz baino %10,9 gehiago. Baja eragin duten lan-gaixotasunak ere %5 gehitu dira.
EAJren Barakaldoko ekitaldia hasi aurretik idatzia eman diote Bizkaiko Metaleko langileek Urkulluri. Ondoren, txistu egin diote mitinean hitz egiten hasi denean.
Hilabeteko greba Gipuzkoako zahar-etxe eta eguneko zentroetan 2019ko amaieran. 2018ko irailetik, sektoreko langileek 118 greba-egun izan dituzte, orain arte.
Espainiako ekonomia % 0,4 hazi da hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan bezala. Gauzak horrela, hiru urtetan izan duen gorakadarik txikiena izan du.
Uber hogei bat ibilgailurekin iritsi da Bilbora, eta, etorkizunera begira, beste toki batzuetara hedatzea du helburu. UberX aplikazioarekin eskainiko du zerbitzua.
Itunpeko irakaskuntzako irakasleek manifestazioa egin dute. Lan Harremanen Kontseiluko Iñaki Varas bideratzailea bi aldeekin bildu den egun berean egin da.