EAEn, Imanol Pradales lehendakariak asteartean egingo duen bilera monografikoa muga-zergen ingurukoa izango da, eta asteazkenean, industriaren mahaia bilduko du lehendakariak.
2020. urteko txapelduna ez da izango Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Peio Etxeberriak 13-22 irabazi dio Erik Jakari Tolosako Beotibar pilotalekuan (Gipuzkoa), eta argi utzi du zeresana emateko asmoa duela. «Buruz buru jokatu dudan partidarik onena da», aitortu du neurketa bukatu berritan. [articles:2140039] Zenotzekoak partida borobila osatu du: min egin du sakez, eskuinez asko gozatu du, erritmo bizia ezarri du eta tantoak bukatzen ere asmatu du. 1-8 irabazten hasi da, eta errentari arazo handirik gabe eutsi dio gero. Jakak, bitartean, ez du jakin tantoa amaitzen. 3-13 zihoazenean hasi da gehixeago asmatzen, eta orduan berdindu da lehia. Berandu zen, ordea. 11-16 jartzera iritsi da, baina ez da kikildu Peio Etxeberria, eta norgehiagoka itxi ahal izan du. Ligaxkan B multzoan arituko da Laso, Artola eta Elordirekin batera. Lehen partida Lasoren kontra jokatuko du Lekeition (Bizkaia) apirilaren 19an.
Guardianeko langileek eskatuta, bozketa egin zuten larunbatean eta gehiengoak enpresaren azken eskaintza onartzearen alde egin dute. Astelehenean bertan hasiko dira kaleratzeak. Langile batzordearen iritziz “merke” atera zaio enpresari kaleratze kolektiboa.
Bolada txarra pasa dela dirudi. Azken asteak gogorrak izan dira Realarentzat: neurketa mordoa jokatu dituzte txuri-urdinek, eta ligan, bederen, emaitzak ez dira onak izan. Azken bi norgehiagokak, ordea, irabazi egin dituzte, eta Real Madrilen kontra Errege Kopan egindako partidatzarra ere kontutan hartuta, Imanol Alguacilen taldea bide onera itzuli dela esan daiteke. Gaur 1-3 irabazi dute jaitsiera postuetan den Las Palmasen aurka. Dena den, lehen zatian asko sufritu du Realak. Partida hasi eta bi minutura Remirok sekulako geldiketa egin dio abagune mordoa huts egin dituen Fabio Silvari; atezain nafarrak erakustaldia eman du gaur. Bosgarren minutuan hartu dute margailuan aurrea donostiarrek. Barrenetxeak egin du jokaldia ezker hegaletik, haren errematea geratu du atezainak, baina aldaratzean gainontzekoak baino azkarrago ibili da Oiartzabal baloia sareetara bidaltzeko. Kapitainak aurten egin duen hamabosgarren gola da. Lehen 45 minutu horien onena horixe izan da: emaitza. Jokoan ez du izugarrizko nagusitasunik erakutsi Las Palmasek, baina etengabe topatu dute Realeko atzelariei min egiteko modua, eta izan dituzte lauzpabost gol aukera garbi. Silvak zutoinera ere bidali du bat. Bigarren zatia bestelakoa izan da; Realak kontrolpean izan du neurketa uneoro. 55. minutuan kontraeraso batean sartu du bigarrena Sergio Gomezek, Barrenetxearen beste jokaldi bikain batean. McBurniek 59.ean egin du Las Palmasen gola, baina 67.ean erantzun du Jon Mikel Aramburuk. Alboko sake batean inor baino azkarrago ibili da, eta elastiko txuri-urdinarekin bere lehen gola egin du Venezuelan jaiotako jokalariak. Azken minutuak, lasai Hortik aurrera, indarrak ahitu zaizkio Las Palmasi. Erasoan arrisku gutxi sortu du, eta Realak gol gehiago sartzeko aukerak izan ditu kontraerasoan. Kubori gol ikusgarri bat baliogabe utzi diote jokoz kanpo zegoelako, eta Oskarssonek ere zutoinera bidali du jaurtiketa bat. Gaurko hiru puntuak garrantzitsuak dira Realarentzat, Europara sailkatzeko postuen lehian bete-betean sartzea ahalbidetzen baitiote. Une honetan zortzigarren dira sailkapen nagusian 41 punturekin.
Hilabete honetan bigarrenez Hobbes filosofoaren bidea gurutzatu dut, Liverpooleko Beatles taldearen museoan, hain zuzen. «Gizona otsoa da gizonarentzat» nioen unean «are gehiago emakumearentzat» gehitu zuen nire aldamenean zebilen lagunak —milesker, Gorka!—. Gure pertsona gisako oinarrizko formakuntzan parte hartu zuen ingeles laukotearen kantak banaka gogoratzean eta bereziki George Harrisonen «maitasunarekin salba dezakegu mundua!» erranaldia irakurtzean, gaurko egoera neoliberal salbaiarekin konparatuz, garai haietan inozenteak eta naifak ginela ondorioztatu genuen pozik. Gela batetik bestera pasatzean, Imagine abestiaren lehen notak entzun genituen, eta berehala, ingurune zuri eta zurbil batean, John Lennonek melodia sortzeko erabili zuen pianoa ikusi genuen: irudika ezazu bakean bizi den mundu bat, egunean eguneko bizi den mundu bat, guzia partekatzen duen mundu bat… 1980ko abenduaren 8 hartan John Lennon erail zuenak ametsik gabeko lur anker baten atea ireki zigun: zein itzalek bada jotzen du oraino ere humanitate galduaren soinu sentibera hau piano zuriaren klabierrean?
EBko merkataritza ministroak astelehen honetan bilduko dira Trumpen muga-zergez eta Txinaz hitz egiteko. Muga-zerga orokorra indarrean sartu eta ordu gutxira izango da batzarra, eta Europar Batasunari % 20ko zerga gehigarria ezarri baino ordu batzuk lehenago.
Europako eta AEB Ameriketako Estatu Batuetako hiri nagusietan protestak egin dituzte gaur Donald Trump AEBetako presidentearen politika autoritarioen aurka. Ez muturrik sartu lelopean (Hands off), milatik gora manifestazio zeuden deituta AEBetan Etxe Zuriko maizterrak hartutako zenbait erabakiren aurka; hala nola immigranteen deportazioak salatu dituzte, baita administrazioan egindako murrizketak eta genero aniztasunaren aurka hartutako neurriak ere. Milaka manifestari atera dira kalera AEBetako hiri handienetan; besteak beste, Washingtonen, New Yorken eta Bostonen. Lehenago, Europako hiri batzuetan ere egin dituzte protestak. Hala nola Parisen, Berlinen, Londresen eta Lisboan. herritarrek AEBetako presidentearen aurkako aldarriak egin dituzte. Trumpek hartutako neurriak eta haren gobernuko kideen jarrerak kritikatu dituzte gaurko protestetan. Elon Musk enpresari eta Trumpen aholkularia agur nazia egiten irudikatu dute zenbait afixatan. Bestalde, DJ Vance presidenteordearen aurkako aldarriak ere egin dituzte protestan atera diren herritarrek.
Euskaldun izatea zein nekeza den inork ez ziola esan kantatu zigun askotan Ruper Ordorika handiak. Euskalduna izatea nekeza bada, zer ez ote da izango euskaltzale konprometitu gisa jokatzea. Galderari erantzuna emateko egokiak izan litezke bihar Baionan —Justizia Jauregitik 11:30ean abiatuta— EHEko Intza Gurrutxaga eta Gorka Torreri elkartasuna adierazteko egingo den manifestazioan parte hartuko dutenak. Askorentzat ez da izango euskararen aldeko lehen manifestazioa, ezta azkena ere. Iazko abenduan Baionako Justizia Jauregiko teilatura igota ospatu zuten Euskararen Nazioarteko Eguna Gurrutxagak eta Torrek, eta Justizia euskararentzat esaldia idatzi fatxadan. Ondorioa? Epaiketa daukate datorren ostiralean. Gurrutxagak eta Torrek egindako protestak gogora ekarri digu duela hamarkada batzuk euskararen normalizazioa exijituz egindako ekintza tipologia bat, baketsua zena baina enbarazu sortzailea. Bide hori ere erabiltzea —desobedientzia eta intsumisioa— proposatu zuten atzo bi ekintzaileek BERRIAn emandako elkarrizketan. Era askotako euskalgintza behar du euskarak, lasai eta instituzionala, eta ondorio larririk gabeko esku hartzeak egingo dituena. Noiz jarri zituzten trafiko seinaleak elebiz gure herrietan? EHEk kolore guztietako espraiak dantzan jarri zituenean.