Sindikatuek patronalaren “blokeoa” salatu eta mobilizazioak iragarri dituzte

Gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako patronalaren “blokeoa eta asmo txarra” salatu dute ELA, Steilas eta CCOO sindikatuek. 2020ko ekainak 5.

Sindikatuaren arabera, neurriaren ondorioz ez da onuradun gehiago izango, salbuespen gutxi batzuk kenduta. Era berean, ez ditu konponduko Jaurlaritzaren diru sarrerak bermatzeko errentak eta Nafarroako errenta bermatuak dituzten «gabeziak». ELAk uste du diru sarrera horiek baliatu beharko liratekeela langabe guztien eta bakarrik bizi direnen errentak gutxienez lanbide arteko soldataren parekoak izan daitezen, eta %50 gehiago jaso beharko lukete beren kargura pertsona bat izanez gero.
Espainiak gutxieneko errenta onartu izanak ere izan du beste ondorio bat: Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dutela. ELAk, baina, azpimarratu du horrek ez duela «etekin ekonomiko» nabarmenik ekarriko. Transferentzia gauzatu ondoren —«teorian, urriaren 31n»—, oso antzekoa izango da «saldo ekonomikoa», eta, eskualdatzea gauzatu arte, gerta liteke euskal administrazioek jasotakoa baino zertxobait gehiago eman behar izatea, kupoaren eta ekarpenaren bidez.
Horiek horrela, hilero hamar milioi maskara egiten ari da Hernaniko (Gipuzkoa) Oiarso kooperatibaren adarra Etxebarrin, Cikautxo kooperatibak utzitako instalazio egokietan, eta Mondragon Assemblyk konfinamendu asteetan Txinan diseinatu eta egindako hiru ekoizpen makinari esker. Hain zuzen, herenegun iritsi ziren beste hiru makina, eta Assemblyko langileak martxan jartzen ari dira haiek ere. Ondorioz, hamar milioi ez, baina hogei milioi izango dira Bexenek hilero ekoitziko dituen maskarak aste gutxi barru, kirurgia arlokoak, 2R motakoak; babes handienekoak dira kirurgia atalekoen barruan.
Epe luzeko proiektua
Espainiako Gobernua, Osakidetza eta Europako hainbat herrialdetako ospitaleak izango ditu bezero gisa aurrerantzean. COVID-19aren aurkako txertoa aurkitzen ez den bitartean, argi dago eskaera handia izango duela Bexenek; baina gerora ere eskaera handia egongo dela uste du Carlos Arsuaga zuzendariak. Alegia, ez da ireki eta ixteko proiektu bat, epe luzekoa baizik; «beste 42 urte segitzeko asmoa daukagu», esan zuen, Hernaniko enpresa orain 42 urte sortu baitzen.
Bexen Medicalek koronabirusaren krisiak sortutako aukerak bere alde jartzen asmatu du, baina salbuespena da euskal industriaren barruan, «enpresak eta pertsonak» asko sufritzen ari baitira, Tapia sailburuak onartu zuenez. «Ez da bakarrik gogotsu ibiltzeko momentua, gaitasunez eta eraginkortasun guztiarekin aritzekoa baizik», esan zuen, Mondragonek jakintza hori duela garbi utzita. EAEko industria ekoizpena %39 jaitsi dela jakin da asteon, «datu tristea, izugarria», Tapiaren arabera, eta, horregatik, elkarlan publiko eta pribatuan sakontzeko garaia dela uste du: «Formula ezagutzen dugu; aurretik ere egin dugu, eta berriro egingo dugu; industria da gure ekonomiaren oinarria, eta horrela izaten jarraitu behar du».
Tapiak alderaketa bat egin zuen euskal ekonomiaren krisi latzetik eta zulotik ateratzeko bideak zein behar duen adierazteko. Aldapa gogorrak iristean mendizaleek isildu eta hortzak estutzen dituztela esplikatu zuen, euskal enpresetan ere hortzak estutzeko momentua dela aditzera emanez.
Euroguneko estatuen zorra eta enpresa batzuena erosten ari da EBZ. Erosketa horrek bi ondorio ditu. Batetik, bankuei eta beste inbertitzaileei aukera ematen die zor horiek EBZren esku uzteko, eta, hala, dirua libre dute maileguetarako edo beste inbertsioetarako. Bestetik, merkatuan likidezia ziurtatzen duenez —diru asko dago zirkulatzen—, estatuek —eta enpresek— hara jotzen dutenean, inbertitzaile asko aurkitu ohi dituzte, eta, ondorioz, interes tasa txikiagoak ordaintzen dizkiete.
Interes tasa txikiena oso garrantzitsua da une honetan, estatu guztiek zorpetzearen makinari eragin diotelako koronabirusaren kalte ekonomikoak konpontzeko eta osasun gastu gehigarriak pagatzeko. EBZren pilulak funtzionatu egin du, azken asteetan berriro behera egin baitute estatuek beren zorraren truke ordaindu beharreko interesek.
PEPP programa urtea amaitu arte irautekoa zen, baina gutxienez beste sei hilabetez luzatuko du EBZk, 2021eko ekainera arte. «Koronabirusaren krisia amaitu arte» luza dezakeela ohartarazi du. Gainera, inbertitzaileek erositako zorra itzultzen diotenean, jasotako dirua berriro inbertituko du, gutxienez 2022. urtera arte. Hau da, diru horrek zirkulazioan jarraituko duela gutxienez beste bi urte eta erdiz.
EBZk uste du ordurako krisia gainditua izango dela, eta galdutako jarduera ekonomikoa leheneratuko dela. Horrela, aurten euroguneko BPG barne produktu gordina %8,7 jaistea espero du; 2021ean, %5,2 berreskuratuko luke, eta beste %3,3 2022an. Gehien espero duen agertokia da hori, baina ezkorrago bat ere kaleratu du: %12,6ko erorikoa.
Ekonomia hondoratzeak deflazio arriskua dakar, hau da, prezioak ere jaistea eta horrek atzeraldiaren gurpila elikatzea. Adi daudela baina halakorik ez dutela espero esan du Christine Lagarde EBZko presidenteak, besteak beste azken datuek diotelako ekonomiak jadanik hondoa jo duela eta, «oso motel» bada ere, hazten ari dela. Inflazioa %0,1era jaitsi da maiatzean, baina urtea %0,3rekin bukatzea espero du, eta %0,8ra eta %1,3ra handitzea hurrengo bi urteetan.
Jada 234.600 milioi joan dira
PEPP programa 1,35 bilioi eurora handitzeko arrazoien artean dago oraingo martxan arriskua zegoela programa aurki agortzeko, bereziki kontuan hartuta euroguneko estatuek gutxienez bilioi bat euroren zorra jaulkitzea espero dela. Horrela, martxoaz geroztik dagoeneko 234.600 milioi euroren erosketa egin ditu EBZk. Horietatik 186.600 milioi joan dira euroguneko sektore publikoaren zorrak poltsikoratzera. Herrialde bakoitzaren eurogunearekiko neurria kontuan hartuz, onuradunik handienak Italia (37.365 milio euroko zorra), Espainia (22.392 milioi) eta Alemania (46.746 milioi) izan dira.
Arreta erakarri du Alemaniaren hainbesteko zorra erosi izanak, eta hango auzitegi konstituzionalari egindako keinu bat izan daitekeela iradoki dute askok. Izan ere, auzitegi horrek zorra erosteko programa auzitan jarri du, eta haren beharra ongi aztertu ezean ez parte hartzeko agindua eman dio Bundesbanki. Dei hori Alemaniako Gobernuari eta parlamentuari zuzendutakoa dela esan zuen atzo Lagardek, eta espero duela «irtenbide egokia» emango diotela. Edonola ere, nabarmendu zuen EBZ independentea dela eta auzitegi bakar bati obeditu behar diola, Europako Justizia Auzitegiari. «Eta hark esan zuen legezkoa zela zorra erosteko programa».
Egoera halakoa izanda ere, azken egunetan erregulazioak osatzeko aukerak bereganatu du eztabaida nagusia. «Sindikatu batzuk entzun ditugu aldarrikapen hori egiten, eta gai hau Elkarrizketa Sozialerako guneetan lantzen ari direla ere iragarri dute». Bada, LABek «egoki eta beharrezko» ikusten ditu osagarri horiek, «baina bizi den eta hurrengo hilabeteetan biziko den egoerari osagarri horrekin bakarrik aurre egin nahi izatea guztiz askieza da». LABek esan du beharrezkoa dela «enpleguaren arazoa bere osotasunean hartu eta neurriko irtenbideak bilatzea». Erregulazioak osatzea baino «harago» doan arazo larria da enpleguarena, LABentzat. «Osagarri horiez bakarrik hitz egitea eta akordioak gai horretan bakarrik bilatzea arazoaren benetako neurria ikusi nahi ez izatea da».
Iñigo Urkullu lehendakariaren txanda izan zen atzo, Euskadi Irratiko elkarrizketa batean. Beste langileek egiten dituzten «sakrifizioak» aintzat hartu eta haiekiko «elkartasunez» funtzionarioek «ahaleginen» bat egin beharko dutela esan zuen. Ez da lehenengo aldia Urkulluk hori esaten duena: maiatzaren 24an, Vocento taldeko egunkari batean honela mintzatu zen: «Ez daukat zalantzarik funtzionarioek kontuan hartuko dutela sektore pribatuan egiten ari diren ahalegina». Eta aurreko igandean, talde bereko beste kazeta batean, Arantxa Tapia sailburuak hitz berberak edo oso antzekoak erabili zituen: «Ez litzateke ondo ulertuko funtzionarioek beren esfortzu zatia ez egitea». Tapiak, gainera, ahalegin hori zertan gauza daitekeen zehaztu zuen: esan zuen lantaldean murrizketarik egiteko asmorik ez dutela, ez behintzat osasun arloan eta hezkuntzan, baina iradoki zuen lan baldintzak uki ditzaketela: soldatak «izozteko» aukera aipatu zuen. «Beste batzuetan ere hala egin da».
Adierazpenok ez dira inprobisatuak, edo oinarririk ez luketen kazetarien galderei erantzuteko sortuak, hauteskunde kanpaina baten atarian. Apirilaren 12ra egin behar da atzera, osasun krisia bere gogorrenean zegoen garaira, EAJ eta Jaurlaritza jada aukera horretaz hausnartzen hasiak zirela jabetzeko. BERRIAk argitaratutako elkarrizketa batean, Joseba Egibar alderdikideak esan zuen «erabaki sakonak» hartu beharko direla administrazioan, zerga bilketan aurreikusten den jaitsieraren harira. Eta langile publikoengan jarri zuen arreta. «Funtzio publikoak, beste garai batzuetan egin izan duen bezala, bere ekarpena egin beharko du». Aurreko krisira atzera eginez, gogoratu zuen Jaurlaritzak «aparteko soldataren bat» kendu ziela langileei. «Ez dakit antzeko neurriak hartuko diren, baina gogoetak orokorra eta sakona izan beharko du».
Hain zuzen ere, funtzionarioek bost urtez izan zituzten izozturik soldatak —2012tik 2016ra—, Espainiako Gobernuak aginduta, eta 2012ko Gabonetako saria ere kendu zieten, nahiz eta trikimailu baten bidez eskuratu. ELAk gogoratu duenez, langile publikoen erosahalmena % 13 apaldu da azkenengo hamar urteetan.
Lehendakarigaiei mezua
Sindikatu horri ez zaizkio oharkabean pasatu Urkulluren eta besteen hitzak. Maiatzeko azken astean kaleratutako ohar batean, lehendakariari eta hauteskundeetara aurkezten diren gainerako hautagaiei gaiari buruz «argi» mintzatzeko eskatu zien, eta ohartarazi edozein murrizketari irmo erantzungo diotela.
EH Bilduk atzo erreakzionatu zuen, Maddalen Iriarte lehendakarigaiaren bitartez, ETB1en. Sektore publikoko langileak —osasun arlokoak eta hezkuntzakoak aipatu zituen— krisi honetan egiten ari diren lana txalotu zuen, eta azpimarratu sektore publikoa indartzea izan behar dela gobernuaren lehentasuna. «Agian ez da posible izango, baina beste krisietatik ikas dezakegu zer beste gauza egin daitezkeen, zer lehentasun dauzkagun, eta zer utz genezakeen beste baterako».
CCOO sindikatuak, ohar batean, kezkagarritzat jo ditu lehendakariaren hitzak, eta hari leporatu dio langile publikoak eta besteak «zatitu» nahian aritzea. ESK-k ere erantzun du, Twitter bidez. «Urkulluri eskatzen diogu —berak ate birakari bat du bermatua— ahalegin hori eska diezaiela iruzur egiten duten enpresei, dirudunei, Sicav bat dutenei… Funtzionariook gure osasuna jokoan jarri dugu, berak bere murrizketekin egin ez duena egiteko: osasun publikoa bermatzea».


