Ribagudak Euskadiko eguzki zentralik handiena hartuko du

Euskadik eguzki parke berri bat izango du Arabako Ribaguda herrian, Erribera Beherea eta Armiñon udalerrien artean, eta 100 megawatt sortuko ditu.

Koronabirusak bizikletak hartzera animatu du jendea. Kalean nabari da hori, eta lantegi eta dendetan ere bai. Biek diote salmentak «bikoiztu baino gehiago» egin direla, eta Prietok uste du «diotena baino handiagoa» dela. «Alemanian esaten dute halako hiru dela. Zaila da kuantifikatzea. Bezeroak denda batetik bestera dabiltza bizikleta bila. Guk nahita ere ezin dugu gehiago fakturatu. Modeloen %20 inguru amaitu zaizkigu, eta ezin dugu gehiago eskatu, ez dagoelako».
Dendetan ez ezik, tailerretan ere gainezka daude, garajean edo trastelekuan ahantzitako bizikleta zaharrak konpontzen, bereziki. Bezeroen artean, denetarik izan dute: inoiz ez edo oso gutxitan ibilitakoak, ohitura berreskuratu nahi dutenak, eta berria erostera animatu direnak. «Jakin badakigu askok utziko dutela, baina beste askok eutsiko diote. Azken urteetan nabari genuen goraldi bat, eta uste dut honek balio dezakeela joera indartzeko», azpimarratu du Prietok. Egun, Euskal Herrian egunero edo ia egunero bizikleta erabiltzen dutenen kopurua Europako kopuruen (%12) oso azpitik dago. Gipuzkoan, %7k, baina lautik hiruk kirola egiteko edo aisialdirako erabiltzen dute.
Errebote efektua
Modelo guztietan oso antzera igo igo zaizkie salmentak. Oiartzun Bikeko arduradunak dio hasieran gehiago izan zirela prezio apaleko bizikletak, eta horixe bera berretsi du BHkoak. Haiek stockeko arazoak izan dituzte. Izan ere, azken urteetan erdi-goi mailako sailetan espezializatu dira, kirol denda edo kate handien produktuetatik bereizteko. Gama handikoak ere saldu dituzte; orain, «hutsik» dute biltegia. Olasolok dio udarako prest izango dituztela katalogo berrikoak. «Topera ari gara lanean».
Dena den, azpimarratu du enpresak ez duela bere estrategia aldatuko. «Hastapenerako bizikleten produkzioa zertxobait handituko dugu, baina argi dugu gure ildoa beste bat dela. Orain gertatzen ari denak ez gaitu baldintzatuko; gure apustuak oso emaitza onak eman dizkigu». Urtetik urtera %10 gehiago fakturatzen ari da BH; antzekoa da sektorearen batezbestekoa.
Sektoreak urte hasiera ona izan zuen. Eta koronabirusa dela eta, Hego Euskal Herriko dendak ia bi hilabetez itxita egon badira ere, errebote efektua «izugarria» izaten ari dela azaldu du Prietok. Denbora horretan Internet bidezko salmentetan ere nabaritu dute igoera, eta hori, BHren kasuan, saltzaile fisikoei ere egin die mesede, duela urte batzuk abiatutako salmenta modeloa dela-eta. Olasolok gogoratu duenez, online erosten diren BHren produktuak dendari batek muntatzen ditu, eta hark ere etekina lortzen du. «Gertuko komertzioa zaintzeko modu bat da; guretzat, ezinbestekoak dira».
Gasteizko bizikleta ekoizleak, dena den, atzerrian saltzen du gehien —70 herrialde ingurutan—: produkzioaren %75 inguru. Olasolok azpimarratu duenez, Europako hainbat herrialdetan oinarrizko zerbitzutzat jo dituzte bizikletak, eta osasun krisiaren unerik larrienetan ere zabalik egon dira dendak eta konponketa tailerrak. «Bi-hiru hilabete hauetan asko handitu ditugu esportazioak». Hego Euskal Herrian, berriz, nahasmendua egon zen horrekin. Espainiako Gobernuak oinarrizko zerbitzutzat jo zituen bizikletekin loturiko negozioak, baina leku gehienetan debekatu zieten ateak zabaltzea konfinamenduak iraun zuen denboran. «Gutako askok gerora jakin genuen zabaltzerik bagenuela». Ateak itxita, Oiartzun Bikeko tailerrak jarraitu zuen lanean, enkarguz: «Etxeetara joan, bizikletak hartu, garbitu —berrogeialdian jarri—, konpondu eta itzuli. Lantalde bat izan dugu zaintza lanetan».
Dena den, eta gerora zer etorriko zen ez zekitenez, aldi baterako lan erregulazio bat ere egin zuten. Baina dendako ateak zabaltzeko baimena jasotzearekin batera, langile guztiak itzuli ziren lanera, eta jende gehiago kontratatu behar izan dute. BHn, berriz, bi egunez baino ez zituzten itxi Gasteizko bulegoak, eta Portugalen duten fabrika egun bat bera ere ez zen gelditu. Ez zuten aldi baterako lan erregulaziorik egin: 200 behargin dira.
Elektrikoen momentua
Gaur egun, BHk bere irabazien erdiak bizikleta elektrikoetatik lortzen ditu. Euskal Herrian aitzindaria da, baina saldu, orain arte behintzat, atzerrian saltzen ditu gehienak. «Euskal Herrian pixka bat berandu iritsi gara elektrikoetara; duela urte batzuk, guk produzitutakoen %90 kanpoan saltzen genituen, baina azken bi urteetan handitu da interesa».
Denbora horretan ere izan da beste aldaketa bat; hasieran, mendiko bizikleta elektriko gehiago saltzen zituzten; orain, geroz eta gehiago dira hirikoen alde egiten duten bezeroak. «Hemen, bizikleta beti ulertu da kirola egiteko tresna bat balitz bezala: lehiatzeko. Baina mentalitate hori aldatzen ari da, eta gehiago hurbiltzen Europakora. Aldea, dena den, oso handia da oraindik».
Prietok ere nabaritu du hiriko elektrikoekiko interesa azken asteetan. «Jendeak garraio publikoa eta jende pilaketak saihestu nahi ditu, baina, aldi barean, osorik iritsi nahi du tokietara, lanera, eta ez izerditan». Dena den, Prietok dio askok hiriko bizikleta elektrikoei buruzko interesa agertu bai baina azkenean ez direla erostera «ausartzen». Prezioa izan daiteke motiboetako bat. Gaur egun, batez beste, 260 euro balio du hiriko bizikleta batek, eta 704 euro mendikoak. Elektrikoen artean, 1.750 euro hirikoak eta 2.200 mendikoak.
Administrazioek emandako diru laguntzek urrats hori egiten lagundu dezaketela uste du Olasolok, baina azpimarratu du horrekin batera azpiegituren alorrean ere «zer hobetu asko» dagoela. «Gure hiriak oro har ez daude prestatuak, eta are gutxiago elektrikoetarako: adibidez, aparkaleku seguruak behar dira». Agintarien jarrerarekin «oso eszeptikoa» da Prieto. «Garraio garbia babestu behar dela diote, baina gero zer? Jendea laguntzarik gabe ere ari da bizikletak erosten, administrazioaren aurretik doa».
«Pentsio publiko duinen alde eta adinekoen egoitzetan arreta duin baten alde ote dauden jakin nahi dugu hauteskundeen aurretik», azaldu zuen Fanok; «eduki horien inguruan ze konpromiso hartzeko prest dauden jakin nahi dugu». Beste bozeramaile batek, Andrea Uñak, azaldu zuen Rementeriarekin elkartu nahi dutela «adinekoen egoitzetan egon diren heriotza kopuru izugarriak direla eta». Pentsiodunen mugimenduak Arabako eta Gipuzkoako aldundiei ere egin die eskaera bera, baina gaur arte, soilik Jaurlaritzako Osasun sailburuarekin biltzeko konpromisoa lortu du. «Borroka horrekin jarraituko dugu, gure proposamenak ezagut ditzaten, eta egoiliarren senitartekoekin batera joan nahi dugu».
Begi bistakoa da munduko merkaturik garrantzitsuenak ez daudela inondik ere normalizatuta, eta egoera hori bete-betean jotzen ari da euskal industria, haren salmentarik gehienak atzerrian egiten direlako. Nazioartekotze handia, oraingoz, ez da laguntzen ari eroriko itzela galgatzen. Enpresak euroguneko merkatuetan nabaritzen ari dira gehien jardueraren moteltzea, baina paralisia orokorra da.
Autogintzak izan duen geldialdi bortitzak nabarmen eragin du euskal industriak fakturazioan izan duen inoizko gainbeherarik handienean. Autoak saltzeari utzi zaio azken hilabeteetan; Hego Euskal Herrian, %62 izan da erorikoa, eta sektorearentzat oinarrizko motorra da hori. Europako gobernuak gertutik ari zaizkio erreparatzen autogintzaren arazo larriari, eta kezka horrek azaltzen du hainbatek suspertze plan handiak martxan jarri izana, inoizko handienak diruz eta helburuz. Madrilek berak 3.750 milioi euroko plan bat onartu zuen joan den astean, eta auto berriak erosteko laguntzak jasotzen ditu plan horrek.
Basamortua igarotzen
Autogintzaren egoera beltzak ez die bakarrik eragiten ekoizle handiei eta haien osagai hornitzaileei, tartean Cie Automative eta Gestamp, baizik eta baita makina-erremintari ere, autogintzarekin lotutakoa baita haren salmenten parte handi bat. Alor horrek ematen du kalitatezko enplegu asko Euskal Herrian.
COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoak ez dezan luze jo, oinarrizkoa da industriak azkar erreakzionatzea, baina Mondragon taldeko presidente Iñigo Uzinek egunkari honi esan zion atzo ziurgabetasuna gailentzen dela oraingoz, «basamortu bat» igarotzen ari direla enpresak, eta merkatuetan gutxieneko normaltasun bat lortu arte ezingo dela hasi susperraldi esanguratsu bat. Alegia, birusaren eboluzioak finkatu duela susperraldiaren erritmoa.
Industria da oinarriko aldagai bat ekonomian datorren urtean edo aurtengoaren bukaeran zeharkako ondorio posible hori gerta dadin, eta irailetik aurrerako jarduera gertutik aztertu beharko da, jakiteko sektorea asmatzen ari ote den birusak baldintzatutako merkatuekin ere aurrera egiteko.




CO2 isurketak dira beroketa horren erantzule nagusiak. Eta, hain zuzen, isuri horiek gutxitzeko modu bat ezagutu berri dugu, eraginkorra eta bizkorra. Kalkulatu dute CO2 isurketak %17 murriztu direla munduan, herritarrak COVID- 19arengatik itxialdian egon diren bitartean. Isurien eta kutsaduraren arazoaren neurria ikusteko baliagarria izan da itxialdia, eta baita irtenbiderako erronkaren tamainaz jabetzeko ere.
Europako Batasunak karbonogabetzearen alde apustu egin du, eta, Itun Berdea goiburu, 2050. urterako klima neutraltasuna jarri dio helburu bere buruari. Horrek esan nahi du urte horretarako berotegi gasak neutralizatu, konpentsatu edo harrapatzeko sistemek erauzitako bolumenak handiagoa izan beharko duela Batasunetik atmosferaratutako gasen bolumena baino. Hori lortzeko moduetako bat izan daiteke, Batasunaren ustez, hidrogenoa.
Uztail hasieran jakinaraziko du Europako Batzordeak bere Hidrogenoaren Estrategia, baina haren nondik norakoaren zantzu bat ikus daiteke hain zuzen orain Batasuneko lehendakaritza hartuko duen Alemaniaren estrategian: 7.000 milioi euro jarriko ditu hidrogeno garbiaren inguruko teknologia eta negozio berriak sustatzeko.
Ez da gauza berria, eta gaur egun ere ekoitzi eta kontsumitzen da hidrogenoa Europan bertan. Baina hidrogeno horretatik gehiena ekoizteko, iturri fosilak erabiltzen dira; prozesua garestia da, eta erabilera gehienetan hidrogenoa baino efizientzia handiagoko teknologiak existitzen dira. Horrek esplikatzen du zergatik izan duen orain arte hidrogenoak halako arrakasta eskasa.
Baina gauzak aldatu egiten dira; horren erakusle Alemaniaren eta Europa iparraldeko herrialdeen apustua —eta laster batean Europarena—. Ez da kasualitatea apustu hori egin duten herrialde horiek haize errotaz beteko den Ipar Itsasoaren kostaldean egotea. Izan ere, iturri berriztagarriek egin dute hidrogeno garbia posible. Argindar horrekin ekoitzita, orduan bai, bihur daiteke hidrogenoa erabilgarri karbonogabetzerako.
Hala ere, erronka asko ditu hidrogenoak egiaz baliagarri izateko. Ekoizteko garestia izaten jarraitzen du, eta haren efizientzia ere hobetu beharko litzateke. Adibidez, garraio arinerako askoz ere hobeagoak dira bateriadun ibilgailu elektrikoak. Inor gutxik ikusten du, oraingoz, hidrogenoa baterien lehiakide izan daitekeenik.
Bateriak iristen ez diren tokira iristeko gai izan daiteke, ordea. Maerks itsasontzi enpresa handia, esaterako, bazkide da Danimarkan hidrogeno garbiarekin erregaiak ekoizteko abiatu den proiektu batean. Bultzatzaileek uste dute industria astuna eta garraiobide handiak karbonogabetzeko modua izan daitekeela hidrogenoa, isuriak konpentsatu ditzakeelako, CO2a erabiliko delako, esaterako erregaion fabrikazioan.
Bateriak oso garestiak zireneko eta autonomia oso gutxi eskaintzen zuteneko egunak ez daude horren urrun. Lor al dezake hidrogenoak arrakasta bertsua? Itxaropen hori dute gobernuek eta Europak. Eta bateriekin egin bezala, hidrogenoarekin ere saiatu nahi dute.
Abagune horretan, Repsolek eta Petronorrek Bilboko Portuan hidrogeno garbia erabiliz erregai sintetikoak ekoizteko lantegia eraikiko dutela iragarri dute aste honetan. Negozio gutxi egingo dute oraindik hortik, izatez teknologiak probatzeko lantegia delako. Apustu bat.
Lantegiak eskura izango du Repsolen penintsulako haize errota eta zelai fotovoltaikoetako argindarra, kilometro gutxira Petronorren beraren CO2a, eta ez oso urrun etorkizuneko bezero izan daitezkeen altzairutegi, kimika lantegi eta antzekoak. Oinarri horietatik karbonogabetzerako teknologia eta industria baliagarriak etorriko diren ala ez, hori denborak erantzungo du.
Eta erantzun horren araberakoa izango da Petronorren beraren etorkizuna. «Etorkizuneko Petronor» aipatu zuen enpresaren lehendakariak, Emiliano Lopez Atxurrak, lantegiaren berri emateko aurkezpenean. Klima neutraltasunean nekez egongo baita oraingo Petronorrik.
«Begira zer galdera egin zidan lankide ohi batek joan den astean». Lourdes Pulidok bizitasunez hasi du kontaketa. Hiru hamarkada egin ditu zahar etxeetan lanean, orain erretiratuta dago, eta euskal emakume pentsiodunen Oneka plataformako kidea da. «Erizain laguntzailea da bera, nire lankide ohia. Honela esan zidan: ‘Zergatik daukat nik orain Javik izen bat esatearren baino pentsio txikiagoa, biok soldata berbera izan badugu beti?’. Eta orduan hasi nintzaion azaltzen: ‘Javik ez du ez eszedentziarik hartu eta ez lanaldi murrizketarik eskatu seme-alabak zaintzeko, ezta? Zuk, aldiz, eszedentziak hartu dituzu seme-alaba bakoitzeko eta, gainera, zeure eskubide osoa daukazunez, ahal izan dituzun lanaldi murrizketa guztiak hartu izan dituzu zaintzarako. Horregatik, azken 25 urteetako kotizazio oinarriak, zureak eta Javirenak, ez dira berdinak’. Kostatu zitzaion ulertzea, baina ulertu zuen».
Pulidoren lankide ohiaren kasua ez da salbuespena, baizik eta araua. 2018an, Emakunderen arabera, soldata arrakala %24koa zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Era berean, Hego Euskal Herrian emakumeen batez besteko erretiro pentsioa gizonena baino %39 apalagoa zen alderaketa egiteko: EBn %16koa zen. Emakume erretiratuek hilean 993 euroko pentsioa jasotzen zuten batez beste, eta gizonek, 1.626 eurokoa: hilean 633 euro gutxiago beraz.
Gizarte Segurantza, hein batean, gizartearen ispilu handi bat da. Hau da, birsortu egiten ditu lan merkatua eta ordainik gabeko zaintza lanak sexuen arabera antolatuta egoteak eragiten dituen desorekak. Betikotu egiten ditu.
Horregatik, Hegoaldeko pentsiodunek berariaz jarri zuten arreta emakumeen diskriminazioan 2019ko abenduan Gasteizko eta Iruñeko ganberetan erregistratutako eskaera zerrendetan. Neurri zehatzak eskatu zituzten, hala nola kotizazio aldi luzeagoak aitortzea senideak edo seme-alabak zaintzeagatik bakarrik 2016tik aurrera erretiratutako emakumeek jasotzen dituzte %5 eta %15 bitarteko gainsariak seme-alaba kopuruaren arabera, eta zaintza lanen aitortza soziala eta ekonomikoa egitea 65 urtetik gorakoei kotizaziorik gabeko pentsio berezi baten bidez.
Debatea sakona da, ekonomia feministak behin eta berriz plazaratu duena: alde batetik, bistaratu beharra dagoela ezen, soldatapeko lan merkatu kapitalistak funtzionatu ahal izateko, handik kanpo, itzalpean, zaintza lan erraldoia jartzen dela emakumeen bizkar; eta, bestetik, bizitza duina jarri beharra dagoela antolaketa sozioekonomikoaren erdigunean kapitalaren ordez.
«Munduan eragin ahal izateko, lehenik eta behin mundua bera birpentsatu behar dugu», gomendatzen du Amaia Perez Orozco ekonomialari feministak. Bada, hausnarketa bide horretan sartu dira buru-belarri pentsiodunak.
5. atala: Aberastasunaren banaketa
Zerga presioa
[…]
ELAk 2018an egindako fiskalitate azterketaren arabera, Hegoaldeko presio fiskala BPGaren %31koa zen 2015ean zergak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak hartzen ditu aintzat, Europako Batasuneko batezbestekoa baino 7,7 puntu apalagoa eta Espainiakoa baino ia hiru puntu txikiagoa. ELAk kalkulatu du euskal ogasunek urtean 6.728 milioi euro gehiago bilduko lituzketela baldin eta EBko batez besteko zerga presioa ezarriko balute (BPGaren %38,7): 5.052 milioi euro gehiago Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 1.675 milioi euro gehiago Nafarroan.
Espainiako zergapetze maila zertxobait handiagoa da Hego Euskal Herrikoa baino, baina EBko batez bestekoa baino apalagoa hura ere, BPGaren %33,9koa. Zerga bilketaren maila Europako batez bestekora igoz gero, Espainiak urtean 50.000 miloi euro inguru gehiago bilduko lituzke, eta horrekin estali ahal izango luke Gizarte Segurantzaren ia 19.000 milioi euroko defizita, adibidez. Frantziak, ostera, EBko presio fiskalik handienetakoa dauka, Danimarkarekin batera; BPGaren %46 ingurukoa zen 2015ean.
«Espainia prest balego presio fiskala EBko mailara igotzeko, ordaindu ahalko lirateke pentsioak, menpekotasuna, osasuna…», adierazi du Ignacio Zubiri EHUko Ogasun Publikoko katedradunak. Hala ere, uste du kalkulu horiek guztiek balio dutela paperaren gainean, baina errealitatea hori baino konplexuagoa dela. «Sinistu dezakegu presio fiskala igoko dutenik? Ez», esan du irmo. «Hemen bizio txar bat daukagu: inork ez du sinisten Jainkoan, baina mundu guztiak sinisten du mirarietan. Eskuineko guztiek esaten dute zergak jaitsi ditzaketela eta gehiago gastatu, hazkunde ekonomikoari esker; ezkerrekoek diote iruzur fiskala murriztuta eta aberatsei zergak igota dena konpontzen dela. Baina zenbakiek ez dute ematen: ez bide batetik, ez bestetik. Egia da iruzur fiskal handia dagoela, egia da tartea dagoela gauza askorentzat… Baina uste dut ez dagoela inor hori egiteko borondatea eta gaitasuna daukanik», ondorioztatu du.
8. atala Zailtasunak eta aukerak
Pluraltasunaren kudeaketa
[…]
Elkarren arteko desadostasunak desadostasun eta tentsioak tentsio, pentsiodunen kolektiboko korronte ezberdinek pluraltasunari eta batasunari eusteko mezua nabarmendu dute. «Nik ez nuke nahi, adibidez, pentsiodunen aldarrikapenak erabiltzea borroka politiko baterako, alderdien arteko borrokarako. Halakoek kezkatu egiten naute pixka bat», esan du Agijupenseko presidenteak. Mugimenduaren barruko ahots batzuen «tonu zakarra eta gogorra» leuntzeko ere eskatu du, baina ez du arriskurik ikusten mugimendua apurtzeko: «Nik uste dut inportantea dela desberdintasunean elkartasun minimoetara iristea. Gure indargunea horixe da».
Xabier Isasak, Bizkaiko Pentsiodunak Martxan elkarteko ordezkariak azaldu du taldearen motorra dela iritzi kontrajarriak kontrastatzea eta akordioak egiten saiatzea. Are gehiago beste eragile batzuekin elkarlana sakontzea erabaki zutenetik: «Momentu batera arte, koadro bat irudikatzen egon gara, baina brotxa lodiarekin. Orain, denbora aurrera doan neurrian, tokatzen zaigu brotxa finagoa erabiltzea, koadroa gehiago zehaztea. Xehetasun horiek ateratzen diren neurrian, kontraesan sakonagoak ateratzen dira. Denboraren poderioz, etengabe egin behar diegu aurre erronka berriei: bai sistemak berak jartzen dizkigun erronkei, bai eta gure barnean sortzen direnei ere. Azken batean, geu ere sistemaren produktu bat gara. Etengabeko dinamika bat da gurea».
Aniztasuna eta elkarkidetza goraipatu ditu Duintasuna elkarteko Maria Serranok ere: «Iruditzen zait mugimenduaren alde onei, osasuntsuei, erresilienteei begira egon behar dugula beti, bidetik ez ateratzeko, zeren sistemak berak, botereen sistemak, gaitasun handia dauka gu zatitzeko». CCOOko Eduardo Garcia Elosuak, era berean, zatiketaren antzutasunaz hitz egin du, Tazito erromatar historialariaren esapide bati helduta: «Nork bere aldetik borroka egiten dutenek porrotean egiten dute bat». Garcia Elosuak pentsatzen du «pena» izango litzatekeela hausturaren bat gertatzea, «zeren funtsean ados gaude pentsio sistema publikoaren defentsan, zeina ez baita arazo ekonomiko bat, baizik eta aberastasunaren banaketaren arazo bat». Itxaropena du pentsiodunengan: «Uste dut behar adinako esfortzua egingo dela hausturarik ez izateko».