Siemens Gamesak Agoitzen duen lantegiaren itxiera salatu dute sindikatuek

Siemens Gamesak Agoitzen duen lantegiaren itxiera salatu dute LAB, ELA eta CCOO sindikatuek. Enpresa gezurretan dabilela salatuta, erakundeen inplikazioa eskatu dute



Arabako eta Bizkaiko ogasunak ere beren zordun handien zerrendak jakinaraztekoak ziren, baina informazio hori urrira arte atzeratzea erabaki dute, eta, hortaz, bakarrik Gipuzkoak plazaratu du zerrenda beltz hori. Orain bost urte hasi ziren ogasunak zerrenda horiek plazaratzen, eta, aurreko lau urteetan, Jaurlaritzaren eskumeneko lurraldeek batera eman dituzte zerrendak. Nafarroak egutegi propioa dauka, eta aurrerago jakinaraziko du bere zordun handien zerrenda.
Gipuzkoako zorra handitzearen arrazoiak aztertzen hasita, izen jakin bat azaltzen da erantzule nagusi gisa: Lagilur SL enpresa; 80,2 milioi euroko zorra hartu baitu Ogasunarekin. Kutxak 2004an eraikuntza sektoreko enpresaburu batzuekin abiatutako eta huts egindako etxegintza operazio batekin zerikusia du zor horrek. Javier Artetxe, Luis Maria Maia y Agustin Agirre ziren enpresari horiek, Yeregui Taldea.
Osinalde anaiak
Zor apalagoak dituzte zerrenda horretako beste bost kide berriek: Cohimet 2004 (2,11 milioi), Fringomania (1,68 milioi), Gipuzkoako Enpresa Aholkulariak (1,18 milioi), Transportes Jon Norte (1,61 milioi) eta Vigilancia Instalacion Seguridad y Alarma (1,07 milioi).
Gipuzkoako zerrendan nabarmen ageri dira, oraindik ere, Osinalde Etxaniz anaiak: 31,58 milioi zor ditu Jose Ramon Osinaldek, eta 31,47 milioi, berriz, Jose Miguel Osinaldek. Zor hori Ogasunak duela hamar urte baino gehiago azaleratutako iruzur baten harira sortu da. Aurreko urtean auzitara jo zuten Osinalde anaiek Gipuzkoako Aldundiaren aurka, zorraren informazioa argitaratzeagatik.
Beste zordun handi bat LH Commodities da; 60.000 euro kendu dizkio 2018. urtean zuen zorrari, baina oraindik 22,9 milioi zor ditu.
Eraikuntza inbertsioen porroten lorratzaren ostean datoz kiebra jotako industriak, Gipuzkoako zordun handien artean: Fagor Etxetresnak (8,12 milioi), Tecfrindus (6,22 milioi), Papelera del Araxes (5,93 milioi), Ramon Vizcaino (5,37 milioi), Bilore (3,73 milioi)…
Zordunen zerrendak argitaratzea iruzur fiskalaren aurkako estrategiaren barruan dago, eta Gipuzkoako Ogasunaren egoitza elektronikoan kontsulta daiteke atzodanik.
Eroriko horrek BPGaren %12,5eko defizita ekarriko duela dio OCDEk, hau da, 135.000 milioi eurotik gorako zuloa kontu publikoetan. Diru hori Espainiaren zor publiko handiari batuko zaio, eta baliteke BPGaren %125-130era iritsi daiteke.
Zor handi hori hartzea beharrezkoa dela onartu du Espainiako Bankuak, orain lehentasuna duelako konfinamenduak ekarritako kalte ekonomikoa diru publikoarekin arintzea. Berritasuna bada Espainiako Bankuak hori esatea, aurreko krisian austeritatearen babesle nagusia izan zelako.
Baina, epe erdira, «behin suspertzea sendotzen denean», berreraikitze «programa handinahi bat» beharrezkoa dela ziurtatu du banku zentralak. Horren barruan dago ekonomia «eraginkorragoa» egiteko zenbait erreforma egitea, baina baita kontu publikoak onbideratzeko neurriak hartzea ere, Espainia gai izan dadin orain hartuko dituen zorrak ordaintzeko, interes tasen balizko igoerak jasanezin egin aurretik.
Plan horretan zenbait zerga igo egin beharko direla uste du, eta baditu hautagai batzuk: zerga bereziak handituko lituzke —hidrokarburoak, alkohola eta tabakoa, esaterako—, BEZ tasa murriztua kenduko lieke produktu eta zerbitzu batzuei, eta sozietate zergaren «zuloak» estaliko lituzke.
Atzeraldiaren muinaren datuak iritsi bitartean, COVID-19aren hedapena geratzeko hartutako lehen neurrien ondorioa argia da: martxoaren 15ean konfinamendua ezartzeak jarduera ekonomikoa seko geratu zuen, eta ekonomiaren zazpi urteko hazkunde ziklo bat itxi zuen. Nastat Nafarroako Estatistika Erakundeak urte arteko tasei buruzko informazioa hobesten du, eta hor ikusten da BPGa %3 txikitu zela, apirilean aurreratutakoa baino bi hamarren gehiago. Bilakaera okerragoa izan dute Arabak (-%3,3), Bizkaiak (-%3,2) eta Gipuzkoak (-%3,1), eta hobexeagoa Europako Batasunak (-%2,6).
Nafarroako sektore ekonomiko guztietan egin du atzera BPGak, urte arteko tasan: nekazaritza, -%0,7; industria, – %1,7; eraikuntza, -%6,0; zerbitzuak, -%2,5.
Eskariaren arabera neurtuta, administrazio publikoak egindako gastua baizik ez da hazi (+%4,9), Osasunbideak pandemiaren zabaltzeari aurre egiteko egindako gastu ezohikoaren ondorioz, neurri batean. Familien kontsumoa %3,2 txikitu da, eta %8,9, berriz, enpresen inbertsioak. Enpleguari dagokionez, Nastatek dio urtebete lehenago baino %0,3 lanpostu gutxiago zeudela Nafarroan. Batez ere, eraikuntzan galdu dira enpleguak (%2,8).
Iragarpenak, airean
Nafarroako Gobernuak artean ez ditu berritu bere iragarpen ekonomikoak, eta indarrean daudenek beste garai batekoak dirudite. Urtarrilean %2,2ko hazkundea iragarri zuen, baina martxoan Elma Saiz Ekonomia kontseilariak aitortu zuen «ziur aski zaila» izango zela hazkunde horretara iristea, eta «%2tik beherakoa» iragarri zuen. Apirilaren amaieran, %6,4 eta %9 arteko uzkurtze bat aipatu zuen, baina gehiago zehaztu gabe. Hori bai, Saizek aitortu zuen ez duela espero orain galdutakoa 2022. urtearen amaierara arte leheneratzea.
Antzeko panorama espero du Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak, Pedro Azpiazuk. Ekainaren hasieran iragarri zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan BPGa %8,7 uzkurtuko zela aurten, eta %6,7 handituko zela 2021. urtean.
Enpleguari dagokionez, berriz, beste datu lazgarri bat eman zuen Azpiazuk: urte honetan lanaldi osoko 68.000 enplegu galduko dira (-%7). Espero dute 48.000 enplegu sortuko direla hurrengo urtean (+%5). Horiek horrela, langabezia tasa %13,7ra iritsiko da, eta asko urrunduko da Jaurlaritzak legealdirako zuen %10eko helburutik.



Iñigo Ansola EEEko zuzendariak atzo azaldu zuenez, 2,5 milioi jarriko dituzte leihoak berritzeko eta beste hainbat etxetresnak ordezkatzeko. Uztailaren 1eko goizeko zortzietatik aurrera erositako produktuek jasoko dute laguntza, azaroaren 30era arte edo dirua bukatu arte. Ansolaren arabera, laguntza publikoen bitartez energia kontsumoa aurreztu nahi dute, eta, aldi berean, bultzada ekonomikoa eman leihoen eta etxetresnen sektoreei.
Leihoak berritzeko planari dagokionez, isolamendu termiko handiko leihoek jasoko dute laguntza. Leihoak erostearen eta jartzearen kostuaren %25 hartuko du bere gain EEEk, baina gehienez 1.500 euro etxe bakoitzeko. Ansolak kalkulatu duenez, 2.000 leihoren aldaketa finantzatu ahal izango dute diru horrekin.
2.000 etxetresna
Etxetresnen kasuan, 2.000 ordezkapen finantzatuko dituztela aurreratu du Ansolak. Tresna berrien %25 jarriko du Jaularitzak, baina gehienez 130 euroko laguntza publikoa jasoko du tresna bakoitzak. A+++ mailako hozkailuek, izozkailuek, ontzi garbigailuek eta lehorgailuek 130 euro izango dituzte gehien jota, eta ehun eurokoa A++ eta A+ mailakoek.
Laguntzak ontzat jo ditu ACEPV Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxetresna saltzaileen federazioko presidenteak, Jon Saenzek. Azaldu duenez, gain behera doan sektore bat da, 2010az geroztik denden %52 desagertu egin baitira. 400 saltoki geratzen dira orain. 2018a eta 2019a urte txukunak izan dira, salmentak %5 handitzea lortu eta krisi aurreko mailara itzuli direlako. Itxialdia amaituta, eskariak asko handitu dira.