Arcelor Mittal enpresak Aguraingo lantegia itxiko du 11 kontraturen…

Arcelor Mittalen fabrika uztailaren 31an itxiko du, eta egun dituen 14 langileetatik, hiruri beste lanpostu bat emango die,eta 11ri kontratua desegingo zaie.


Iñigo Ansola EEEko zuzendariak atzo azaldu zuenez, 2,5 milioi jarriko dituzte leihoak berritzeko eta beste hainbat etxetresnak ordezkatzeko. Uztailaren 1eko goizeko zortzietatik aurrera erositako produktuek jasoko dute laguntza, azaroaren 30era arte edo dirua bukatu arte. Ansolaren arabera, laguntza publikoen bitartez energia kontsumoa aurreztu nahi dute, eta, aldi berean, bultzada ekonomikoa eman leihoen eta etxetresnen sektoreei.
Leihoak berritzeko planari dagokionez, isolamendu termiko handiko leihoek jasoko dute laguntza. Leihoak erostearen eta jartzearen kostuaren %25 hartuko du bere gain EEEk, baina gehienez 1.500 euro etxe bakoitzeko. Ansolak kalkulatu duenez, 2.000 leihoren aldaketa finantzatu ahal izango dute diru horrekin.
2.000 etxetresna
Etxetresnen kasuan, 2.000 ordezkapen finantzatuko dituztela aurreratu du Ansolak. Tresna berrien %25 jarriko du Jaularitzak, baina gehienez 130 euroko laguntza publikoa jasoko du tresna bakoitzak. A+++ mailako hozkailuek, izozkailuek, ontzi garbigailuek eta lehorgailuek 130 euro izango dituzte gehien jota, eta ehun eurokoa A++ eta A+ mailakoek.
Laguntzak ontzat jo ditu ACEPV Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxetresna saltzaileen federazioko presidenteak, Jon Saenzek. Azaldu duenez, gain behera doan sektore bat da, 2010az geroztik denden %52 desagertu egin baitira. 400 saltoki geratzen dira orain. 2018a eta 2019a urte txukunak izan dira, salmentak %5 handitzea lortu eta krisi aurreko mailara itzuli direlako. Itxialdia amaituta, eskariak asko handitu dira.
Bizkaiko eta Gipuzkoako ontziek, ordea, 4.600 tona soilik harrapatu dituzte, joan den urtean baino 3.900 gutxiago. Merke saldu dute, gainera: 1,38 euroan kiloa —iaz, 1,62 euroan—. Nagusiki Kantabriako eta Asturiasko portuetan deskargatu dute.
Hainbat faktoreren ondorioa izan da gutxiago harrapatzea. Batetik, normalean baino hilabete gutxiago iraun du kanpainak; COVID-19a dela eta, arrantzan beranduago hasi ziren —apirilaren 20an—, eta, prezio apalen ondorioz, ontzi askok antxoa utzi eta hegaluzea arrantzatzeari ekin diote, goiz agertu baita.
Bestetik, arrantzaleek harrapatu duten antxoa txikia izan da, eta ez da aurtengo kontua. Datuek diotenez, geroz eta txikiagoa da Bizkaiko golkoko antxoa: azken hamarkadan, batez beste, 2,5- 3,3 gramo murriztu da antxoa unitatearen pisua. AZTIko arduradunek azaldu dutenez, «faktoreen konbinazio baten ondorioa izan liteke» hori: antxoa gehienak urtebetekoak dira; ugaritasun handiaren aldeko baldintzek adin bereko antxoa txikiagoek bizirik irautea ahalbidetzen dute; eta tenperaturaren igoerak banakoak txikiagoak izatea eragiten du.
Tamainak eragina du prezioan. Antxoa espezie garrantzitsua da arrantzaleentzat, haien diru sarreren %30-40 etor daitezkeelako espezie horretatik, eta hala azaldu zuten atzo Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak eta Rogelio Pozo AZTIko zuzendari nagusiak.
Arrantza kuotak
Orozek esan zuen Bioman ikerketaren emaitzak «historikoak» direla, «oso onak», baina tamainaren gaiarekiko kezka adierazi zuen. Izan ere, antxoa txikia freskoan saldu ohi da, baina kontserbekin lan egiten duten enpresek handia behar izaten dute; horregatik nahiko lukete handiagoa izatea. Kiloko 30-32-35 aleko tamainako antxoa da arrantzaleek kontserba enpresei saltzen dietena, eta aurten arrantzatutakoa kiloko 48-50 alekoa izan da batez beste.
Datozen urteetako garapenaren arabera erabakiak hartu beharko direla esan du sailburuordeak, eta ontzi bakoitzari kuota bat ezartzea proposatu.
Aurten nahiko gertu aurkitu dute antxoa arrantzaleek, eta harrapatu ere azkar egin dute. Orozek azaldu zuenez, flotaren artean kuotak banatu gabe, denek ahalik eta azkarren eramaten dute arraina portura. «Zuk egiten ez baduzu beste batek egingo duelako. Ontzi bakoitzak kuota bat ezarrita edukiko balu, bere burua kudeatuko luke, eta erabaki antxoa handiagoaren bila joan edo txikiarekin konformatu».
Neurri politiko hori hartzeko beharraz jardun zuen, berdelarekin, txitxarroarekin eta atun gorriarekin egin zen bezala. Espainiako Gobernuak du horretarako eskumena.
AZTIk antxoa helduen kopurua neurtzeko egiten du Bioman kanpaina urtero, Eusko Jaurlaritzak eta Europako Batzordeak finantzatuta. Orain, Frantziako Ifremer itsas ikerketako institutuak egiten zuen Pelgas kanpaina bertan behera geratu zela eta, AZTIren ikerketakoak dira 2021eko harrapaketa kuotak gomendatzeko erabili ahalko diren datu zientifiko bakarrak.
«Trenen eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzeko helburuarekin» egiten ari da tren multzoaren berrikuntza Renfe. Bide estuko 31 eskatu dizkio CAFi, eta horietatik 26 elektrikoak. Beste bostak hibridoak egingo ditu Beasaingo enpresak, argindarrez eta diesel motorrez ibiltzeko. Gehienez orduko 100 kilometroko abiaduran ibiltzeko dira tren horiek, bi edo hiru bagoirekin. Bizikletak eramateko diseinukoak dira, gainera, espazio handikoak.
Renfek esan du eskaera horri esker bere tren multzoaren batez besteko urteak 28tik hamabostera murriztuko direla. CAFekin egingo duen kontratuan, sei tren elektriko eta hibrido bat gehiago erosteko aukera jasoko dute aldeek. Halaber, euskal enpresak egingo dituen beste sei trenak, aldirikoak, Madrilen ibiliko dira, Guadarramako mendilerroan barna. Bere trenen mantentze lanetan ariko da CAF, baina ez tren guztietan. Lan horren zati bat Renfek gorde baitu beretzat.
CAFek lortutako kontratua pisu handikoa da, baina Renfek konkurtsora atera dituenen artean badira beste hiru dezente handiagoak. Aldirietako 211 trenen erosketa eta haien mantentze lana jasotzen duena da handiena: 2.756 milioi euro. Aurrerago iritsiko dira beste bi adjudikazio ere, 474 milioi eurokoa bata, eta 1.322 milioikoa bestea.
Bombardier Trapagaran
Gauzak horrela, CAF eskaera poltsa gizentzeko bidera itzuli da indar handiz. Aurreko astean Amsterdamerako eta Stockholmerako garatzen ari den proiektuak zabaltzeko akordioak iragarri zituen, eta beste kontratu bat eskuratu duela jakinarazi zuen, Napolirako metro unitateak hornitzeko. Hiruren artean ehun milioi euroren eskaerak eskuratu zituen. Orain, berriz, koronabirusaren osteko kontraturik handiena lortu du, eta geldialdiak eragindako zuloa estaltzen hasteko urrats handia egin du.
CAFena ez zen izan atzo trengintzak Euskal Herrian utzitako albiste on bakarra. Bombardierrek Trapagaranen (Bizkaia) duen fabrikak argiago ikusten baitu bere geroa atzodanik. Kanadako konpainiak iragarri zuen bi kontratu egin dituela Frantziako SNFCrekin, eta horiei esker 27 tren egingo dituela Normandiarako. 407 milioi euroren balioa dute bi kontratu horiek, eta trenen propultsio sistema Trapagaranen egingo dute. Hala, pandemiaren aroa igarotzeko modurik onena aurkitu du Bizkaiko plantak. Birusa bakarrik ez, Frantziako Alstomek Bombardier erosteko prozesuak zalantza ugari sortu baititu plantaren geroaren inguruan. 200 bat langilek jarduten dute Trapagarango fabrikan, eta eskara horiek lan karga bermatuko diote tarte baterako.
Urte hasieran Frantziako Alstomek Bombardier erosi duela jakinarazi zuten enpresok, 6.200 milioi euroren truke. Urtebete lehenago, Alstom Alemaniako Siemensekin uztartzeko saioa egin zuten, baina Europako Batzordeak galarazi egin zuen operazio hori, lehiaren aurkakoa zelakoan. Bruselak martxan dagoen salmenta eragotziko ez balu, Bombardier Alstomen esku geldituko litzateke aurten. Analisten arabera, trabarik ez du jarriko orain Europako Batzordeak, salmenta hori iazko bat egitea baino apalagoa baita zenbakien aldetik. Bruselak uztailaren 16ra arte dauka operazio hori baimentzen ote duen jakinarazteko.



2 Zer gertatu zaio? Dirua bideratzen duen konpainia batek arrastoa galdu diola diruari? Okerragoa izan daiteke. Badirudi inoiz existitu ez den diru baten berri ematen zuela bere kontuetan. Hau da, bere kontuak puztu zituela, arrakastatsua zela erakutsi eta burtsan bere balioa handitzeko. Aldi batez funtzionatu zion: 2018an sartu zen Dax indizean, eta 24.000 milioi ere balio izan zuen. Orain, balioaren %99 galdu du.
3 Zenbat diru galdu du? Wirecarden kontuak gainbegiratzen ari direnek diote 1.900 milioi falta direla. «Ziur aski, inoiz ez dira existitu», aitortu du konpainiak, azkenean.
4 Gauza larria dirudi. Hala da, bai, eta, horregatik, Alemaniako Poliziak Markus Braun Wirecardeko burua atxilotu du, eta bost milioiko bermea jarri dio. Steve Jobs europar baten gisa azaldu da azken urteetan Braun austriarra, hark bezala lepo luzeko jertseak janzten dituelako eta, ustez, teknologiaren azti bat zelako. Hitzontzi bat, orain ageri denez.
5 Nondik dator auzia? Afera ez da guztiz berria. Salatariei esker, Financial Times-ek 2019 hasieran argitaratu zuen Wirecarden kontuetan irregulartasunak zeudela, eta diru zuriketaren aztarnak bazirela. Baina orain lehertu da erabat, EY auditoreak uko egin dionean 2019ko emaitzak onartzeari, zalantzan jartzen zuelako kontuetan agertzen ziren 1.900 milioi benetan ba ote ziren. Filipinetan zeudela zioen Wirecardek, baina inork ez du oraindik haren arrastorik aurkitu.
6 EY ez zen aurretik ohartu? Ezetz dio. EYk salatu du «iruzur landu eta konplexu» bat izan dela, «munduko hainbat lekutan egindakoa, erakundeak engainatzeko». Bera ere engainatu zutela dirudi, azken hamar urteetako balantzeak sinatu zituelako eta ez zuelako ezer okerrik aurkitu. Ikerketapean dago hura ere, auditoreen oinarrizko lan batzuk ez zituelako egin.
7 Horrelako finantza konpainiak ez al dituzte erakunde publikoek gainbegiratzen? Bai, baina egia da finantza molde berrien sorrerarekin batzuetan ez dagoela garbi nork kontrolatzen duen zer. Wirecarden kasuan, nahiko argi dago Alemaniako finantza merkatuen gainbegiratzaileak, BaFin izenekoak, ez zuela bere lana ongi egin. «Erabateko desastrea da», onartu du haren buruak, baina ez du artean azaldu zergatik ez zituen ikertu FTren salaketak. Are gehiago, kazetariak ikertzen aritu da, eta, «anglosaxoniar espekulatzaileei» aurre egiteko, Wirecarden akzioen motzerako salerosketa debekatu zuen aldi batez.
8 Zergatik ote? Alemaniako elite ekonomikoak ere bere burua babesteko joera du: dieselgate, Deutsche Bank….
9 Zer gertatuko da orain? Polizia Jan Marsalek Wirecardeko zuzendaritzako kidearen bila dabil, ustez esku hartze zuzena izan zuelako iruzurrean. Wirecardentzat beranduegi da: porrot eskaera egin du, ordaintzerik ez duen 3.400 milioi euroren zorrak dituelako. BanFin haren bankua kontrolatzen ari da. Milaka akziodun txikik dena galdu dute.
Birusak hegalak moztu dizkio Lufthansari, gainontzeko aire konpainiei bezala, baina Alemaniako konpainia handiak Alemaniako Estatu handia dauka atzean babak eltzetik ateratzeko. Ikusteko dago lurrean dauden beste konpania batzuek ba ote dituzten atzean aireratzeko moduko laguntzak emango dizkieten estatuak.
Izan ere, norberaren enpresak salbatzeko indarrean sartu den Europako arautegiak baldintza berak jartzen dizkie estatu kideei, baina haiek ez dute gihar ekonomiko bera beren enpresa ikurretan esku hartzeko. Ondorioa da krisia atzean utzi eta susperraldia hasten denean enpresa batzuek besteek baino baldintza hobeak izango dituztela lehiatzeko; kapitalizazio sendo batek ematen duen arnasari esker, pandemiaren aurretik zegoen merkatuaren itxura aldatzeko gai izan daitezke, kuota eta posizioak irabazita, laguntza eskasagoak jasotakoen bizkar.
Estatu laguntzen inguruko arautegi berria eliteko kirolariei EPOa hartzeko aldi baterako baimena ematea bezala da, finean. Kontua da denek ez dutela diru bera dopinez aritzeko. Bruselan badakite zein den Txinako konpainia handiek duten abantaila munduko merkatuetan aritzeko; esaterako, CRRC trengintzako erraldoiak merkatu kuota handia eskuratu du proiektu garestiak finantzatzeko duen bermeari esker: Pekin da berme hori. Frantziako Alstomek eta Alemaniako Siemensek bat egiteko prozesua jarri zuten martxan iaz, CRRCri aurre egiteko munduan, eta gauzak nola diren: Lufthansaren erreskatea baimendu duen Lehia komisario berak galarazi zuen ezkontza hori, lehiaren arauak urratzen zituelakoan. Beasaingo CAFen ospatu ote zuten ez da ezaguna; motiborik bazen…
Euskal enpresen kezka
Euskal enpresetan bai baitago kezka beren lehiakideek jaso ditzaketen estatu laguntzak direla eta. Mondragon taldeko presidente Iñigo Uzinek onartu dio egunkari honi «oso gertutik» erreparatzen ari zaizkiela operazio horiei, gaur egun merkatuko lider diren euskal enpresa batzuentzat kalte izan daitezke eta. «Lur jota zeuden enpresak zutik jarri dituzte. Ez da berria. Eta arriskutsua da, bai, krisiak etortzen direnean merkatuko posizioak alda daitezkeelako».
Ez alferrik, estatu kideen 120 eskaera inguru onartu ditu Bruselak koronabirusarekin lotutako estatu laguntza bereziak direla eta; 27en ogasunak ia bi bilioi euroren bermeak, maileguak, donazioak eta bestelako laguntzak ematen ari zaizkie enpresei. Bada, kopuru horren erdia Alemaniako enpresentzat da; %17 Frantziakoentzat, eta %15 Italiakoentzat. Margrethe Vestager Lehia komisarioak berak onartu du Europako barne merkatuan lehiaren orekari eragingo diola horrek.
Eta timing-a zer den: Lufthansa bai, Naval ez. Aurreko urtean betiko itxitako Sestaoko ontziolako beharginek behin eta berriro eskatu zuten erreskate publiko bat, eta behin eta berriro erantzun zien Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak ezin zela. «Garbi esan behar dugu: ez da posible, ez erreskatea eta ez publifikazioa: Europako Batasunak eragozten du». Naval zabalik balego, agian aukera bat luke orain, arautegi berriari esker. Jakina, ahal izatea eta nahi izatea ez dira gauza bera. Administrazioak aitzakia bat gutxiago luke behintzat.