Lau eguneko greba deitu dute ITP Aero lantegian, kaleratzeak…

ELAk lau eguneko greba deitu du ITP Aeron, kaleratzeak ekiditeko. Irailaren 15ean, 17an, 22an eta 24an egingo dira lanuzteak. Larunbaterako manifestazioa deitu dute.

EBk haserre erantzun dio Erresuma Batuko Gobernuaren mugimenduari, uste baitu Londres nazioarteko legedia hausten ari dela. Latinez erantzun dio Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak: «Pacta sunt servanda»; hau da, itunak betetzeko dira.
Asteartean, Ipar Irlandarako ministro britainiarrak, Brandon Lewisek, onartu egin zuen nazioarteko legedia bortxatzen zuen mugimendua zela, baina gaineratu zuen «oso modu zehatzean eta mugatuan» baizik egiten ez zuela. Barne Merkatuko Legearen testuak, ordea, aukera zabalak ematen dizkio gobernuari Irteera Akordioa ez betetzeko. 42. paragrafoak esaten du ministro batek alde bakarrez erabaki dezakeela zein kontrol egin behar zaizkien Irlanda iparraldetik Erresuma Batuko beste lurraldeetara doazen produktuei. Hau da, Londresek ebatz dezakeela produktu horiek ez kontrolatzea eta muga zergarik ez pagatzea. Irteera Itunaren aurka doa hori, bi Irlanden arteko harreman estua bermatzeaz gain, ziurtatu nahi zuelako, merkataritza akordiorik ezean, Ipar Irlanda ez erabiltzea produktu britainiarrak EBn kontrolik gabe sartzeko.
42. paragrafo horrek, 43.ak eta 45.ak estatu laguntzei buruz Bruselak eta Londresek hitzartutakoa bortxatzen dute. Itunak zioen Ipar Irlandan EBren arauak beteko zirela laguntza publikoei buruz, baina legegaiak esaten du Londresko gobernuak ez diola azalpenik eman beharko EBri Belfasteko gobernuak emandako laguntza publikoen inguruan, eta laguntza horiek ezingo dituztela auzitegiek zalantzan jarri.
Barne Merkatuko Legea aplikatuko balitz, bi helburu lortuko lituzke Johnsonek. Batetik, ez izatea muga ekonomikorik Irlanda iparraldearen eta Ingalaterraren, Eskoziaren eta Galesen artean. Bestetik, eskuak libre izango lituzke Ipar Irlandan enpresa eta sektore jakin batzuk laguntza publikoen bitartez finantzatzeko. EBk oso muga zorrotzak ditu arlo horretan, nahiz eta koronabirusaren krisiaren ondorioz azkenaldian malgutasun handiz aplikatzen ari den. Berez, Erresuma Batua izan zen arau horien defendatzaile sutsuenetako bat, enpresen arteko lehia librea bermatu behar zela esanez. Orain, baina, beste lehentasun bat du: brexit-a baliatu nahi du industria teknologikoa diru publikoz sustatzeko.
Zatiketa Belfasten
Legegaia gaur iritsiko da Londresko parlamentura, eta espero da arazorik gabe egingo duela aurrera, Johnsonen toryek gehiengo zabala dutelako. Oposizioa eta Eskoziako eta Galesko lehen ministroek kritikatu egin dute. Ipar Irlandan, zatiketa izan da: Arlene Foster lehen ministro unionistak txalotu egin du, Erresuma Batuan barne mugarik ez izatea hobesten duelako; kontra azaldu da lehen ministrordea, Michelle O’Neill errepublikanoa.
Batzordeak erakundeei egin die deia: «Enpleguari eta industria jarduerari eusteko apustua egin behar dute». Gogoratu du aeronautika sektoreak 6.000 lanpostu zuzen dituela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 25.000 zeharka lotuta, nahiz eta azken urteetan «erakundeen inplikazio faltaren ondorioz» jardueraren zati handi bat penintsula erdialdera eta hegoaldera aldatu den. Eusko Jaurlaritzak industria politikarako bere eskumenak industria horren eta enplegu horien defentsan erabil ditzan nahi dute Alestiseko langileek. Gauza bera eskatu diote Espainiako Estatuari ere, harenak baitira enpresaren akzioen %24, SEPI sozietatearen bitartez.
Ziurtasun gabeziako egoera honetan, eta aurreikusita gauzek hobera egin dezaketela luze gabe eta luzera begira, Alestiseko langile batzordearen ustez merezi du behin-behineko irtenbideak erabiltzea: «Enplegua aldi baterako erregulatzeko dosierrak, lan astearen murrizketak, erretiro aurreratuak, kaleratze ez-traumatikoak, itzulera bermatuko eszedentziak…».
Manifestazioak eta grebak
Badakite oso zaila dela berreskuratzea behin suntsitu den enplegua. Eta, horregatik, lanpostuak defenditzeko garaia dela uste dute. Alestiseko Gasteizko langileek mobilizazio egutegi zabala iragarri dute gaur. Tartean, irailaren 26rako manifestazio bat, Gasteizen, zeina aeronautika sektorearen izenean egingo den.
ITP Aeron, berriz, lau egun solteko greba deialdia egin dute bi asterako. Enpresak erregulazio espediente bat egingo duela aurreratu du, eta Zamudion (Bizkaia), Ajalvirren (Espainia) eta Alcobendasen (Espainia) dituen plantetako langileen %15i eragingo die. Sindikatuek hilaren 15ean jasoko dituzte espedientearen inguruko argibideak, eta egun horretan bertan egingo dute lehen lanuztea. Hurrengo hirurak 17an, 22an eta 24an izango dira. Deialdia ELAk egin du; langile batzordeko 23 kideetatik hamar sindikatu horietakoak dira, presidentea barne. Besteak UGTrenak dira, zortzi, eta CCOOrenak bost. UGTk, herenegun, hegazkingintza sektoreko espediente guztien aurka zegoela adierazi zuen, eta ikusteko dago zer jarrera hartzen duen. ELAk, deialdiarekin, kaleratzeak eragotzi nahi ditu, eta Zamudion hartu beharreko neurriak bertako langile batzordearekin negoziatzea. 1.200 langilek dihardute han, eta egunotan protestaldiak egiten ari dira. Besteak beste, manifestazio batera deitu dute larunbaterako, Bilbon.
Aernnovan ere bai
Kaleratzeen mehatxupean dagoen aeronautika alorreko beste enpresa bat da Aernnova, zeinak egoitza nagusia Berantevillan (Araba) duen. Taldeko langileen %20 kaleratzea «zentzugabea» dela salatu zuen atzo hango langile batzordeak, eta azpimarratu zuen pandemiak eragindako «eskari murrizketa erabat behin-behinekoa» dela.
Aernnovako langileen ordezkarien ustez, «aeronautika sektorea erabat estrategikoa da herrialdearentzat», eta horregatik eskatu dute erakunde guztien inplikazioa irtenbideak bilatzeko. «Kaleratzeak badira patronalek mahai gainean jarritako erantzun bakarra, langileak eta langile batzordea aurrez aurre izango gaituzte».
Idoia Mendia Jaurlaritzako Enplegu sailburu berriak ere elkarlanerako deia egin zien sindikatuei, kargua hartu bezain laster. «Ekintzek argituko dute dei zintzoa den edo pose bat baizik ez». LABek ikusi nahi du Mendiak nola ulertzen duen euskal sindikalismoa, ea ELAren eta LABen proposamenak aintzat hartuko ote dituen, «egungo elkarrizketa soziala patronalaren proposamenei zilegitasuna emateko baizik ez baitu balio». Eta, batez ere, LABek jakin nahi du Mendiak «ELAren eta LABen gehiengo sindikala errespetatuko duen edo gutxiengoaren aldeko apustuarekin jarraituko duen», CCOO eta UGT lehenetsiz.
Garrantzitsua zer den
LAB oso kritiko azaldu zen gobernuen kudeaketarekin martxoan abiatutako pandemiaren krisia dela eta. Argazki iluna atera zuen Aranburuk osasungintzaren, hezkuntzaren eta, oro har, enpleguaren atalak aztertu zituenean: «Ez dago inolako planik enplegua salbatzeko. Lan erreformak bertan behera utzi behar dira, eta formula berriak bilatu enplegu galera eragozteko eta berria sortzeko; zaintza, osasungintza eta irakaskuntza arloetan, kasurako». Era berean, egungo enplegua «duindu» behar dela gaineratu zuen. «Pandemiak erakutsi digu zein diren oinarrizko sektoreak, zer den garrantzitsua bizitza sostengatzeko. Sektore horietako asko eta asko feminizatuak eta prekarizatuak daude».
Aranbururen ustez, azken hilabeteak ez dira baliatu osasun arlo publikoa indartzeko: «Ez da kontratazio berririk egin. Aurreikuspen eta planifikazio falta handia egon da». Hezkuntzari dagokionez, kritikatu zuen ez dagoela hezkuntzan inbertitzeko apusturik, eta gogoratu zuen sindikatuek urteak eman dituztela ratioak jaitsi behar direla esanez. «Ikasturte hau planifikatzeko zereginean berandu eta gaizki ibili dira. Ez da borondaterik egon eskolarako itzulera negoziatzeko hezkuntza komunitatearekin, ez Nafarroan, ezta EAEn ere».
Gainera, adinekoen eta adin txikikoen zaintza lanak berrantolatu behar direla azaldu zuen sindikatu abertzaleko idazkari nagusiak. «Helduen egoitzetan ez da inolako neurririk hartu ratioak jaitsi eta lantaldeak indartzeko, eta ez dakigu nola erantzungo ahal zaion adin txikikoen zaintzari etxera itzuli behar dutenean».
Elkarrizketa, mezu gisa
Aranburuk berriro azpimarratu zuen gobernu desberdinak elkarrizketa eta akordioak behar direla esaten ari direla; ideia hori oso presente egon zen Jaurlaritzako sailburu berrien izendapenean, esaterako. «Kontua da gobernu horrentzat elkarrizketa dela mahai sozioekonomiko bat egokitzea propaganda hutsa egiteko. Gobernu horrek [Eusko Jaurlaritzak] aldebakartasunez jokatzen du, eta gehiengo sindikalari muzin egiten dio. Hau guztia ez dator bat elkarrizketaren eta akordioen aldarriarekin».
Horregatik, LAB sindikatuari oso garrantzitsua iruditzen zaio abiapuntua ezartzea eztabaidari ekin aurretik. «Ez dugu behar eredu kapitalistaren berreraikitze bat; behar duguna norabide aldaketa bat da. Beste eredu ekonomiko eta sozial batera abiatzeko oinarriak jarri behar dira. Trantsizio ekosozialista eta feminista bat behar dugu».
Edonola ere, sindikatu abertzaleko buruaren esanetan, arduraz jokatuko du LABek, baina betiere udazken beroa datorrela aditzera emanez: «Mobilizatzen eta beste eredu ekonomiko eta sozial bat defendatzen dugunon artean aliantzak eraikitzen jarraituko dugu, bizitza erdigunean jarriko duten akordio sozialak gauza daitezen».



EH Bildurekin «lan erreforma osoa» baliogabetzeko ituna ere egin zuen Sanchezen gobernuak pandemiaren gordinean, alarma egoera aurrera ateratzeko botoen truke. Batera edo bestera, ematen du Espainiako Gobernuak urtea amaitu baino lehen ekingo diola Mariano Rajoyren alperrak pasatuta 2012an onartu zen lan erreforma horri. Ministroen Kontseiluak lege berriak egiteko datorren seihilekoaren egutegia onartu zuen atzo, eta bertan jasotzen da erreforma horren zenbait atalen aldaketa.
Yolanda Diaz Lan Ministroak urte hasieran egin zuen lehen aldaketa lan erreforman, gaixo baimen batekin dauden langileak ez daitezen izan kaleratze objektibo baten biktima. Baina kaleratze mota horiek galarazteko urratsak adostasun handia zuen eragileen artean, baita patronalarena ere. Podemoseko ministroaren benetako erronka erreformaren beste edukiak aldatzea izango da luze gabe, eta batez ere zenbateraino aldatuko diren negoziazio kolektiboan enpresari abantaila ematen dioten arau-gakoak.
Enpresaren abantaila kendu
Espainiako Gobernuak onartutako egutegiak eduki zehatz batzuk aipatzen ditu. Hasteko, gaur egun indarrean dagoen urtebeteko lan itunen ultraaktibitatea aldatuko litzateke. Gaur egun, lan hitzarmen bat iraungi eta urtebetera erortzen da aldeek ez badute akordio berri bat egiten. Horiek horrela, sindikatuek egiten dute presioa lan itun berria egiteko, berritu ezean hitzarmenaren babesik gabe geratzen baitira beharginak. Lehen, ultraaktibitatea mugagabea zen, eta ituna berritzeko premia enpresarena zen, lan baldintzak aldatzea komeni bazitzaion.
Urtebeteko iraungitze hori kenduko du gobernuak orain, baina ikusteko dago ultraaktibitate mugagabea finkatuko ote duen modu orokorrean, edo beste formularen batekin erakarri nahi ote duen patronala adostasunera. Ezin baita ahaztu ultraaktibitatearen tresnari esker izan dutela enpresek modua urte askoan —batez ere Atzeraldi Handiaren bigarren oldarraldian— soldatak apaltzeko eta, oro har, lan baldintzak okertzeko.
Joko arauak sakon aldatu ditzakeen beste aldaketa itunen lehentasunean kokatuko da. Espainiako sindikatuen eskaerak aintzat hartuz, enpresa itunei lehentasuna kendu eta sektorekoei eman nahi die Madrilek. Azken urteetan, Espainia osoko itun kaskarrago batean ez erortzeko modu bat zera izan da euskal langileentzat, enpresa itun bat lortzea baldin eta sektorekorik ez bada izan lurraldean. Confebask EAEko patronalak eta sindikatuek lanbide arteko esparru akordioa egin zuten euskal itunei lehentasuna emateko, eta baliteke itun esparru horrek inoiz baino garrantzi handiagoa hartzea aurrerantzean, Espainia osoarentzat egiten diren itun kolektiboei izkin egiteko. Edonola ere, euskal sindikatuentzat oso kaltegarria izan daiteke enpresa itunei lehentasuna kentzea eta sektorekoei ematea, baldin eta Espainiako sektoreko hitzarmenei ematen baldin bazaie lehentasun gorena.
Patronalak nahi ez badu?
Mahai gainean dagoen beste erabaki bat da enpresak ituna ez betetzeko duen aukera baliogabetzea. Orain, enpresak langileen ordezkarien oniritzirik gabe utz dezake ituna bete gabe, zerrendaturik dauden zenbait egoera aitzakia gisa hartuta; oso erraza da baldintza horiek betetzea. 2012an ORPRICE arbitratze organoa sortu zen, enpresek ituna ez betetzeko erabaki horiek argitzeko.
Espainiako Gobernuak azpikontratazioetan ere esku hartu nahi duela esan du. Baina esan du eduki hori eta beste guztiak elkarrizketa sozialean landu behar direla, sindikatuen eta patronalaren akordioa sustatuz. Orain arte, aldi baterako erregulazioen gaian, gutxieneko soldatan eta beste batzuetan adostasunez aritu da Sanchezen gobernua. Ikusteko dago zer gertatuko den patronalak oniritzia ematen ez duenean.
Haien mezua bat dator lehen begirada batean Txinako kaleetan ikusten denarekin. Normaltasun zaharra bere bidea egiten ari da maskaren gainetik; garraio publikoan eta jendetza handia biltzen den leku itxietan baizik ez dira derrigorrezkoak. Tartean behin tenperatura kontrolak egiten dizkiete herritarrei, baina jada inork ez dio erreparatzen infragorrien termometroak erakusten duen zenbakiari.
Txinatik barrena mugitu ahal izateko artean indarrean dago derrigorrezko aztarnatze aplikazioa, baina QR berdea da araua, eta horrek ekarri du festa giroa herrialdean zehar zabaltzea. Tabernak eta diskotekak berriz gainezka daude, adinekoek plazak eta parkeak betetzen dituzte hain gustuko dituzten taldekako dantzekin, eta gazteentzako kontzertuek gero eta entzule gehiago dituzte.
Euskal Herrian gertatzen ari denarekin alderatuta, harritzekoa da nola ireki dituzten eskolak ikasturtearen hasieran. Maiatzaren amaieran indarrean jarri ziren neurri zorrotzak —manparak norbanakoentzat eta etengabe desinfektatzen aritzea— alde batera utzi dituzte, eta orain maskarak erabiltzea hautazkoa da.
Erraza da zergatia ulertzea: Txinak ez du COVID-19 kasurik izan abuztuaren 16az geroztik. Ordutik hona antzeman diren kutsatze guztiak atzerritik ekarritakoak izan dira, eta berehala kontrolatu dituzte, besteak beste, herrialdera iristen den edonork hamalau eguneko berrogeialdia zorrotz bete behar duelako.
Birusa erauzteko estrategiak talka egiten du mendebaldean gehien zabalduta dagoenarekin —COVID-19arekin bizitzea eta hura ahal dena kontrolatzea—, baina badirudi arlo ekonomikoan ere itxaropenerako datuak ematen dituela. Berez, Txina da, Vietnamekin batera, urteko bigarren hiruhilekoan haztea lortu zuen ekonomia bakarra: BPGa %6,8 beheratu zen, baina bigarrenean %3,2 egin zuen gora, industria suspertu baitzen (+%4,8). Edonola ere, 2020aren lehen erdia negatiboa izan da: 45,6 bilioi yuaneko barne produktu gordina izan zuen (5,77 bilioi euro), 2019ko lehen erdian baino %1,6 gutxiago.
Baina inork ez du zalantzan jartzen Txinak azeleragailuari sakatuko diola urtea amaitzeko falta diren hilabeteetan. NDF Nazioarteko Diru Funtsak %1,2ko hazkundea iragarri du 2020rako, eta Moody’s-ek, berriz, %1,9koa. Iragarpen horiek hobetzeko modua dagoela aurreratzen ari dira zerbitzuen azken datuak. Barne kontsumoak dakar herrialdearen aberastasunaren %57,8, eta badirudi goranzko bidea hasi duela, astiro bada ere. Txikizkako salmentak gutxitu egin ziren ekainean (-%1,8) eta uztailean (-%1,1), baina beherakadaren erritmoa moteltzen ari da, eta espero da aurki zenbaki positiboak itzultzea. «Osasun egoera kontrolpean dago, eta denak erakusten digu barne kontsumoak hazten jarraituko duela», azaldu du Zhao Qingh Estatistiken Bulego Nazionaleko funtzionarioak. Estrategiak garbia dirudi: Txinak bere barne sendotasunean du konfiantza koronabirusaren krisitik ateratzeko, eta ez munduko ekonomiaren suspertzean.
Desoreka handiak
Baina bada kezka handi bat: desberdintasun sozialak handitzen ari dira. LVMH luxuzko produktuen Frantziako multinazionalaren salmentak %65 handitu ziren urteko bigarren hiruhilekoan, eta Savills azterketa etxearen estatistikek diote goi klaseetarako merkataritza guneetan salmentak gora doazela. Baina, beste muturrean, herritar pobreenen sufrimendua ez da amaitu. Li Keqiang lehen ministroak berak onartu zuen arrakala hori, parlamentuaren urteroko bileraren amaieran gogorarazi zuenean 600 milioi herritarrek mila yuan baino gutxiago irabazten dutela hilero (125 euro).
Baliteke zenbaki horrek ez aintzat hartzea ezkutuko ekonomiaren neurria, baina esanguratsua da ikusteko dena ez dela urre. Txinako Estatu Kontseiluak iragarri du 2024rako per capita errenta 14.000 dolarrera iritsiko dela , eta Txinako BPGa munduko handiena izango dela urtebete beranduago; baina beste estatistika batzuk nabarmen okerragoak dira. Hirietan, herritarren erosteko ahalmena %9,5 jaitsi zen urteko lehen hiruhilekoan, eta %6,2 bigarrenean, batez ere telelana egiterik izan ez dutenen ondorioz. Bestalde, urtean 300.000 yuanetik gora (37.500 euro) irabazten duten familien arteko inkesta batek erakutsi du klaserik aberatsenetan erosteko ahalmena handitu egin zela bigarren hiruhilekoan.
Desberdintasunak ez dira Txinaren arazoa soilik, baina arrakala ez du gustuko igitaiaren eta mailuaren azpian biltzen den gobernu batek. Horren erakusle da Pekingo gobernua saiatu dela zentsuratzen Thomas Pikettyk Kapitala eta Ideologia liburuan Txinako desberdintasun sozialei buruz argitaratutakoa, nahiz eta Xi Jinping presidenteak berak esan zuen lan txalogarria zela.
Arazoak arazo, baikortasuna zabaldu egin da azken asteetan. Abuztuan, Txinako enpresak pandemiaren aurreko erritmoan hasi ziren kontratatzen, eta Erosketen Arduradunen Indizea —zerbitzuetako enpresen termometroa— berriro 50 puntutik gora kokatu zen, negozioa hazten ari dela erakusten duen mugaren gainetik.
Turismoa da kontsumoaren hazkundearen adibide on bat, nahiz eta haren datu onek baduten artifizialetik. Izan ere, Txinaren mugak ia-ia itxita egoteak eta gobernuak kanpotik datorren oro konfinarazteak eragin du atzerrira joan nahi zuten guztiak herrialdean bertan geratzea. Beste inon baino gehiago, Hainanen ikusten da barne turismorako joera hori: joan den hilean %60 ugaritu ziren uharte horren klima tropikalaz eta tax free dendez gozatzera joandako turistak. «Txinatarrak gertuko lekuetara doaz, oporraldi txikiagoak egin dituzte, baina egunean diru gehiago gastatzen ari dira. Kalitatezko zerbitzuek bezeroak irabazi dituzte», azaldu du Internet bidezko bidaia agentzia nagusiak, Ctrip-ek.
Zuhur ageri da gobernua, haatik. «Txinako ekonomiak lortu du gutxika-gutxika pandemiak eragindako kaltea gainditzea, baina hazkundeak oraindik badu beheranzko joera, koronabirusak artean eragin kaltegarria duelako nazioarteko ekonomian. Aldagai makroekonomiko gehienak artean kopuru negatiboetan daudenez, bide luzea dugu pandemiak kendu ziguna berreskuratzeko. Baina erakutsi dugu haren eragina kontrolatzerik bazegoela», azaldu zuen Estatistiken Bulego Nazionaleko bozeramaileak, bigarren hiruhilekoko datuak azaltzean.
Edonola ere, nahiko argi dago Txina indarturik aterako dela egungo egoeratik. Azken finean, munduko fabrika da oraindik ere, eta munduak inoiz baino gehiago behar du orain. Estatistika ulergarri batek erakusten du: IHS Markiten arabera, Txinaren esportazioak mundukoen %20 izan ziren apirilaren eta ekainaren artean, 2019ko tarte horretan baino zazpi puntu gehiago. Goranzko joera hori indartzen ari da, abuztuan Txinaren esportazioak beste %9,5 handitu baitziren.
Gerra komertziala
Donald Trumpentzat zoritxarrez, hark duela bi urte luze hasitako gerra komertzialak ez du lortu Txinaren eta AEBen arteko merkataritzaren desoreka arintzea. Kontrakoa gertatu da: Txinak AEBekin duen superabita %27 handitu da. Garbi dago Pekinek ez duela bete merkataritza akordioaren lehen fasea ixteko hitzemandakoa —hau da, 2017an baino 200.000 milioi dolar gehiagoren produktuak inportatuko zituela AEBetatik—. Are gehiago, urte horretan baino elikagai eta energia produktu gutxiago erosi dizkio.
Hori gutxi balitz, munduko bi ekonomia nagusien arteko gatazkari erregai gehiago botatzeko beste elementu bat azaldu da azkenaldian: yuan diruaren balioa kopuru harrigarriki txikietan dago. Ekonomista batzuen arabera, horrek esan nahi du Pekin bere dirua manipulatzen ari dela atzerrian gehiago saldu ahal izateko. Salaketa horiek ukatu ditu Txinako Herri Bankuak, baina onartu du esku hartzen duela truke tasa «egonkor bat» lortzeko. Hots, eragotzi nahian dabilela yuanak balioa handitzea, nahiz eta hori den oraingo egoerak bultzatu beharko lukeena.
«Txinari beti leporatzen diote zikin jokatzea; betiko potentziek finkatu zituzten arauak, haiek beti irabazteko. Lortzen ez dutenean, Donald Trumpek jokoaren arauak aldatu ditu, eta inoiz egingo ez zutela zioten hori egiten dute; kasu honetan, merkatu librearen aurka joan. Agian aldaketa da Txina gai dela arauak ezartzeko bere interesak defendatze aldera», azpimarratu du Xiongek, bere buruari te berde bat zerbitzatzen diola. Bere lantegian inork ez darama maskararik. «Koronabirusa? Zer koronabirusa?», esan du, txantxetan.