Azorako maizterrek familia zaurgarriei alokairua barkatzea eskatu dute

Vascongada higiezinen agentziak Azora inbertsio funtsari saldu zizkion etxebizitzetako maizterrek familia zaurgarrienei alokairuak barkatzea eskatu dute.

Euskal Ogia aurkeztu zuen atzo Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Elikagai Politiketako sailburuordeak. Nabarmendu zuenez, nekazarien eta okin tradizionalen arteko elkarlanaren fruitua da ogia, eta haren bidez sustatu nahi dute Araban kalitatezko garia landatzea, eta garia ogirako erabiltzea, gaur egun batez ere abereen bazkarako eta galletak egiteko baliatzen baitute. Ogia jada salgai dago hogei okindegitan, eta urtea amaitzerako helburua da 120ra iristea.
Miguel Angel Molina langile batzordeko lehendakariak (CCOO) salatu du ematen ez dizkieten arrazoiak daudela itxieraren atzean. Azken urteetan diru galerak egon litezkeela onartu du, baina CAFek agintzen dizkion lanen ondorio direla nabarmendu du: «Lehen lau urteetan, proiektu handiak iristen ziren hona, baina, geroztik, proiektu txikiagoak egin ditugu, produkzio ordu askoko lana eskatzen zutenak, eta horien ordainsaria ez dugu guk jaso». Molinak kontatu duenez, bertze planta batzuetan ekoizteko prototipoak egiten ibili dira azken urteetan. Horren ondorioz, lana bai, baina diru sarrerarik ez da iritsi Trenasara.
Alta, itxieraren atzean bertze arrazoi batzuk egon daitezkeen susmoa ere badu Molinak: «CAF Renferen milioika euroko kontratu baten zain dago, eta Trenasaren itxiera lizitazio hori lortzeko erabiltzen ari direla entzun dugu».
Antzeko susmoak dituztela aipatu du Oscar Rodriguez LABeko ordezkariak ere, eta bertze auzi bat paratu du mahai gainean: Trenasa, marka gisa. erreta dagoela. «Ireki zutenetik, arazoak izan ditu Trenasak Castejonenen: Interneten bilaketa bat eginda, gauza negatiboak bakarrik azaltzen dira. Nola ziurtatu dezakegu orain itxi eta hemendik hilabete batzuetara ez dutela bertze marka edo izen batekin irekiko?». Molinak ere aukera hori dagoela uste du: «Ez dakigu hau tranpa bat ez ote den eta sei hilabete barru ez ote duten berriz ere irekiko».
Inbertsio berriak
Susmo horiek indartzeko, arrasto batzuk dituzte langileek. Izan ere, azken hilabeteetan hainbat berrikuntza egin dituzte Castejongo lantegian, eta horiek behin ere erabili gabe itxiko dute. «Trenbide berri bat egin dute, muntatzeko lekua egokitu berri dute, eta pintatzeko kabina berri bat ere eraiki dute; oraintxe ari dira lanak bukatzen», erran du Molinak. Bide beretik mintzatu da Rodriguez ere: «Sekulako kontraesanak daude egiten eta erraten dutenaren artean. Izan ere, arazo ekonomikoak badituzu, nolatan egiten duzu horrelako inbertsio handia?».
Langile batzordea eta zuzendaritza negoziatzen ari dira. Bi bilera egin dituzte, baina akordioa urrun dago. Enpresa prest azaldu da lan egindako urte bakoitzeko 30 eguneko soldata ordaintzeko eta langileen erdiak aldi baterako laneko enpresa baten bidez bertze lan batean ezartzeko. Langile talde handi bat urriaren 31n kaleratu nahi du enpresak, eta gelditzen direnak, abenduaren 31n.
Sindikatuek, ordea, ez dituzte oraingoz kaleratzearen baldintzak negoziatu nahi. «Enpresak akordio ekonomiko on bat lortu nahi du, baina guk argi diogu enpresa bideragarria dela, langile kualifikatuak garela, eta CAFentzat ezin badugu lanik egin bertze enpresa batentzat lan egin dezakegula», azaldu du Molinak. Hala, industrializazio prozesuak egiten dituen enpresa baten esku hartzea eskatu dute langileek. «Ez ditzatela 110 pertsona kalera bota: bertzelako lanak bila ditzatela».
Gatazkara ohituta
2007tik, Trenasa ireki zutenetik, etengabeko lan gatazkan izan dira. Hamahiru urtean zazpi erregulazio espediente onartu dituzte, eta, egun, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean daude langileak. Horrek greba baldintzatu duela kontatu du Rodriguezek: «Lan erregulazioan dauden langileak piketeak egiten ari dira enpresaren kanpoaldean. Horrek badakigu lana baldintzatu duela, presioak jasotzen ari direlako. Bertze aukerarik geratzen ez den arte horrela jarraituko dugu, hilabeteko greba ezin dugulako ekonomikoki sustengatu».
Hemendik aitzinera ere borrokan jarraituko dutela argi dute langileek. Asteazkenean, Nafarroako Parlamentuan izango dira Ezkerrak deituta, eta, 21ean, CAFen Beasaingo egoitza nagusira joango dira protesta egitera. Argi diote beren lanpostuak defendatzen jarraituko dutela: «Azken egunera arte borrokatuko gara dugun indar denarekin, gure lanpostuagatik ez ezik gure duintasunagatik ere borrokan ari garelako», nabarmendu du Rodriguezek. «Borrokan jarraituko dugu: itxiera ez den bertze alternatiba bat behar behar du honek», Molinak.
Zamaketari jarduna bidegurutze batean dago, gainera. Urte luzeko epaibide baten ondoren, eta Europako Batzordearen ebazpen bat dela medio, jarduna liberalizatuta dago iragan maiatzetik, eta ezin zaio trabarik jarri aldi baterako enpresak erabiltzeari. Portuan 320 langilek osatzen dute finkoen multzoa; azpiegitura publikoa zenetik jarraitzen dutenak dira. Haien kontratuak subrogatu egin dira, eta egun Bilbo Estiba CPErentzat egiten dute lan. Portuan diharduten lau zamaketa enpresen —Toro y Betolaza, Berge, S.L.P. eta Cosco txinatarra— artean osaturiko lan enpresa da, eta hark banatzen du lana. Lehen, 405 ziren, baina, erretiroen poderioz, 320 dira orain; besteak beste, ez dutelako langile finkorik kontratatu azken hamabi urteetan. Tarte horretan, berriz, behin-behinekoen kopurua izugarri handitu da. 60ko poltsa batekin hasi ziren, eta egun 120 inguru dira.
Durangok dioenez, azken asteetan «izugarri» handitu da behin-behinekoen sarrera. «Gatazka markoan hasi garenetik, Adecco eta Randstasd aldi baterako laneko enpresak indar betean sartu dira». Horrek dakartzan arriskuekin: «Langile horiek ordu bateko edo biko trebaketa izan dute garabian, eta hurrengo egunean kamioiak kargatzen jartzen dituzte. Beste sektore batzuetan garabiekin hamabi urteko esperientzia zuela zioen langile bat etorri da, eta ez zekien mandoak nola zebiltzan. Eta portuari horrek ez dio axola». Normalean, zamaketariek bi hilabete inguruko trebakuntza behar izaten dute, merkantziaren arabera lana oso ezberdina baita. «Hildakoak egon daitezke», gehitu du. Ez da esajerazioa: azken bost urteetan bost langile hil dira Bilboko portuan, eta azken hamarretan, bi zamaketari. Istripuak ohikoak dira.
«Gatazka markoaz» mintzo da, zamaketariek urtebete daramatelako lan hitzarmen berria negoziatzen. Iragan abuztuan beste greba deialdi bat egin zuten, baina azken egunean bertan behera utzi zuten, fede ona erakusteko. Hartaz geroztik, beste zazpi bilera egin dituzte Bilbo Estibarekin, «baina alferrik izan da», zehaztu du Israel Ruiz UGTko delegatuak. «Atzera egin dugu. Enpresak egun batean eskaintza bat egiten zuen, eta hurrengoan kendu. Pentsa, atsedenak ere ezin izan ditugu arautu. Hamalau lanegun eta hiru atseden eguneko txandak ditugu, eta lan ikuskaritzak esana du legez kanpokoa dela. Bada, ezta horrela ere».
Zamaketarien egutegia, izan ere, ez da erraza azaltzen. Lan kargak fluktuazio handiak ditu itsasontzien joan-etorriaren arabera. Esaterako, portuan bost txanda ezberdin dituzte egunean, eta bezperako 18:30ak aldera jakiten dute noiz eta zeinentzat egingo duten lan hurrengo egunean. Kontziliazioa oso zaila da. Okerragoa da behin-behinekoen kasua, egun bateko kontratuak egiten baitizkiete eta haiek ere bezperan jasotzen baitute deia. Halakoek azaltzen dute grebak atzo izan zuen arrakasta. Langile guztiek egin zuten bere txandako lanuztea —atzo bi ordukoak izan ziren—, eta hamahiru ontzi egon ziren zain kaietan.
Lan karga, goraka
Langile finkoen kopurua da talka gai handietako bat. 2012az geroztik, lan karga handitzen ari da portuan, eta 2017an eta 2018an gaina jo zuen. Aurre egiteko, zamaketariek txanda bikoitz boluntarioak egin zituzten. «Ahalegin berezia zen, portuaren lehiakortasunari eusteko. Trukean, enpresaren erreakzioa espero genuen, jende gehiago sartzea, baina ez zen halakorik egon», gogoratu du Durangok. Eta utzi egin zituzten. «Kalkulu bat egiten da,txanda bikoitzen araberakoa, eta gutxienez hogei finko gehiago hartu beharko lituzkete», gehitu du Ruizek.
Finko berriak, izan ere, beharrezkoak dira zamaketarien indarrari eusteko. Adin batezbestekoa goraka doa, eta gero eta gutxiago dira. «Gure lana maite dugu, eta orain ezin dira multinazional batzuk etorri ibilitakoa deuseztatzera. Errespetu falta da. Haiei ez zaizkie axola hildakoak». Ruizek hartu du lekukoa; hari lau urte falta zaizkio erretiroa hartzeko. «Ni hurrengoengatik nabil borrokan, ordezkatuko nauenak baldintza duinak izan ditzan. Ez da bidezkoa hamabi urtez behin-behinean egotea! Bihar lan egingo duzun jakin gabe. Lan egonkorra dena prekario bihurtu nahi dute. Kito».



Geroa Bairen galdera bati erantzunez, Nafarroako Gobernuak prestatu duen lehen zerrenda bateko proiektu batzuk aipatu ditu Txibitek, parlamentuan. Nafarroako ubidearekin batera, Iruñeko gobernuak Next Generation planeko dirua eskatuko du Berrikuntza Digitaleko Polo bat sortzeko. Lurraldeko enpresen eraldaketa digitala laguntzeko gune bat izango litzateke, eta bete-betean bat egingo luke EBren asmoekin, Interneten erabilera zabaltzea baita funtsen helburuetako bat, trantsizio energetikoa sustatzearekin batera.
Gobernuaren hirugarren proiektu kuttun bat Ebro Food Valley izenekoa da, batik bat Erriberan biltzen den elikagai industria indartzeko saio bat.
Etxebizitza parkea eta hondatutako zenbait eremu berritzeko, laguntzak ere eskatuko ditu Nafarroako Gobernuak. «Nafarroako Green Deal» ere aipatu du Txibitek, energia berriztagarriak sustatzeko ekinaldi publiko-pribatu bat.
Hidrogeno berdea
Enpresa pribatuek aurkeztutako proiektuak ere izango dira Nafarroaren lehen zerrendan. Horien artean daude hidrogeno berdea ekoizteko proposamen bat —energia berriztagarriek sortutako hidrogenoa—, eta eraikuntzan material berriak sustatzeko beste bat.
Proiektu horiek eta beste batzuek osatuko du te Nafarroako Gobernuak Espainiakoari bidaliko dioten lehen zerrenda bat, eta hori da Europako Batzordeak jasoko duena datorren astean, Madrilek bere suspertze plana aurkezten dionean. Baina Bruselak plan hori ontzat hartuz gero, proiektu gehiago aurkezteko aukera izango dute Nafarroak eta beste euskal erakundeek.
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak zeresan handia izango du diruaren banaketan, Moncloako bere bulegotik gidatuko dutelako proiektuen kudeaketa eta erabileraren gaineko kontrola.
Sanchezek arauak aldatuko dituela agindu du, burokraziak EBren diruaren erabilera oztopa ez dezan. Nafarroan ere gauza bera egiteko eskatu dio gobernuari Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak. Txibitek erantzun dio aztertzen ari direla trabak non sor daitezkeen.
«Estatus berria» izendatu zuen Aranburuk, eta kontzeptu teoriko hori lurrera jaitsi zuen bi proposamenak aletuz BEC erakustazokan bildutako sindikatuko 500 delegatuen aurrean. Euskal Herriko lan kodea «lan harremanek behar duten eraldaketa sakonerako» proposamen bat da. Kode horrek «lan guztiak» aitortu beharko lituzke, zaintza lanak berrantolatu, eta zaintzarako baimen bereziak sortuz. «Langile klase osoa» aintzat hartuko luke, erregimen orokorretik kanpo gelditzen diren langileak ere araututa. «Etxeko langileak, rider-ak, ekonomia ezkutuan ari direnak, eta ekonomikoki menpekoak diren langileak» izendatu zituen.
Kodeak «enplegu duina bermatu» beharko luke, baina nola? Lau oinarri errespetatuz: kontratu mugagabea izango da arau orokorra; gutxieneko eta gehiengo soldatak arautuko ditu; lanaldi partzialen erabilera mugatuko du; eta kaleratze librerik ez da izango. Oro har, lan harremanak «demokratizatzeko» proposamena da kodea, «patronalaren aldebakartasuna amaitu» eta langileen ordezkariak eta negoziazio kolektiboa indartuz.
Gizarte segurantzarako legeari dagokionez, azken urteetako erreformak atzera botatzea da lehen pausoa, eta, ondoren, euskal lege propioa onartzea. Lege horrek pentsio sistema publiko duina bideratuko luke, babes sozial sistemak izango dituena. «Langile guztiei bermatu behar zaizkie etxebizitza edo elikadura bezalako behar sozialak», aldarrikatu zuen Aranburuk. Administrazioari egokituko zaio herritar orori enplegu duina bermatzeko ardura, eta horrela egin ezean, oinarrizko errenta jasotzeko eskubidea izango dute herritarrek.
Aranbururen ustez, legezko marko berri hori «eredu zaharretik berrirako» trantsizio bat da, eta hor ezarri du LABek hirugarren lehentasuna: «Zerbitzu publikoa indartu eta sistema publikoa eraikitzea». Herritarrek kalitatezko hezkuntza, osasuna eta zerbitzu publikoak jasotzeko eskubidea dute, eta, horretarako, besteak beste, azken urteetako murrizketak «atzean utzi» behar dira, langileen baldintzak hobetu eta zerbitzuak publiko bihurtuz.
Haren ustez, alde horretatik «Iñigo Urkulluren eta Maria Txibiteren gobernuek» askoz gehiago egin dezakete, kontzertu eta hitzarmen ekonomikoek modua ematen dutelako. Halere, ez du ikusten zerga erreformarako borondaterik: «Diru gehiago bildu behar da, baina ez BEZa eta halako zeharkako zergekin. Gehiago irabazi behar da kapitalaren errentak eta enpresen irabaziak are gehiago zergapetuz».
Ondorioz, «erronkaz beteriko» garaiak datoz, eta horri aurre egiteko «indarrak metatu» behar direla nabarmendu zuen mezu argi batean. Horretarako fronte soziosindikalak antolatzea da apustua: «Borrokaren helburuetan bat egiten dugun sindikatu guztion artean, Bizkaiko metalean edo orain hezkuntzan, osasungintzan eta azpikontratetan egiten ari garen bezala».
Gehiengoa alde
Idazkari nagusiak LABek bere historian antolaturiko lehen Biltzar Arteko Batzarrean eman zuen hitzaldia, sindikatuak hainbat gai bozkatzeko baliatu zuena. Biltzarkideen %90ek babestu zuten azken hilabeteetako txostena. Aurrera begirako ildoei dagokienak, berriz, Aranbururen hitzaldiaren muina zena —sindikatuen arteko elkarlana barne—, bozen %93,4 jaso zituen. Sektorializazioaren aldeko apustuak %66ren babesa jaso zuen, eta zuzendaritza aldaketek, %97rena. Sindikatuaren datuen arabera, LABek egun ordezkaritzaren %19,5 du EAEn, eta %17 Nafarroan.
