Euskaltelek zuntz optikoaren erabateko zabalpena bermatuko du Espainiako estatuan

Euskaltelek hitzarmena adostu du Adamo enpresarekin Estatuko zuntz optikoaren erabateko sarbidea bermatzeko, eta honen bidez, milioi bat etxeetara iritsi ahalko da.

Urriaren 15erako akordiorik ez badago, «ez zait iruditzen gure artean merkataritza librerako itunik izan daitekeenik; hori onartu, eta aurrera egin beharko dugu», esan zuen atzo Johnsonek. Gaineratu zuen, halaber, adostasunik gabeko harreman berria «positiboa» izango litzatekeela aurrerantzean ere Erresuma Batuarentzat.
Johnsonen ustez, «Erresuma Batuak ezin die uko egin herrialde independentea izateko funtsezko oinarriei», zeharka aipatuz arrantzarako eremuak eta estatu laguntzak emateko askatasuna.
«Bi munduetatik onena»
Michel Barnier Europako Batasunaren negoziatzaile nagusia «kezkatuta» dago, France Inter irratian esan duenez. «Zaila da, britainiarrek bi munduen onena nahi baitute». Barnierrek berretsi zuen arrantzari buruzko adostasuna derrigorrezkoa dela akordio zabalagoetarako. Aldiz, Erresuma Batuko negoziatzaileek nahiago dute gai errazagoak hitzartzea aurrena, eta zailenak bukaerarako uztea.
Ezin da ukatu harremanak gaiztotzen ari direla. Erresuma Batuko zenbait hedabidek joan den astean iradoki zuten Europako herrialde batzuk Barnier baztertzen ari zirela, akordiorako oztopoa zelakoan. EBko negoziatzaile nagusiak ukatu egin du halakorik dagoela, eta esan du «gezurrezko zurrumurruak» direla. Dena den, zalantzarik bazegoen, asteburuan Alemaniaren babes esplizitua jaso du Barnierrek.
Atzoko elkarrizketan, Barnierrek ez zuen adierazpenik egin nahi izan Erresuma Batuaren barne merkatuari buruzko planez. Hori bai, Ursula von der Leyenek adierazi du espero duela Erresuma Batuak bere hitza betetzea: «Irteera Akordioa ezartzea betebeharra da nazioarteko araudiaren pean, eta derrigorrezkoa etorkizuneko edozein elkarlanetarako. Irlanda eta Ipar Irlandarako protokoloa funtsezkoa da irlan bakea eta egonkortasuna eta merkatu bakarraren osotasuna babesteko».
Dibortzio akordioa auzitan
Financial Timesek atzo plazaratutako albistearen arabera, Johnsonen gobernua barne merkatuari buruzko legedi berria prestatzen ari da, zeinaren ondorio nagusia brexit-erako akordioaren eragina murriztea edo desegitea litzatekeen. Atzerapausoa, batez ere, Ipar Irlandaz oraindik erabat finkatu gabeko gaietan etorriko litzateke, hala nola estatu laguntzei eta aduanei buruzkoetan. Urrian sinatu zen akordioaren helburu nagusia, hain zuzen, Irlandako iparraldearen eta hegoaldearen arteko muga zurrunera ez itzultzea zen.
Bihar da aurkeztekoa lege proiektua. Erresuma Batuko Gobernuaren iturrien arabera, nolabaiteko erresalbua da, negoziazioek porrot egiten duten kasuan erabiltzeko.
Irlandako Atzerri ministro Simon Coveneyk berehala gaitzetsi zuen Johnsonen mugimendu hori: «Jarduteko modu oso zentzugabea litzateke».
Brexit-erako akordioa joan den urrian adostu zuten Erresuma Batuak eta Europako Batasunak, bien arteko dibortzioaren baldintzak hitzartuz. Horiek horrela atera zen herrialdea Batasunetik joan den urtarrilaren amaieran, eta trantsizio epea hasi zen, aurtengo abenduaren 31 artekoa.
Bi fakzio
Jada sinatutako baldintza edo adostasun horietan orain alde bakarrez atzera egiteak —edo aukera hori mahai gainean jartzeak— bi ondorio esanguratsu izan ditzake, iturri diplomatikoek adierazi dutenez. Batetik, are gehiago gaiztotuko lituzke harreman berrirako negoziazio jada lardaskatuak. Eta, bestetik, Erresuma Batuak bere konpromisoak betetzeko duen gaitasunari edo borondateari buruzko zalantzak piztuko lirateke nazioartean, noiz, eta herrialdea merkataritza akordioak negoziatzen ari denean hainbat herrialderekin.
Londresko zenbait egunkariren arabera, Johnsonen gobernuan bi fakzio daude oraintxe, nor nagusituko lehian. Hori uste du Bruselako negoziatzaile taldeak ere. Batetik, jarrera errealistagoarekin, akordio bat egitea ezinbestekoa dela uste dutenak daude, eta, bestetik, brexit-aren beraren ideologoak izan eta azken bururaino joan nahi dutenak.
Erresuma Batua abenduaren amaieran aterako da Europako Batasuneko merkatu bateratutik eta aduana eremutik, orduan iraungitzen baita brexit-erako trantsizio epea. Ordurako ez badago adostasunik Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren arteko harreman berrirako, baliteke mugetan eta aduanetan nahasmen handia sortzea eta batetik bestera igaro behar duten salgaiek muga zerga handiak izatea, Munduko Merkataritza Erakundearen baldintzak ezarriko bailirateke.
Izan ere, 18.452 milioi euroko zuloa bikoiztu egin dezake COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoak. Gastuak gora doaz Gizarte Segurantzan, eta diru sarrerak, behera. 2023rako 30.000 milioitik gorako zuloa aurreikusten dute adituek, eta zerbait egin behar da; gaur bihar baino hobe, etorkizuneko pentsioak bermatzea baitago jokoan. Jose Luis Escriva Espainiako Gizarte Segurantzako ministroak bihar hitz egingo du, eta zenbait aztarna marraztea espero da. Batetik, Gizarte Segurantzak bere gain hartzen dituen ordainketa batzuk estatuko aurrekontuarenak egingo lituzke balizko erreforma batek. Sistemaren kudeaketaren gastuak, langabezia ordaintzeko gastu batzuk, diru laguntzak… estatuaren zama lirateke, agian baita kotizaziopekoak ez diren zenbait pentsio ere: adibidez, umezurtzena. Madrilek 20.000 milioi euro atera nahiko lituzke modu horretan sistemaren defizitetik.
Gehiago bizi, gutxiago jaso
Etorkizuneko pentsiodunei eragingo liekete beste bi neurri nagusiek, zeren, apalenak alde batera utzita, alderdien artean adostasun handia baitago pentsioek oro har apalagoak izan beharko dutela. Hala, Escrivak uste du 4.500 milioi gehiago bildu dezakeela sistemak benetako erretiro adina atzeratzen bada. Orain, 64 urte eta lau hilabetekoa da batezbesteko erreala, eta 65 eta lau hilabetekoa da legezkoa. Aldez aurretiko erretiroak %66 gehitu dira azken bost urteetan, eta Madrilek muga jarri nahi dio joera horri, aldez aurretik erretiratutakoen pentsioak gehiago zigortuz eta legezko adinekoei pizgarri fiskalak emanez. Beraz, legezko erretiro adinak 67 urtera atzeratzen jarraituko du —2020aren bukaeran, 65 eta hamar hilabete— eta gutxieneko kotizazio urteak handitzen. Gainera, ate joka dagoen erreformak pentsioak kalkulatzeko epea handitzea jaso dezake, pentsio apalagoak egiteko, bizi itxaropena handitzen ari dela eta. Gehiago bizi, gutxiago kobratu da neurri horren logika.
Pentsiodunek bi urte eta erdi egin dituzte kalean, pentsio duinak eskatzen, eta haien geroaren nolakotasuna erabakiko duen aro giltzarria iritsi dela ematen du. 2023an baby boom-eko belaunaldikoak hasiko dira erretiratzen, eta Madrilek ezin du gehiago itxaron.

Denetariko kasuak daude. Italian, gobernuak Alitalia nazionalizatzeko asmoa erakutsi zuen martxoan, eta iraila amaitu aurretik onartu nahi du enpresaren egitura berria definituko duen dekretua. Alitaliaren kasuak, ordea, badu bereizgarri bat: konpainiak urteak daramatza krisian. Duela hamabi urtetik ez du irabazirik eman, ordutik 13.000 milioi euroren diru laguntza publikoak jaso ditu, eta 2017tik hartzekodunen konkurtsoan dago. Iaz, 600 milioi euroren galerak izan zituen, eta, orain, 3.000 milioi euroren laguntzak tarteko, estatuarena bilakatu da enpresa.
Krisia hasi denetik diru laguntza gehien jaso dituen Europako konpainia Air France da. Frantziako eta Herbehereetako gobernuek 10.000 milioi euro baino gehiago eman dizkiote; haiek dira enpresaren hartzekodun nagusiak (%28 dute). Ostiralean iragarri zuen Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroak 7.000 milioi euroren mailegu bat ere emango ziotela aire konpainiari, nahiz eta argi utzi zuen mailegu hori ez dela «txeke zuri bat». Konpainiak 4.413 milioi euroren galerak izan zituen 2020ko lehen seihilekoan.
Ez dira bakarrak. Alemaniak 9.000 milioi euroren laguntzak eman dizkio Lufthansari, eta konpainiaren ia laurdenaren jabe bilakatu da. Portugalen duela bost urte eskar pribatizatu zuten TAP aire konpainia, baina, koronabirusaren krisia dela eta, 1.200 milioi euro eman dizkio gobernuak, eta konpainiaren hiru laurdenen jabe egin da atzera ere.
Espainian, Madrilek aitortu du 400 milioi euroko zuloa duen Air Europa erreskatatuko duela. IAG taldea Air Europa 1.000 milioi eurogatik erostekoa zen krisia baino lehen, baina orain baldintzak berriz negoziatu nahian dabil. Kritikoen arabera, Espainiako Gobernuaren laguntza horrek erosketa erraztu dezake, eta, azken batean, Air Europaren jabe diren inbertsore pribatuei mesede egin.
Izan ere, badira operazio horiekin kritikoak direnak; tartean Ryanair, Europan bidaiari gehien mugitzen duen aire konpainia. Hark eman du abisua: Bruselan eta auzitegietan salatuko dituzte «diskriminatzaileak» diren laguntza guztiak. Ryanairren arabera, «Air Franceri eta Lufthansari diru laguntzak ematea ez da bidea, eta Alitalia zulo beltz bat da». Harago joan zen Michael O’Leary enpresaren jabe polemikoa: «Konpainia horiek diru laguntza publikoen jonkiak dira».
Brusela da mugak ezartzeko arduraduna; hark erabaki behar du laguntzak enpresak salbatzeko soilik diren, ala abantaila komertziala ematen dizkien. Oraingoz, herenegun, onartu zuen Erromak Alitaliari 200 milioi euroko laguntza bat ematea.
Aernnovaren lantegi nagusitik 40 kilometrora egiten du lan Cesar Gomezek, Miñaon, Gasteiztik gertu. Urteak daramatza Alestisen, LAB sindikatuko kidea da, eta bere lantegiko batzordeko burua. Hegazkina egiteko lehen pausoa ematen dute: materialen tratamenduak, piezei bainuak eman… Han, urduritasuna «haserre»bihurtu da aste honetan, 178 langileetatik 87 kaleratuko dituztela jakin dutelako. «Aldi baterako erregulazioari bukatzeko astirik ere ez diote eman. Presaka aritu dira. Neurri hau Gasteizko lantokia desmuntatzea da. Epe motzean dena Aciturrira bideratuko dute, hau likidatzeko». Aciturriz mintzo da, hura baita Alestisen akzioen %76en jabea iaztik. Sektoreko beste enpresa bat da, eta 214 kaleratze iragarri ditu bere lau lantokietan. Horietako bat Berantevillan dago, eta beste bat handik oso gertu, Miranda Ebron (Espainia).
6.000 pertsona inguruk egiten dute lan Euskal Herriko aeronautikako 50 enpresetan. Haien bezero nagusia Airbus hegazkin egilea da, eta hark iragarri du koronabirusaren eraginez ekoizpena %40 murriztuko duela. Krisiarekin, aireko zirkulazioa asko txikitu da, eta hegazkin konpainiek erosteari utzi diote. Euskal sektorearen zati handi bat Araban dago, baina izurria lurralde osoan zabaldu da. Esaterako, Lauak taldeak Aiherran eta Hazparnen (Lapurdi) ditu plantak, eta 528 langileetatik 128 kaleratuko ditu.
95 milioiren irabaziak
Bizkaian dago, dena den, langile gehien dituen sektoreko euskal enpresa: ITP. 1.900 langilek dihardute Zamudion, Derion, Sestaon eta Barakaldon dituzten plantetan. Konpainia osoak 95 milioi euroren irabaziak izan zituen iaz, baina hark ere galbahea pasatuko dio langile multzoari: %15 Zamudion, Alcobendasen (Espainia) eta Ajalvirren (Espainia. «Oraindik ez dakigu zehazki zenbat kaleratze egingo den bakoitzean, baina ez dugu nahi hirurak mahai berean negoziatzerik. Gurean hartu beharreko neurriak gurean negoziatu nahi ditugu», azaldu du Gaizka Aldazabal Zamudioko langile batzordeko kideak —presidentea bere sindikatukoa da, ELAkoa—. «Negoziatu» dio, ez baitaude kaleratzeak onartzeko prest. «Ekoizpena jaitsi da, badakigu, baina beste neurri batzuk har daitezke lanpostuak ez galtzeko. Gainera, 2019a ekoizpen urte historikoa izan zen, eta horra itzultzea kostatuko da, baina aurreko mailetara ez hainbeste».
Hiru5ak bat datoz krisiaren ezaugarri nagusia nabarmentzean: iragankorra da. Hegazkintzako hizkuntza erabiliz, euren iritziz, ez da eten bat, aireportu batean egin beharreko ordu batzuetako eskala baizik. «Baina, garbiketa egin nahi dute»; gordin mintzo da Gomez Aernnovakoa: «2010etik 2018ra aldi baterako lan erregulazioan egon ginen zortzi urtez. Ez zegoela lan kargarik zioten, eta eutsi zioten. Orain, zergatik ez? Egoera ezberdina da; orain, argiago dago krisia pasatzean egoera aurrekora itzuliko dela». Aernnovan, dena den, hilabete batzuk itxaron beharko dute nola eragiten dien jakiteko. Enpresak Jaurlaritzarekin konpromisoa hartuz zuen 2020ko abenduaren 31ra arte kaleratzerik ez egiteko, eta batzordeak uste du epe horri errespetatuko duela.
Alestisen batzordearen estrategia beste bat da: denbora irabaztea, «egoeraren bilakaera ikusteko». Aukera ezberdinak planteatu dituzte. «Hasteko, aldi baterako erregulazioa luzatu, eta gobernuak zer egiten duen ikusi. Eta gero aukerak aztertu: lanaldiak banatu… Gurean, jende askok ez du lanaldi osorik. 178 langile gara, erdiak emakumezkoak, baina 140 lanaldi inguru dira». Kaleratzea eragoztea da kontua, Gomezek argi baitu: «Krisia igaroko da, eta hegazkinak egiten jarraituko dute, baina igitaia pasatu nahi dute. Sektoreak dio 2023rako itzuliko dela normaltasuna, nik lehenago uste dut. Hemen, 50-55 urteko langile asko dago, eta lan bizitza hiruzpalau urte luzatzea sekulako aldea da haientzat».
«Aitzakia perfektua»
«Garbiketa», «igitaia pasatu»… grafikoak dira langileen alderaketak. «COVID-19a baliatu dute jendea kaleratzeko. Sozialki onartuta dago ez dagoela beste biderik. Aitzakia perfektua da, sekulako aukera», dio Gomezek. Aernnova ondo ezagutzen du, eta badaki azken bi urteetan taldeak irabazi handiak izan dituela: 2019an, 39 milioi euro, eta 2018an, 45 milioi. «Pentsa, zorpetu egin ziren akziodunen artean irabaziak banatzeko». ITPn ere garai onak izan dituzte, 2016tik eta 2019ra bitartean 260 milioi euroren irabazi garbia izan dute taldean.
Alestisen, aldiz, zorra da darabilten arrazoia. Aciturrik Airbusi Alestis erosi zionean, enpresak zuen 285 milioi euroko konkurtso zorra jaso zuen, eta hurrengo urtean 120 milioiko lehen ordainketa bat egin behar du. «Baina negozia daiteke, hartzaileetako bat erakunde publikoa da, eta atzeratuko dute», nabarmendu du Gomezek. Sindikatuek erakunde publikoei eskatu dizkieten laguntza motetako bat da, eta Andaluziako prentsan —egoitza Sevillan du Aciturrik eta planta asko Espainian— ziurtzat jo dute Espainiako Gobernuak neurri bereziren bat hartu beharko duela enpresak porrot egin ez dezan.
ITP Aeron, azkenik, espedienteak adinako oihartzun izan du Rolls Royce jabeak hura saltzeko asmoa duela. Ikusteko dago sektoreko beste enpresa batek erosiko duen ala, Ingalaterrako prentsan zabaldu den bezala, inbertsio funtsen batek. Eragina izan al du erabakian? Aldazabalen kezka beste bat da. «Multinazional bat da, eta badakigu Rolls Royce nola dagoen [6.000 milioi euro galdu ditu pandemian]. Sal gaitzake, baina gure arazoa hurrengo astean ezagutuko dugun espedientea da. Hori goizago iritsiko da».
Hiru aldeak bat datoz gai batean: aldi baterako erregulazioak enpresen beharren arabera luzatu behar direla, eta ez modu orokortuan edo sektore eta eremu geografikoen arabera. Jakitun daude formula horrek hainbat oztopo dituela: adibidez, bereiztea «benetan» zein enpresak behar duen laguntza eta zeinek ez. Hori nola zehaztu aztertuko dute datozen bileretan. Patronalek «kontrol neurriak» zabaltzea proposatu dute.
Horrez gain, egun dauden erregulazio motei eusteko eskatu dute sindikatuek eta patronalek, eta gobernuak begi onez hartu du. Bereziki, birusaren agerraldiengatiko erregulazioen kasuan. Horren arabera, orain arte tresna horri uko egin dieten enpresek edo langile batzuk ala denak erregulaziotik atera zituztenek badute eskubidea erregulazioetara bueltatzeko.
Argitu beharrekoak
Mahai gainean duten beste puntu bat da langabezia sariaren zenbatekoari buruzkoa. Egun, langile bakoitzak bere nominaren soldata oinarriaren %70 jasotzen du, muga batzuekin: hilean 1.412 euro gehienez. Baina sei hilabete igaro ondoren, %20 gutxitzen da kopuru hori. Langile asko urri hasieran egongo lirateke egoera horretan; zehazki, krisia hasi zenetik erregulazioan daudenak.
Sindikatuentzat «ezinbestekoa» da %70eko oinarria mantentzea, eta patronalak ados agertu dira horrekin. Gobernuak, baina, ez du argi ikusten, hori egiteko Mariano Rajoyren gobernuaren lan erreforma aldatu beharko litzatekeelako. Horren arabera, langabezia saria jasotzen dutenei ere eragiten die murrizketak.
Horrekin batera, sindikatuek eskatu dute aldi baterako kontratuen eta aldizkako langile finkoen arazoa konpontzeko; izan ere, erregulazio batean egotearen ondorioz, ez dute kotizazio nahikorik, eta gizarte prestaziorik gabe geratzen dira.
Astelehenean hasiko diren negoziazioen beste gakoetako bat izango da gizarte segurantzan egin beharreko ekarpenen ingurukoa: erregulazioan dagoen langile bakoitzarengatik zenbat hartu behar duen bere gain estatuak eta zenbat haren enpresak. Hori ere enpresa bakoitzaren beharren arabera zehaztu nahi dute hiru aldeek.
Orain, erregulazioei uko egin ez zioten enpresek badute eskubidea langile batzuk egoera horretara bueltatzeko. Hori bai, kotizazioaren zati gero eta txikiagoa hartzen du bere gain estatuak, hilabeteek aurrera egin ahala. Aurretik erregulaziorik eskatu ez dutenek ere aukera dute espedientea aurkezteko, eta lanean daudenengatik zein itzuli ez direnengatik jasotzen dituzte salbuespenak. Portzentajeak enpresa bakoitzaren egoerara nola egokitu eta ezar daitezkeen aztertuko dute datozen bileretan.
Bankia, ezer baino gehiago, iraganeko hutsegiteak gogorarazten zituen buruko min garesti bat izan da, kontrol publiko eskasak eta buruzagi askoren arduragabekeriak gogorarazten zituena.
Berez, Espainiako Estatuak oraindik Bankiaren %62 badu, hori da parte hartze horrek gutxi balio duelako. Eta orain salmentaz kexu diren asko berdin kexatuko zirelako —arrazoiarekin, gainera— Estatuak bere zatia merke-zurrean saldu izan balu. Orain, Bankian dituen akzioek 2.000 milioi euro balio dute. Merkeago egon izan dira, eta bankuak burtsan nola doazen ikusita, ez zuten balioa hartzeko itxurarik.
Diru asko da hori? Ez, kontuan hartuta estatuak 22.424 milioi euro jarri zituela Bankia salbatzeko, eta beste 1.645 milioi Bankiak irentsitako BMNn. 24.000 milioi horietatik euro bakar bat ere bueltan jasotzeko ez da gai izan FROB funts publikoa azken zortzi urteotan. Caixa indartsuagoaren %14 inguru geratuko zaio orain FROBi, eta hori salduta gehiago lortuko duela ulertarazi nahi du operazioa baimenduta.
Gustura izango da bankuen begiralea, Europako Banku Zentrala, fusioak eskatzen aritu baita azken urteetan, nahiz eta hori kontraesanean dagoen finantza krisiaren irakaspenetako batekin: banku handiegiak sortzea arazo bat da, haiek hondoratzea oso arriskutsua delako, eta salbatzea, berriz, izugarri garestia.
Izan ere, Espainiako banku sistemaren lau entitaterik handienetako bik egin nahi dute operazioa, eta horren emaitza azken hogei urteotako bat egite handiena litzateke, bien artean 664.027 milioi euroren aktiboak elkartuko lirateke eta. Kataluniako bankuak —Valentziara eraman zuen egoitza independentzia erreferendumaren ondoren— 445.572 milioi euroren aktiboak ditu, eta Bankiak, 218.455 milioirenak. Interes tasak lur azpian daudela eta Europako Banku Zentrala bat egiteak eskatzen ari dela iritsi da bat egiteko saioa. Ezusterik ezean, hilaren 13an izenpetuko dute.
Urteko lehen seihilekoari dagozkion zenbakiak aintzat hartuz, Caixabankek 35.589 langile ditu 4.460 bulegotan, eta Bankiak, berriz, 15.947 langile eta 2.267 bulego. Ez dute jakinarazi banku berriaren akzioen egitura nola geratuko litzatekeen, baina Caixabank da bazkide sendoa, eta hura litzateke lehen akzioduna (%30). Ezin da ahaztu, gainera, Bankiaren ia %62 Espainiako Estatuarena dela, FROB erreskate funtsaren bitartez (%14 inguru izango luke).
Bankiaren historia beltza
2010eko uztailean jaio zen Bankia, krisi ekonomikoa hondoratzen ari zen zazpi kutxa elkartu ondoren: Caja Madrid, Bancaja, Caja Canarias, Caja Avila, Caixa Laietana, Caja Segovia eta Caja Rioja. Sorrera horrek bide eman zion eskandalu sorta bati, eta nagusiena burtsaratzea izan zen. 2011ko uztailean burtsara atera zuten, Rodrigo Rato ministro ohiak eta Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari izandakoak kanpaia jotzen zuela Madrilgo Burtsan, Bankiako presidente gisa. 360.000 inbertitzaile erakarri zituen burtsaratze horrek, eta handik gutxira Bankia ustelduta zegoela ikusi ahal izan zuten inbertitzaile horiek, ezer askorik balio ez zuten aktibo toxikoz josita.
Ratoren administrazio kontseiluaren kontu faltsuek ezin izan zioten luzaroan eutsi gezurrari, eta inbertitzaileen salaketen arrosarioa hasi zen epaitegietan. Aldi berean, Bankia hondoratzen ari zen, eta porrot egiteak sistema osoari kalte egingo ziola argudiatuta, Mariano Rajoyren gobernuak erreskatatu egin zuen, 2013ko maiatzean. Orotara, 24.000 milioitik gora jarri ditu FROB funtsak Bankia salbatzeko.
Epaia, iristear
Ratok dimisioa eman, eta Jose Ignacio Goirigolzarriri bidea ireki zion. BBVAko kontseilari ordezkari gisa ibilbide oparoa zuen bankari bizkaitarrak, eta Bankiaren aktiborik onenekin bankuari zutik eusteko enkargua jaso zuen. Aktibo kutsakorrenak, berriz, estatuak irentsi zituen, Sareb banku txarraren bitartez.
Datozen egunotarako espero da Bankiaren burtsaratzeari buruzko auziaren epaia.
