CCOOk, UGTk eta ITPk adostutako aurreakordioa berretsi dute langileek

ITP Aerok eta CCOO eta UGT sindikatuek adostutako aurreakordioa berretsi dute jarraitzaileek eta militanteek batzarretan. ELAk ez du sinatuko. 2020ko urriak 20.



2018ko azaroan hil zen behargina, amiantoarekin lanean ibili izanak eragindako gaixotasun baten ondorioz. 1971 eta 1972 artean sei hilabetez aritu zen CAFen, eta trenak muntatzeko lanetan zela izan zuen kontaktua amiantoarekin. CCOOk adierazi du epaimahaiak «frogatutzat» eman duela CAFen instalazioetan amiantoaren eraginpean egon zela, eta hura manipulatzeko lanetan ez zela langilea babesteko ekipamendurik eta segurtasun sistemarik erabili.
Sindikatuak salatu du CAFek argudio «eskasak» erabili dituela epaiketan bere erantzukizuna ukatzeko. Besteak beste, amiantoaren arriskuaz iritzi publikoa aldarazi nahi izana egotzi dio enpresari, eta gogorarazi du langilea gaixotu zen garairako bazegoela amiantoagatik babesteko neurrien inguruko erregulazioa.
Helegitea beste kasu bati
Duela bi aste ere amiantoagatik hildako beste langile baten kasuagatik zigortu zuen Donostiako auzitegi batek CAF, eta haren senideei 133.655 euroko kalte-ordaina ematera zigortu zuen. Asviamie amiantoaren biktimen elkarteak salatu duenez, ordea, enpresak helegitea aurkeztu du.
Senideek hildakoaren birikak izoztu zituzten, eta 2017an eginiko txosten batek frogatutzat eman zuen amiantoagatik hil zela langilea. Elkarteak gogorarazi du enpresa aurrez ere ahalegindu zela zalantzan jartzen langilearen biriketan amianto zuntzak zirela frogatzen zuten mediku txostenak. CAFek tabakismoa argudiatu zuen epaiketan kalte-ordaina erdira murrizteko.
Asviamie elkarteak CAFi egotzi dio helegitearen bidez bere erantzukizunak ukatu nahi izana, eta amiantoaren eraginez enpresaren Gipuzkoako lantegietan hil diren 55 langileri «trufa» egitea. «Amiantoaren arriskua ezkutatu zuten, eta ez zieten jaramonik egin hainbat hamarkadatan», salatu du elkarteak. Eta gaineratu du datorren astelehenean, urriaren 26an, CAFen aurkako beste kasu bat epaituko dutela, amiantoaren ondorioz hil zen beste langile bati dagokiona.
Itxialdiak eta hark ekonomian izandako eraginak ñabardura txikienean ere lupa jartzea dakar. Historian, uztailetik abuzturako jauzian esportazioek behera egin izan dute, baina aurten joera ezberdina beharko lukeena ez da izan horrela. Ez behintzat EAEn, hiru probintziek egin baitute behera abuztuan (-%32): Araban, 663 milioitik 245era jaitsi da; Bizkaian, 639tik 499ra; eta Gipuzkoan, 554tik 534ra. Guztira, hilabete batetik bestera 588 milioi euro gutxiagoren merkantziak bidali dituzte atzerrira.
Datu horiek zuzenean egiten dute talka Nafarroakoekin, hilabete arteko aldean gora egin baitzuen. Uztailean 550 milioi euroren esportazioak egin zituzten Nafarroako enpresek; abuztuan, berriz, 597koak (+%8,5). Inportazioek ere gora egin zuten uztailetik abuztura, 277 milioi eurotik 292ra. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, aldiz, inportazioek ere behera egin zuten: 1.339 milioitik 1.095era. Abuztuan, Hegoaldeko esportazioak inportazioak baino 489 milioi handiagoak izan ziren. Balantza komertzialak alde jarraitzen du.
Hilabetez hilabeterako bilakaeran behera egin zuten esportazioek, baita urtez urteko alderaketan ere. Kasu horretan aldea nabarmenagoa da, eta agerikoa da pandemiaren eraginak indarrean dirauela. Izan ere, iazko abuztuarekin alderatuta, Hegoaldean %17,1 jaitsi ziren esportazioak. Lurraldekako alderaketan, Bizkaiak izandako %22ko jaitsiera da nabarmenena.
Balantza komertziala
Pandemiaren arrastorik garbiena, dena den, abuztura arte pilaturiko datuetan ikusten da. Urteko lehen zortzi hilabeteetako Hegoaldeko esportazioak iazkoak baino %19,95 apalagoak dira. Parametro horretan ere, Nafarroako datuak hobeak dira, -%17,1, EAEko -%21,2arekin alderatuta. Urteko balantza komertzialari dagokionez, Hegoaldeko enpresek 5,679 milioi euro gehiago esportatu dituzte inportatu baino. Alde horretatik, beste behin, Nafarroaren datua hobea da, inportaturiko euro bakoitzagatik bi esportatu baititu 2020an.
Datu guztiak batera aztertzeak, baina, ez du argazki erreala erakusten, sektore batzuetatik bestera alde handia egoten da eta. Eustatek ematen ditu datuak, eta iazko abuztuarekin alderatu ditu. Horiek hala, produktu energetikoen esportazioa da gehien jaitsi dena: %60,4, eta horrek eragiten du Bizkaiko ia jaitsiera osoa. Araban garraio materialak (%43) eta metalak eta manufakturak (%29) dira kolpea gehien nabaritu duten sektoreak, eta Gipuzkoan, batez ere, plastikoak eta kautxuak: -%49. Nafarroan, autogintza %65,8 jaitsi da. Hala ere, askogatik da lurraldean pisu handiena duen sektorea, esportazioen %38,9rekin. VWk ekoizpen urte historikoa izan zuen 2019an, eta horrek are deigarriagoak bilakatzen ditu alderaketak. Bigarren sektorea ekipo ondasunak dira (%29,6).
Eta nora joan dira produktu horiek? Alemania da erosle handiena (%17,1), Frantziaren (%15,5), AEBen (%6,9) eta Erresuma Batuaren (%6,1) aurretik. Nafarroaren kasuan, Frantziak (%17,3) aurrea hartzen dio Alemaniari (%15,1), Italia (%9,7) eta Portugalen (%3,1) aurretik. Kalkulu horien egileek ez dituzte esportazio moduan kuantifikatzen Espainiara eginiko bidalketak.



Adegik garbi utzi nahi izan du konfrontaziotik aldendutako «negoziazio moderno bati esker» erdietsi dutela akordioa, «gatazkarik gabe», «errespetuarekin» eta «bestearen aitortza eginez». Alegia, patronalak aditzera eman nahi izan du sindikatu matxinoak —ELA eta LAB— menditik jaitsarazi dituela, «enpresa kultura berriaren oinarriak» ei dituen negoziazio prozesu batera. Ez du esan 2019aren hondarrean eragileek Bizkaian egindako metaleko akordioak gatazka latz baten lorratza utzi duela, grebak eta manifestazio handiak tarteko, eta atxilotuak, isunak, kalte materialak… Ez du esan Bizkaiko prozesu horren itzalak erabat baldintzatu duela Gipuzkoako negoziazioa. ELAk deitu zuen mahaira urte hasieran ordezkaritza handieneko sindikatu gisa, Bizkaiko hitzarmena sinatu eta aste gutxira, eta Adegik oso gogoan izan du zer gertatu zen Cebek patronalaren eta batasun sindikalean jardundako lau sindikatu nagusien artean. Orain, enpresak eta langileak behin-behinekotasunera kondenatzen dituen pandemia baten gordinean, inork ez zuen nahi beste gatazka nekagarri bat, eta Adegik inork baino gutxiago. Gainera, lan erreformaren paretan pitzadurak ateratzen hasi dira Madrilen PSOEk eta Unidas Podemosek agintzen dutenetik. Aldaketak datoz, beharbada iragarri baino arinagoak, baina aldaketak azken finean, eta enpresen abantaila negoziatzean ez da betiko izango. Beharbada, garaia zen sektorean ordenatzeko, enpresen lehiari ere eragiten dion oihanari muga jarrita.
Pandemiak zer ekarriko beldur
ELAk ere ez du soka gehiago tenkatu nahi izan. Datorren ezezaguna izugarria delako ustea zabaltzen ari da enpresa askotan; «inork ez daki zer datorren», esan dio egunkari honi ELAko Industria Federazioko arduradun Unai Martinezek. Adegik mahai gainean jarritako azken agiria onartzeko urratsa egitea —«estatuko hitzarmen kolektibo onena» izan ala ez— ez zen erraza izango konfrontazioa banderatzat duen sindikatuarentzat. Eta erabaki horretan ere bere pisua izan du Bizkaiko prozesuak, LABek, CCOOk eta UGTk ituna egin eta ELA kanpoan geratu baitzen iazko abenduan. Mitxel Lakuntza idazkari nagusi duen sindikatuak ez du egoera hori errepikatzerik nahi izan. Ordezkaritzaren ia %49 dauka sektorean, eta erritmoa hark jartzen duela erakustea erabaki du, Adegirekin akordiorako oinarria eginez beste edozeinek baino lehenago.
«Batasun sindikala hautsi du» mugimendu horrek, LABen ustez, eta arriskuan jarri du akordioa. Sindikatu abertzaleak, CCOO eta UGT bezala, martxan jarritako tren batera igotzera behartu du Adegiren eta ELAren ezusteko akordioak. LABek ezezkoari eutsi izan balio —UGTk bezala—, lerro hauek metalaren porrotaz lirateke; baina «ardura ariketa bat» eginez, Garbiñe Aranburuk gidatzen duen sindikatuak modua aurkitu du 40.000 langileri eragiten dien hitzarmena egia bihurtzeko: Adegik baietzaren ateak ireki dizkio berdintasun alorrean batzorde bat eratzeko eskaintzarekin, eta langileen azterketa medikoak lanordu gisa zenbatuko direlako konpromisoa hartuz.
Eta hamar urteko korridore beltz baten amaieran argia piztu da bat-batean. Ez da gutxi aurrez aurre zabaldu den beste tunel bat igaro behar den honetan, inork ez baitaki haren luzera zenbatekoa den.