Gipuzkoako Azoken Sarea sortu dute, merkatuen etorkizuna bermatzeko proiektua

Gipuzkoako Azoken Sarea sortu dute, merkatuen etorkizuna bermatzeko proiektua. Gipuzkoako 16 udalerrik hartuko dute parte ekimenaren lehen fasean.

Horiek horrela, osagarrien azken luzapena irailaren hondarrean egin zuen Jaurlaritzak, Madrilek ABEEak urtarrilaren 31 arte luzatu ostean. Hala, 20.000 euro baino gutxiago irabazten duten langileek hilero 100 edo 150 euroko osagarria izango dute aurrerantzean ere, lanaldiaren iraupenaren arabera.
Jaurlaritzaren eskumeneko hiru lurraldeetako 7.827 langilek eskatua zuten irail bukaeran laguntza hori, baina ordainketak asko atzeratu ziren udan, Lan Sailak onartu zuenez, eta urrian hasi zen Lanbide osagarri hori dagokionari ordaintzen, atzerako eraginez. Mendiak jakinarazi du 5.000 langilek jaso dutela osagarria gaur arte. Lanaldi erdia daukatenek 100 euroko laguntza jaso dezakete, Gizarte Segurantzatik jasotzen dutenetik aparte —beren ohiko soldaten %70—; aldi baterako enplegu erregulazioan dauden lanaldi osoko beharginek 150 euroko osagarria izan dezakete, betiere 20.000 eurotik beherako soldatapeko badira.
Lanbideren bidez eskatu behar dira osagarriak, formulario bat online betez. Enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean dauden beharginek ezingo dute jaso beren ohiko soldata baino kopuru handiagorik osagarri horren bidez.
Lanbideren plan berria
Mahaiaren eduki nagusia osagarriak luzatzea izan bada ere, mahaikideek adostu dute beste neurri bat: Lanbidek martxan jarriko duela plan bat koronabirusak gogor jotako sektoreetako langileak berriro trebatzeko, lanpostu berri bat izan dezaten. Mendiarentzat, plan horrek lagunduko du «giza kapitala eta profesionala ez galtzen», kaleratutako langile batzuk eramango dituelako «enpresek behar dituzten soslai berrietara egokitzera». Plan hori Europako funts baten laguntzaz gauzatu nahi du Gasteizko gobernuak.
Mendia sailburuak uste du azken akordioek erakusten dutela Elkarrizketa Sozialerako Mahaia ez dela «tramiteak» egiteko, eta mahaikideek «eragiteko gaitasuna» dutela.
CCOO gustura azaldu da erregulazioei lotutako laguntza osagarrien luzapena dela eta; sindikatu horrek mahaia goratu du, «pertsonen bizia hobetzen duten akordioak» lortzen dituelako, eta ez du aukera galdu gogoratzeko badela beste sindikalismo bat Euskal Herrian, «bere balioa erakusteko gai ez dena, muturreko egoera batean ere». Berriro ELA eta LAB sindikatuei erreparatuz, erantsi du badirela sindikatuak «gobernuekin harreman esklusiboa» lortu nahi dutenak.
Mahaiko beste kidea ere, Confebask, ez da atzean geratu, eta foro horren baliagarritasuna ere nabarmendu du. «Tresna oso erabilgarria da», Eduardo Zubiaurre presidentearen ustez, eta erantsi du patronala «ekarpen onena» egiten ari dela birusak eragindako «krisi larritik ahalik eta modu hoberenean ateratzeko».



Egungo legeak erretiro pentsioaren osagarri bat ematen die seme-alaba biologikoak edo adoptatuak izan dituzten emakumeei. Aldaketa indarrean jartzean erretiroko, alarguntzako edo ezintasun iraunkorreko prestazioren bat aitortuta duten bikotekideek ere pentsioa handitzea eskatu ahal izango dute arrazoi horrengatik. Bi gurasoek, baina, ezingo dute prestazioa aldi berean kobratu.
Amatasun plusak pentsioen zenbatekoak handitzen ditu seme-alaba kopuruaren arabera: %5 bi izanez gero; %10 hiru izanez gero; eta %15 lau edo gehiago izanez gero. Gizarte Segurantzaren kalkuluen arabera, batez beste 50-60 euro dira hilean.
Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroak azaldu duenez, neurri hori indarrean jartzeko oposiziorik ez du izan gobernuak, eta ziur da aurrera egingo duela. Zailago izango du adostasuna lortzea pentsioen erreformako beste puntu batzuetan, hala nola nola kotizazio urteak luzatzeko, nahitaezko erretiroak eta erretiro partzialak amaitzeko edota erretiro aurreratuak gogortzeko asmoetan. Sistemaren iraunkortasuna lortzea du helburu datorren erreformak, eta bide bat da gastuak doitzea. Atzo jakin zen historian lehen aldiz 10.000 milioiren kostuaren langa gainditu duela hilabete batean. Demografiak dio pentsiodunen kopurua nabarmen handituko dela datozen urteetan.
Hala gertatu da 2020an ere, pandemiak pentsiodun askoren heriotza eragin arren. Horrela, Hego Euskal Herrian 701.005 pentsio ordaindu zituen Madrilek, urtebete lehenago baino 1.574 gehiago. Kostu totala 881,6 milioi euro da, %3,3 gehiago. Neurri berean hazi da pentsiodunek jasotzen duten batezbestekoa: 1.257,7 euro, 37,3 euroko igoera.
Izan ere, azken hiru urteetan inoizko zerga bilketarik handienak egin ondoren, COVID-19aren krisiak kolpetik eten du bilketa ere. Lehen kalkuluen arabera, 15.767 milioi euro bildu behar zituzten ogasunek 2020an, baina krisiaren eraginez, egokitu egin behar izan zuten aurreikuspena Finantzen Euskal Kontseiluan, urrian. Orduan kalkulatu zuten %13,3 jaitsiko zela bilketa, 13.411 milioi euroraino. Urte amaierako erreboteak apur bat apaldu du eroriko hori, ordea: %9,8 jaitsi da denera.
Bizkaian jaitsi da zerga bilketa gehien: 7.122,1 milioi euro bildu dira guztira, hau da, iaz baino 873 milioi gutxiago. Arabari (348,5 milioi) eta Gipuzkoari (801,6 milioi) egin behar dizkien egokitzapenak kontuan hartuta, %10,9 amildu da bilketa.
Arabak ere antzeko datuekin itxi du 2020 urtea: %10,5 jaitsi baita bilketa. 2.192,3 milioi jaso ditu zergen bitartez, aurreko urtean baino 258 milioi gutxiago. Halere, urrian kalkulatutakoa baino ia 80 milioi gehiago dira.
Datuak hobeak dira Gipuzkoan, han ere erorikoa handia izan den arren: %7,7. Dirutan, 4.635 milioi euro jaso ditu (-389 milioi).
Zerga guztien bilketa jaitsi da oro har, zuzenekoena nahiz zeharkakoena. Baina, batez ere, kontsumoari lotutakoetan nabaritu da jaitsiera, eta horietan BEZa da garrantzitsuena. Guztira, aldundiek 3.534,7 milioi euro bildu dituzte zerga horren bitartez, iaz baino 595 milioi gutxiago (-%14,4).
Sozietate zergak ere behera egin du: %22 amildu da Bizkaian, %19,8 Araban eta %15,3 Gipuzkoan. Zerga horrek, ordea, 2019 irabaziak zergapetzen ditu, eta ez 2020koak. Hala ere, aldundiek enpresen finantzaketa errazteko hartu dituzten neurriek eragina izan dute azken bilketan.
Errenta kanpaina ona
Errenta kanpaina onak lagundu du, ordea, bilketaren jaitsiera leuntzen, enplegua ez baita jarduera ekonomikoa bezainbat txikitu. Araban eta Bizkaian, apur bat apaldu da iazkoaren aldean: %2,2 jaitsi da Araban, eta %3,2 Bizkaian. Gipuzkoan, ostera, positiboan amaitu du urtea: %2,8.
Nafarroako Ogasunak ere uste baino zulo txikiagoa egin zuen iaz: %20koa espero zuen, eta %8koa izan da (-314 milioi euro).


