Arabak ostalaritzarako laguntzen programa berezia abiarazi du

Arabak ostalaritzarako laguntzen programa berezia abiarazi du. Koronabirusa Euskadi. Arabako ostalaritzarako laguntza ekonomikoak, 2021eko otsailaren 12a.


Baina, urte hasiera pattala onartzearekin batera, mezu baikorra ere zabaldu du Paolo Gentiloni Ekonomia komisario- ak:«Europarrak garai gogorrean bizitzen ari gara. Pandemiak estutzen gaitu; antzeman egiten ditugu haren ondorio sozialak eta ekonomikoak. Baina, azkenean, bada argia tunelaren beste aldean. Hurrengo hilabeteetan txertoa hartu dutenen kopurua handitu ahala, kontrol neurriak arintzeak errebotea sendotu beharko luke udaberrian eta udazkenean».
Horren ondorioz, Europako Batzordeak uste du aurten berreskuratuko ez den jarduera ekonomikoa 2022an berreskuratuko dela. Horrela, azaroan baino hazkunde handiagoa espero du orain: %3 esan zuen azaroan eurogunean eta EB osoan, eta orain dio eurogunea %3,8 haziko dela eta %3,9 EB osoa.
Gentilonik ziurtatu du EBko ekonomia 2022ko bigarren hiruhilekoan itzuliko dela krisiaren aurreko mailara, 2019ko laugarren hiruhilekora. Hobekuntza bat badago hor, azken iragarpenetan esan zuelako 2023 arte ez zela halakorik gertatuko. Edonola ere, komisarioak ohartarazi du lau herrialdetik bat ez dela maila horretara iritsiko epe horretarako. Izan ere, atzeraldiak gehiago eragin die turismoarekiko menpekotasunik handiena duten lurraldeei, eta horiek izango dira motelenak zulotik ateratzen, aurtengo udan ere hainbat murrizketa indarrean egotea espero baita.
Espainiaren adibidea
Joera hori ikusteko adibide ona da Espainia. Iaz, danbatekorik handiena izan zuen, %11 txikitu baitzen haren BPGa; eta, aurten, berak izango du hazkunderik handiena (%5,6), betiere Europako Batzordearen aurreikuspenak betetzen badira. 2022an beste %5,3 haztekoa denez, urte horren amaieran edo 2023an hasieran helduko litzateke 2019ko mailara. Datu horien barruan Hego Euskal Herrikoak sartuta dauden arren, pentsatzekoa da hemen lehenago berreskuratuko dela jarduera ekonomikoa, industriaren pisu handiagoak eragin baitu uzkurtzea txikiagoa izatea: %9,5 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %8,3 Nafarroan.
Turismoak pisu handia du aurten erreboterik handiena izango duten beste bi estatu kideetan ere: Frantzia %5,5 da haztekoa (iaz, -%8,3), eta Kroazia, berriz, %5,3 (iaz, -%8,9).
Funtsak kontuan hartu gabe
Aurreikuspen horiek egitean Europako Batzordeak ontzat jo du txertoen inguruan bere buruari jarritao helburua, hau da, helduen %70 txertatuta iozango direla udarako, eta, hortaz, nolabaiteko taldekako immunitatea izango dela eta konfinamendu, itxiera eta kontrol neurri gehienak bertan behera utziko direla. Hori egiterik ez balego, eta murrizteketek jarraituz gero, hazkundea nabarmen txikiagoa izango dela onartu du.
Kontrakoa ere gerta daiteke, eta hazkundea handiagoa izatea, «krisi ondorengo baikortasun leherketa bat egongo balitz». Hori gertatu zen, neurri batean, 2020ko udan, uste baino suspertze biziagoa izan zuelako euroguneko ekonomiak. Horretarako baldintzak badaudela ziurtatu du Gentilonik, hala nola, aurrezki maila historikoa, mailegu merkeak eta gastua handitzeko politika ekonomiko bat,
Halaber, batzordeak ez du kontuan hartu zer eragin izango du EBren suspertze funtsak, Hurrengo Belaunaldia planak, nahiz eta asmoa den dirua 2021. bigarren erdialdetik aurrera banatzea, Edonola ere, kalkulatu du 2021-2022ko aldian BPGaren bi puntu gehi ditzaketela diru horiek.
Brexit-ak ere izango du eragina: 2022 amaierarako BPGaren %0,5 kenduko omen dio Europako Batasunari eta %2,2, berriz, Erresuma Batuari,
Gentilonik eskatu die EBko kideei ez dezatela diru publikoaren iturria itxi, ekonomiak artean laguntza behar duelako. Gaur egun etenda dago aurrekontu publikoak orekatzea eskatzen duen EBren agindua. Komisarioak azaldu duenez, hemendik aste batzuetara jakinaraziko du batzordeak aurrekontuen kontrolerako araua 2022an bertan berriz ezarriko ote duen,
Pentsiodunen mugimenduak hiru urte bete ditu urtarrilean. Nola dago osasunez?
Oso bizirik. Jaio zenean guk ez genekien gizarte mugimendu plural eta transbertsala bihurtuko zenik. Gauzak lortu ditugu, batez ere pentsioen gaia agenda politikoetan agertzea. 2015ean jaio zen dena, Fatima Bañez orduko Lan ministroak pentsiodunei bidalitako eskutitz lotsagarri harekin. 2015eko urtarrilaren 31n 3.000 lagun geunden Bilboko udaletxearen aurrean! Orduan hasi ginen elkartzen kontzentrazio baimenak-eta eskatzeko. Martxoan bilerak hasi ziren, eta oraindik hor jarraitzen dugu. Pandemiak mugatu gaitu, arrisku taldea gara, eta kontzentrazioak txikiagoak dira, baina indartsu jarraitzen dugu. Herri eta hiri askotan gaude, eta larunbateko mobilizazioetan ikusiko da. Gure oinarrizko eskaerak ez dira aldatu: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, lan eta pentsio erreformen indargabetzea…
Agenda politikoan eragina izan duzue, baina egunerokoan erakundeek entzuten al zaituztete?
Gure lorpenetako bat izan da pentsio sistema publikoa bideragarria ez den mezua desagerraraztea. %0,25eko igoera gelditu genuen, 2021ean KPI indizeari lotzea lortu dugu… Eta miseria dela badakigu, argindarra eta erosketa saskia hortik gora garestitu direlako. Baina erakundeek oraindik ez dituzte gure aldarrikapen asko kontuan hartu. Horrek behartzen gaitu kalean egotera, oraindik gauza handiak ditugu lortzeko. Eta erne Bruselarekin, handik datorren diru guztia murrizketei lotuta doa.
Astelehenetako elkarretaratzeekin hasi zinetenean politikariek argazkiak ateratzen zituzten zuekin. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea ere egon zen behin.
Baina deserosoak bihurtu gara. Hasieran Espainiako telebista kateak zetozen, komunikabide handiak… Zerbait folklorikoa bagina bezala hartzen gintuzten. Aititeak ginen, yayoflautak… Oroitzen naiz Aburto alkateak nola esaten zuen Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean bildu behar ginela. Orain trabak jartzen dizkigute, eta hedabide askok ez digute ahotsa ematen.
Eusko Jaurlaritzari ere kontuak eskatzen dizkiozue.
Bai, baina baita Espainiako Gobernuari, Nafarroakoari eta aldundiei ere. Eskumen batzuk ez ditugu oraindik, baina hemendik gauza asko egin daitezke. Alderdi eta ordezkari politikoekin bildu gara. 1.080 euroko pentsioak lortzeko osagarriak eman ditzaketela esaten diegu. Pobrezia mugaren azpitik bizi diren pentsiodun asko dago; onartezina da. Euskal Herrian pentsioak handiagoak direla esaten dute, eta batezbestekoak erabiltzen dituzte. Baina asko dira DSBEa behar dutenak, eta kotizazio gabeko pentsioak 400 eurokoak dira. Norbait bizi al daiteke 400 eurorekin?
Mugimendu barneko balizko zatiketek zeresana eman dute.
Mugimendu indartsua gara, eta baten batek esaten badu utzi egiten duela ez delako hasieran bezala, bada hedabide asko erakartzen ditu. Mugimendu plurala da gurea; hala ez balitz, hautsita legoke. Arrakala horiek hauspotzen dituztenak mugimendu hau desagerrarazteko interesa dituzten sektoreak dira. Irten eta beste plataforma batzuk sortu dituen jendea dagoela? Bai. Baina pentsiodunen mugimendua ez dago hautsita. Mugimendu plural eta apolitikoa da. Gu ez gara kanpoko inongo erakunderen lotura. Jendeak militantzia iragan bat izateko eskubidea du, baina bileretan eta elkarretaratzeetan motxilak kanpoan gelditzen dira. Inori ez diogu galdetzen nondik datorren.
Pandemiarekin zahar etxeen egoeraren aldarria gehitu duzue.
Itxialdiaren ondoren, iazko maiatzaren 22an atera ginen kalera lehen aldiz. Zahar etxeen egoera salatzeko izan zen: kutsatzeak, hildakoak… Jabetu ginen zer gertatzen ari zen murrizketen eraginez. Gutako asko etorkizuneko egoiliarrak gara, eta zaintza zerbitzuen egoera ardura sortzen digun gai bat da. Gainera ez dugu datu errealik. Babestu egoiliarren senidekoen elkartearen eskutik ikerketa bat egiten ari gara. Salaketak egin ditugu epaitegietan, delitu zantzuak egon daitezkeela uste dugulako: bazterketa, ratioak ez betetzea…
Pentsiodun guztiak ez dira egoiliar, baina egoiliar guztiak dira pentsiodun.
Argi dago. Aldarri hau hartu badugu, 2008ko murrizketen eragina ikusten dugulako hartu dugu. Pandemiak osasun zerbitzu publikoa desegin izanaren lotsak agerian utzi ditu. Aldundiek zahar etxeak pribatizatzera jo dute, eta egungo egoera horren ondorio da. Egoitzen kudeatzaileek gehiago zaintzen dute dirua pertsonak baino. Zaintza duina eskubide bat da. Bizitza kalitate ona izateko eskubidea dugu, eta ez orain ikusi duguna. Zahar etxe batzuk adinduentzako haurtzaindegiak dira.
Emakumeen egoera gordinagoa dela nabarmendu duzu. Arrakala hor al dago oraindik?
Bai. Begira, duela bi aste 74 urteko emakume batek gelditu ninduen kalean. Argindarraren igoerarekin arduratuta zegoen. Esan zidan etxean ezin zuela hotza jasan, eta arratsaldeko seietan sartzen zela ohera. Are gehiago, semeari eskatu zion telebista logelan jartzeko. Hau egia da, berogailua piztea edo jatea erabaki behar duen jendea dago. Adin horretako emakume askok ia ez dute kotizatu. Eta lan asko egin zuten, etxean, zaintzan… Kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituzte. Miseria egoera hauek desagertzeko eskatzen ditugu 1.080 euro. 70-80 urteko emakumeak dira etxeetan zokoratuta daudenak. 1.080 eurorekin berogailua jar dezakezu, hobeto jan, zeure burua zaindu… Eta gazteagoak ez daude askoz hobeto. Gehiago sartu ziren lan merkatuan, baina egun pentsioen genero arrakala %35 ingurukoa da.



Batzordean, CCOOk du gehiengoa, lau ordezkari baititu —LABek bi ,eta ELAk bat—. Josema Romeo Nafarroako CCOOko industriako idazkariaren arabera, oraindik saiatuko dira egungo lantokiak iraun dezan. «Ezin dugu ziurtatu, baina, posible bada, ahalik eta lanpostu gehien salbatzen ahaleginduko gara», azpimarratu zuen atzo.
Huarte sendiaren enpresa
Miasak ibilgailuentzako abiadura kaxen urkilak ekoizten ditu, eta prozesua osorik egiten du, galdeketatik piezen mekanizaturaino. Enpresaren jabea Huarte familia da; frankismo betean Nafarroako industrializazioaren arduradun nagusitzat jotzen den Felix Huarteren oinordekoak, alegia. Udazkenetik hartzekodunen konkurtsoan dago, eta merkataritza auzitegiak izendatutako administratzailea eta zuzendaritza enpresa ituna negoziatzen izan dira sindikatuekin: soldatak %20 eta %30 artean murriztea proposatu zieten. Lan baldintzen nondik norakoetan sartu aurretik, lana bermatzeko konpromisoa eskatu zuten langileen ordezkariek, susmoa baitute hasieratik produkzioa Zaragozara eramateko asmoa duela. «Egiten genituen kalkuluen arabera, ikusten genuen haien soldata murrizketa onartuta ere bideraezina zela enpresa», azaldu du Imanol Rodriguezek. 2015ean hitzartutako ituna berriro ere luzatzeko ez zegoen prest zuzendaritza, eta metalgintzako hitzarmenera joko zutela esan zien langileei. Etorkizuneko bermerik gabe, greba mugagabearekin erantzun zioten.
Handik bi astera etorri da likidazioaren iragarpena. Orain, zuzendaritzak hamabost eguneko epea du likidazio plana aurkezteko, eta han zehaztuko ditu 95 langileen kontratuak eteteko erregulazio espedientearen baldintzak. Eduki hori ezagutzeko zain daude sindikatuak. Romeoren arabera, oraingoz ez dute informaziorik. «Ez da egia erdiekin ibiltzeko unea», kritikatu zuen.
Imanol Rodriguezen arabera, «duela bost urte enpresak hartutako erabaki politiko baten ondorio da lantokiaren oraingo egoera». 2015ean, lan gatazka handia izan zen negoziazio kolektiboan. Orain egin bezala, langileei %20ko soldata jaitsiera proposatu zien zuzendaritzak, eta haiek grebara jo zuten. Enpresak atzera egin zuen, baina garai hartan ohartarazi zien beste nonbaitera joatea aztertzen ari zela. 2017ko otsailean, Zueran (Zaragoza, Espainia) lantokia ireki zuen, eta han mekanizatu lanak egiten dituzte. «Lan baldintza kaskarragoak dituzte, eta bezeroek hura aukeratzen dute, merkeagoa delako. Enpresak hutsik utzi du fabrika, eta logikoa da lanik ez izatea, lanik ematen ez badiozu».
CCOOko Josema Romeok deitoratu egin zuen egoera horretara iritsi izana, eta gogorarazi zuen ezen, Zaragozakoaz gain, Miasak lantoki bat duela Ameriketako Estatu Batuetan. Halaber, Txinan beste fabrika bat ireki nahi izan zuen, baina gaizki atera zitzaion. «Enpresa hemen sortu zen, eta, hemen lortutako errentagarritasunarekin, ekoizpena Txinara eta AEBetara eraman zuen. Eta orain esaten digute ez dela bideragarria munduan Miasaren beste lantokiak sortu dituena?», gaitzetsi zuen.
LABeko Imanol Rodriguezen esanetan, Nafarroako Gobernuak lehen eskuko informazioa izan du enpresaren egoerari buruz, baina nahiago izan du beste aldera begiratu.
