Douglasek zortzi denda itxiko ditu Euskal Herrian
Gauzak horrela, gaurko eta martxoaren 18rako, grebara deitu ditu langileak ELAk. Donostian, Bilbon eta Iruñean, elkarretaratzeak egingo dituzte gaur eguerdian. CCOO ere Bilbon elkarretaratuko da.
Gauzak horrela, gaurko eta martxoaren 18rako, grebara deitu ditu langileak ELAk. Donostian, Bilbon eta Iruñean, elkarretaratzeak egingo dituzte gaur eguerdian. CCOO ere Bilbon elkarretaratuko da.
Artikulu horrek, berez, jarrera «hertsatzaileak» baino ez ditu zigortzen, eta ez, adibidez, pikete informatiboak. Kodetik kendu duten arren, grebalariak kartzelarekin zigortzeko aukera indarrean egongo da oraindik ere, baina zailagoa izango da aplikatzea, derrigortze delitu generikoa ezarri beharko zaielako hori egitea leporatutakoei.
Mariano Rajoyren gobernuak (PP) sartu zuen piketeei buruzko artikulu espezifikoa Zigor Kodean, 2015ean, eta PSOE eta Unidas Podemos-IUren gobernu itunean azaltzen den konpromisoetako bat zen hura indargabetzea, aurreko gobernuak «protesta egiteko gaitasuna itotzeko» egin zituen beste lege batzuekin batera: Mozal Legea, adibidez.
Piketeena atzo bozkatu zuten Kongresuan. Senatutik pasatu behar da, eta gobernuaren asmoa da Maiatzaren Lehena baino lehen indarrean egotea. Egitasmoaren xedea lege organiko bat (Zigor Kodea) aldatzea denez, gobernuak gehiengo osoa behar zuen, eta honako alderdi hauen babesa izan zuen: EH Bildu, ERC Esquerra Republicana, Mas Pais-Equo, CUP, Compromis, BNG eta Nueva Canarias.
EAJ abstenitu egin zen, eta aurkeztutako zuzenketan artikuluari eustea proposatu zuen, baina zigorrak murriztuta: bi espetxe urte izatetik urte bakarrera, edo bira, presioak hertsapenekin eginez gero —orain hiru urte dira kasu horretan—. EAJk askatasun sindikala edo langileen greba eskubidea eragozten edo mugatzen dutenek egin dezaketenarekin parekatu zituen piketeen gehiegikeriak.
Mikel Legarda parlamentari jeltzaleak ohartarazi zuen piketeentzako artikulua Kodetik ateratzeak «bumeran efektua» izan dezakeela, horren ordez derrigortze delitua aplikatu ahalko zaielako, eta horrek lau urte eta erdira arteko zigorrak ezartzen dituelako. Legardaren iritziz, «egokiagoa» zen artikulua mantentzea, zigorrak murriztuz.
Zigortutakoekin «zorretan»
EH Bilduk gogor kritikatu zuen EAJren jarrera, langileen grebarako eskubidea «atzeko atetik mugatzen» saiatu delako «beste behin ere». Oskar Matute bozeramaileak eskuineko alderdien blokearekin bat egitea leporatu zien jeltzaleei. «Andoni Ortuzarrek esan berri du orain hobeto moldatzen dela PPrekin, moderatu egin direla dirudielako. Zuen zuzenketa ikusita, kontrakoa ondoriozta daiteke: zuek zarete eskuinera jo duzuenak». EH Bilduren arabera, artikulua indargabetzea beharrezkoa zen, greba eskubidearen aurkakoa zelako, oinarrizko eskubide bat gauzatzea zailtzen zuelako eta eskubide hori erabiltzen dutenak kriminalizatzen zituelako.
Antzera mintzatu zen Unidas Podemoseko Aina Diaz, eta gogorarazi zuen «ehunka sindikalista» auzipetu dituztela artikulu hori ezarrita: «Barkamena eskatu beharko genieke». PSOEko Sandra Fernandezek, berriz, esan zuen artikulua indargabetzea sindikatuekin zuten «zor bat» zela, eta talde batzuek aurkeztutako zuzenketen inguruan adierazi zuen ez zutela lanerako eskubidea bermatzeko «benetako kezkarik». Horri erantzunez, PPko Jaime de Olanok esan zuen bere alderdiak grebarako eskubidea defendatzen duela, baina baita lanerakoa ere, eta Zigor Kodeak, gaur egun, biak bermatzen dituela.



Kolpe handia izan daiteke Aiaraldea eskualdearentzat. Ia 800 behargin ditu enpresak Amurrioko eta Laudioko plantetan, TTIn eta Aceralavan, eta lantaldearen ia %20k gal dezake lanpostua enpresak esandakoa betetzen badu. Horiei gehitu behar zaizkie, gainera, azken hilabeteetan kontratua berritu ez dieten behin-behineko langileak eta aldi baterako erregulazioan jarri nahi dituzten gainerako beharginak.
Langileen ordezkariek esana zuten ez zutela kaleratze bakar bat ere onartuko, eta erabaki horri eutsi diote bukaerara arte. Izan ere, batzordeak «aho batez» erabaki du zuzendaritzaren azken proposamenari uko egitea. Eduardo Ibernia batzordeko presidenteak (ELA) sarean eskegitako bideo batean azaldu duenez, borondatezko kaleratzeen baldintzak «zertxobait hobetzea» proposatu diete, baina batzordeak hasierako «konpromisoari» eustea hobetsi du. Ibarniak aurreratu du greban jarraituko dutela: «Etapa bat amaitu da, baina borrokan jarraituko dugu kaleratze bakar bat ere egon ez dadin». Eskerrak eman dizkie azken egunetan babesa eta elkartasuna adierazi dieten guztiei.
Bilera, Bilbon
Langileek otsailaren 15ean hasi zuten greba mugagabea, eta, harrezkero, egunero aritu dira beren lanpostuaren alde protestan, enpresaren atarian. Atzo ere hala egin zuten, eta zuzendaritzako kideei enpresarako sarrera oztopatu zieten. Hori horrela, negoziazioen azken bilera Bilbora lekualdatzea erabaki zuten enpresako arduradunek. Bizkaiko hiriburuko Kale Nagusiko NH hotelean egin zuten, kanpoan protesta egiten ari ziren langileen zaratarekin. Hasiera ordua atzeratu bazen ere, bilerak ez zuen asko iraun, eta berehala jo zuten bukatutzat negoziazioa.
Enpresak orain hamabost egun ditu kaleratzeen berri emateko. Esandakoa betetzen badu, 136 langile kaleratuko ditu denera. Sindikatuen arabera, halere, hamabi langilek hartu dute erretiro aurreratua, eta beste hamabik onartu dute lana borondatez uzteko eskaintza; LABen arabera, ordea, zuzendaritzak atzera bota ditu horietako biren eskaerak.
Neurri hori otsailean 83 langile kaleratu eta azken urtean aldi baterako 120 langileri kontratua ez berritu ondoren iritsi da. ITPren fundizioa da PCB, eta abuztuan aldi baterako beste erregulazio bat egiten saiatu zen; epaile batek atzera bota zion, ez zegoelako arrazoi objektiborik.
Kaleratzeen auzia ere epaitegietan dago, eta batzordeak presioa egiten jarraitu nahi du. Hori dela-eta, larunbat eguerdian manifestazioa deitu du Barakaldoko Herriko Plazatik (12:00).
Ontoriak gogorarazi du MTorresek 28 milioi euroko irabaziak banatu zituela azken urtean, eta ez du bidezko ikusten orain Nafarroan 67 langile kaleratzea beste 47 Espainian—. ELAk ez ditu egiaztatutzat jo dosierra aurkezteko arrazoiak, eta «onartezina» iruditzen zaio langileei zergatiak onartzeko eskatzea.
Sindikatuaren aburuz, MTorresek zehaztuak ditu kaleratuko dituen langileen izen-abizenak, eta ez du pizgarririk bultzatu nahi borondatez enpresa uzteko. Gainera, Nafarroan sei baino ez dira erretiro aurreratua har dezaketen 60 urtetik gorako langileak. Zuzendaritzak proposatutako azken kalte-ordainak «ez dira nahikoa», Ontoriaren arabera. ELAk azaldu du beste enpresetako 4.000 langileren sinadurak bildu dituztela, eta Nafarroako Gobernuan aurkeztu dituzte.

