VWek Taigo modeloa egingo du Iruñean, udatik aurrera
Modelo berriaren lehen 48 aleak, probakoak, iaz egin zituzten, baina salmentara bideratutakoak irailean hasiko dira ekoizten, eta urte amaieran izango dira salgai.
Iaz, 242.666 auto ekoitzi zituzten Iruñean (-%24,2). Horietatik, %56 T-Cross modelokoak, eta ia %43 Poloak. Fabrikak 66,2 milioi euro irabazi zituen, 2019an baino %15 gutxiago.
Landabenen auto elektriko bat egiteko aukera ere mahai gainean dago, baina nekez iritsiko da 2025a baino lehen.



