LABek salatu du irregulartasunak izan zirela Hondalearen esleipenetan

Donostiako Udaleko LABek Hondaleako esleipenekin lotutako ustezko irregulartasunen dokumentazioa jarri du Fiskaltzaren esku.


«Ebazpen judizialei kasurik egin ez, eta zuzenbide estatuaren aurkako desafioan jarraitzen du», esan du Espainiako patronalak; «legezko bermerik ez duen arren, bidesariei eutsi die, jakinda horrek zer arrisku dakarren». Fenadismerrek Oiarbideren kontra jo du, «sektorearen aurkako irainak» egin omen dituelako: «adibidez, esatea egoeraren erantzuleak Espainiako garraiolariak direla». Gipuzkoako iritzi publikoa «nahastu nahian» dabil diputatua, patronalaren arabera, «fronteak sortzeko argudioak» baliatuz. Agintari publiko batentzat «desegokiak» dira argudio horiek, Fenadismarren ustez, eta «porrot pertsonal bat» ezkutatzeko dira.
Hori dela eta, Gipuzkoako epaitegi batera jo du Espainiako erakunde horrek, Oiarbideren eta Bidegiren aurka, «Diputazioak bidesariak kobratzen jarraitzen duelako, jakinda EAEko nagusiak bidesarien foru araua baliogabetu egin duela, eta epai hori egonkorra dela». Fenadismerren arabera, «errealitate hori ezkutatzeko hainbat estrategia» erabili ditu aldundiak, «justifikatu ezin dena justifikatu nahian».
Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiek ez dutela behartzen ezer itzultzera: hala nabarmendu du sarritan Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak. Aldundiaren lehen bi foru arauetako epaiek adierazi dute orain arteko bidesariek kanpoko garraiolariei kalte egiten dietela, bi bide horietako zati batzuetan ez dagoelako ordaintzeko arkurik. Zeharkako diskriminazio hori konpontzeko, modu bakarra aurkitu du aldundiak: bide guztia kobratzea. Hala, gaur egun dauden hiru arkuei —Etzegarate, Andoain eta Astigarraga—, beste batzuk gehituko dizkie. Noiz, non eta zenbat izango diren ez du argitu oraindik.
Frantziako Lehia Agintaritzak nabarmendu du enpresak ez dituela salaketak arbuiatu, eta agindu diola «arazoak» konpontzeko lan egingo duela.
Internet bidezko bilaketetan eta online publizitatean duen nagusitasuna zigortzeko, Europako Batzordeak hiru isun jarri dizkio Googleri; azkena, 2019ko martxoan: 1.490 milioi euroren isuna jarri zion Margrethe Vestager Lehia komisarioak, bere posizioa abusuz baliatzeagatik.
Austrian, berriz, 9,6 milioi euroko isuna jarri diote Facebooki, monopolioen aurkako legea hautsi zuelako. AEBetako enpresak Giphy irudien plataforma enpresa erosi zuen, baina ez zien agintariei jakinarazi.




Pandemia bat eta AEBetako gobernu aldaketa. Biak gertatu behar izan dira azken urteetan nazioarteko ekonomiak gehien kezkatu duen puntuetako bat desblokeatzeko. G7a osatzen duten herrialdeetako arduradun ekonomikoek akordio «historiko» bat itxi dute larunbat honetan, multinazionalen zerga ihesari aurre egiteko: proposatu dute enpresen irabazien gaineko gutxieneko zerga %15ekoa izatea herrialde guztietan. Akordioak multinazionalei eta, bereziki, enpresa teknologiko handiei eragingo lieke.
Azkenean, Joe Bidenen gobernuak kontzesio garrantzitsu bat egin du erraldoi digitalen puntuan. Alor horretako «munduko enpresarik handienek», gutxienez %10eko irabazi marjinak badituzte, beren irabazien %20 banatu beharko dituzte jarduten duten lurraldeetan, eta ez soilik egoitza soziala dutenetan. Argitu gabe geratu da munduko enpresa handien definizioarekin zer esan nahi duten eta estatu batzuetan enpresa horiei ezarritako zerga espezifikoekin (Google tasa eta gisakoekin) zer gertatuko den neurri berria indarrean sartu arte.
Bereziki bi gai horiek landu dituzte aste bukaera honetan Londresen bildutako zazpi ekonomia boteretsuenetako finantza ministroek. Horiek eta akordioaren beste puntu batzuk aurrerago zehazteko nahia agertu dute. Datorren astean izango da G7ko gobernuburen goi bilera, Kornuallesen (Ingalaterra). G20koak uztailean bilduko dira, eta, akordioa mundu osoan indarrean sartu nahi bada, OCDEren oniritzia beharko du.
Beharrak bultzatuta
Aspaldiko asmoa zen sozietate zerga global bat ezartzeko nahia, multinazional handien zerga ihesa gutxitzeko eta diru horiek paradisu fiskaletan eta gisakoetan amaitu ez dezaten. Baina OCDEn orain arte egindako saioak kamutsak izan dira, besteak beste, AEBen ukoagatik, hango enpresen interesak babesten aritu direlako. Azken urteetan teknologia handiek izan dituzten irabaziek, baina, berpiztu dute sozietate zerga global bati buruzko eztabaida, eta koronabirusaren krisiak areagotu egin du behar hori, estatuek diru sarrerak handitu behar izan dituztelako osasun krisiaren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko.
Etxe Zuriko maizter aldaketarekin, Washingtonen ohikoa zen mezua aldatu du. Joe Biden ere diru beharrean dago bere azpiegitura plan anbiziotsua finantzatzeko, eta, alderdi demokrataren ezkerreko adarrak xaxatuta, enpresa handien irabazi mardulei koska egiteko garaia iritsi dela erabaki du, AEBetan sozietate zerga %21etik %28ra igotzeko asmoa agertuta. Hori eginda, baina, enpresa handi askok beste herrialde batzuetara alde egingo ote duten beldur zen Bidenen administrazioa, eta horrek eraman du, hein handi batean, gutxieneko global bat adostu nahi izatera. Hasieran, %21ekoa izateko asmoa agertu zuen, Frantziak eta beste batzuek bezala, baina, azkenean, apaldu egin dute asmo hori, herrialde gehiago egitasmora batu ahal izateko.
Bilerako parte hartzaileetako batzuek aitortu dutenez, motz gera daiteke kopuru hori, herrialde gehienetan tasa horren gainetik baitago sozietate tasa nominala. Baina, egiazki, ez da horrela izaten leku askotan, enpresak gero eta handiagoa izan, aukera gehiago izaten baitituzte beren zerga fakturak txikitzeko, edo ingeniaritza fiskala gehiago baliatzeko. Europako Batasunean, adibidez, talde horietako askok Irlandara, Herbehereetara edo Luxenburgon kokatutako adarretara desbideratzen dituzte EBn bildutako irabaziak, eta hango sistemek ematen dituzten erraztasunen ondorioz, geroago irabazien zati handi bat paradisu fiskaletan bukatzen dute.
Akademikoen artean, halaber, badago mundu mailako gutxieneko sozietate zerga baten arriskuez ohartarazten duenik: horietako bat da Josep Stiglitz Ekonomiako Nobel sariduna. Hark nabarmendu duenez, gerta daiteke nazioartean ezartzen den gutxieneko bihurtzea gehienezkoa, eta ohartarazi du horrek bereziki herrialde pobreei egingo liekeela kalte, haietan pisu handiagoa duelako sozietate zergak.
Eta Euskal Herrian, zer?
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %20ko sozietate zerga dute enpresa txikiek, eta %24ko tasa handiek. Nafarroan, %17 da kooperatibentzat eta lan sozietateentzat, %23 txikientzat, eta %28 handientzat. Azken erreformaren ondotik, bada gutxieneko tasa bat Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan -%11 eta %17 artekoa handientzat-, baina hortik behera ordaintzen dute askok. ELA sindikatuak kaleratutako txosten baten arabera, 2019an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 22 enpresa handienek batez beste %7,6 baino ez zuten ordaindu sozietate zergan.
Gutxieneko zergapetzea %15ean jarrita zaila litzateke aurreratzea zer-nolako eragina izango lukeen foru ogasunetan. Zerga Sistemaren Europako Begiratokiak ez ditu Hego Euskal Herriko zerga sistemak bereizten, eta ikusteko dago Espainiarentzat egindako kalkuluek balioko ote luketen Euskal Herrirako ere, multinazionalen adarren egoitza gehien-gehienak Madrilen eta Bartzelonan daudelako.
Baina ariketa egin daiteke. Horrela, %15eko gutxieneko tasarekin Espainian 700 milioi euro gehiago bilduko liratekeela dio begiratokiak. Horren barruan Euskal Herrian bildutakoa ere badela kontuan hartuz gero, eta banaketa proportzional hutsa eginez gero, gutxi gora behera 60 milioi euro gehiago jasoko lukete foru ogasunek -2019an, Espainiako bilketaren %8,5 egin zuten-. Kopurua ez da oso handia, kontuan hartuta urte horretan 1.316 milioi euro bildu zituztela foru ogasunek sozietate zergarekin. Egoitza Euskal Herrian ez duten teknologia handiei dagokienez, berriz, euskal zerga sistemara egokitu beharko litzateke proposamena.
Enpresa asko itxiko baitituzte azkenean; hainbat hiltzear daude dagoeneko, ez baitira gai finantza kostuei (zorra batik bat) aurre egiteko beren negozioen mozkinen bidez, ezta zorraren interesei. Zabalik daude, baina ixteko bidean urratsak egiteko soilik: zonbiak dira. Bada, pandemiak bikoiztu egin du enpresa zonbien kopurua Europan, eta batez ere joera nabarmena da Europako hegoaldean, turismoarekin eta eraikuntzarekin lotutako sektoreetan nagusiki.
Laguntza irizpideak, miran
EBZk maiatzeko txostenean onartu du laguntzen politikaren ifrentzuan zonbi gehiegi sortzeko arriskua azaltzen dela, eta horrek zor pribatua handitzeko mamua dakarrela, ordaintzeari uzten dioten enpresen kopurua izugarri handituko delako 2022. urtean, aurreikuspen guztien arabera.
EBZko presidente Christine Lagardek eman du datua: pandemiaren aurretik, enpresa guztien %4 ziren zonbi gisa jo zitezkeenak, eurogunean, eta, orain, %8 dira. Hego Euskal Herrian, hamar urtetik gorako enpresei dagokienez, 2.850 dira ez bizirik, ez hilik dauden enpresa horiek, Dun & Bradstreetek argitaratutako txosten baten arabera, apirilean. Hau da, %8ko sabai horretatik gertu dago Hegoaldeko datua. Kezkarako zio bat.
Europa prest dago Bigarren Mundu Gerratik suspertze planik handiena martxan jartzeko, eta zor publikoa inoizko abiadurarik handienean hazten ari da. Ekonomiak birusaren aurreko maila lehenbailehen hartzea da xedea, baina enpresa zonbiak ugaltzean, etorkizuneko kiebrak sustatzen dira, eta zor pribatua bridatuta edukitzea ezinbesteko jotzen dute nazioarteko erakunde ekonomikoek atakatik ateratzeko.
Alegia, EBZk abisua eman die euroguneko estatuei aurrerantzean ere diru publikoz lagundu behar dituzten enpresekin zorrotzago izan daitezen, eta laguntza horiek emateko irizpide baztertzaileagoak baliatzeko, enpresa zonbien jarduera luza ez dezaten. Kontua da gobernuek gerorik gabeko enpresa horiek sailkatzeko gaitasuna eduki beharko luketela, eta hori ez da batere erraza; errazagoa zaie sektore oso bati laguntzea, esaterako.
Paradoxa da: 2020. urtean kiebra egin duten enpresen kopuruak behera egin du nabarmen, -%22 eurogunean eta %12 mundu osoan—. Gobernuen laguntza planek erabat baldintzatu dute erakusle hori, noski, eta esan beharrik ez dago: laguntza publiko horiei esker bizirik iritsi dira gaur arte enpresa ugari, etorkizunean ere bizirik egongo direnak, enplegua eta aberastasuna sortzeko. Horregatik, onartu behar den arrisku gisa ikusten dute aditu askok enpresa zonbien hazkundea, jakinda ere zorpetze pribatuan eragina izan dezaketela, eta, beraz, susperraldiaren abiaduran ere bai.