Txirrindulari bat hil da Berrizen, autobus batek harrapatuta
Ertzaintzak jakinarazi duenez, autobus batek bi txirrindulari jo ditu N-634 errepidean, Berrizen parean (Bizkaia), eta horietako bat tokian bertan hil da. Bertzea zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia). Istripua 20:45 aldera gertatu da. Biktimak adingabeak dira, 16 eta 17 urtekoak —Ertzaintzak oharrean ez du azaldu biktimetako zeini dagokion adin bakoitza—.