Glovoren eta bere langileen arteko harremana “lan-arlokoa” dela egiaztatu…

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak, aurkeztutako lan-kontratuak ikusita, adierazi du Glovoren eta bere langileen arteko harremana “lan-arlokoa” dela.


EAJk eta PSE-EEk argudiatu zuten banku publiko bat ez dela beharrezkoa, haien ustez Jaurlaritzak badituelako finantza tresnak enpresa estrategikoetan parte hartzeko. Finantzen Euskal Institutua eta Finkatuz funtsa aipatu zituzten, eta nabarmendu zuten gobernuak handitu egin duela horien ahalmena.
Elkarrekin Podemos-IUk eta EH Bilduk, berriz, Jaurlaritzari leporatu zioten «funts putreei» bidea erraztea, eta azpimarratu zuten esku hartze publikoa beharrezkoa dela industria politikan, enpresei kapitalizazioaren bidez laguntzeko eta lurraldean errotuko direla bermatzeko.
Azkenean akordioa iritsi arren, itsaso barerik ez dago ziurtatuta, ez behintzat Mantxako kanalean. Azken ika-mika Jersey uharteko jurisdikziopeko uren inguruan piztu da. Deigarria da, ez uhartea eta ez ur horiek ez baitira sekula izan Europako Batasunekoak, eta ez dira Erresuma Batuarenak ere. Koroaren menpekoak dira, eta anglo-normandiar uhartearen atzerriko harremanak eta defentsa gobernu britainiarraren ardura dira. Hortik, Jersey inguratzen duten urak sartu ziren brexit-aren osteko merkataritza akordioan.
Hala, adostu zen orain arte ur horietan aritu diren Batasuneko arrantzaleek —bretoiak eta normandiarrak gehienak— jarrai zezaketela euren jardunarekin Britania Handiko sei miliatatik haragoko uretan eta kanaleko uharteetako hiru miliatatik aurrera. Horretarako, Jersey eta Guernsey uharteek lizentziak emango zituzten. Eta Jerseyren lizentziekin iritsi da ika-mika.
Uharteko uretan arrantzatzen jarraitu ahal izateko, ontziek frogatu behar dute 2017ko otsailetik 2020ko urtarrilera harrapaketa kopuru jakin batzuk egin zituztela. Baldintza hori betetzea zaila zen ontzi txikientzat, hamabi metro luzetik beherako ontziek ez daramatelako GPSrik. Guernsey uhartean hobetsi dute baldintzen inguruan negoziatzen jarraitzea, gutxienez ekainera arte. Baina Jerseyn maiatzarekin batera jarri dira indarrean Frantziako portuetatik datozen ontzientzako baldintzak berriak.
Jerseyko Gobernuak bezperan, apirilaren 30ean esleitu zituen lizentziak ontzi handienentzat, soilik 41. Horietan, gainera, desberdintasun handiak daude: ontzi batzuek arrantzarako 170 egun dituzte, baina beste batzuei ordu batzuk bakarrik utzi dizkiete. Kontinenteko arrantzaleak —Frantziako Gobernua eta Europako Batzordea bera ere bai—kexu dira adostu gabeko azken orduko baldintza berriak ezarri dizkiela Jerseyk baimenetarako.
Haserre, Normandiako eta Bretainiako arrantzaleek protesta ikusgarria eta baketsua egin dute. Atzo, 60 bat arrantzontzik Jersey uharteko portu nagusia blokeatu zuten ordu batzuetan: Saint Helier hiriburukoa. Uharteko agintariekin hitz egin ostean libratu zuten Saint Helierko sarrera, eta beren portuetara itzuli ziren.
Arrantzaleak haserre daude, baina ez dira bakarrak. Erresuma Batuko eta Frantziako agintariek ere altxatu dute ahotsa. Boris Johnsonek «ezin hautsizko sostengua» agertu dio Jerseyri. Horrekin batera, protesta aurreikusita, Erresuma Batuko itsas armadak bi gerraontzi bidali zituen atzo bertan Jerseyra.
Mehatxua argindarrarekin
Gozoa dago Frantziako Gobernua ere. Hark ere bidali ditu gerraontziak Jerseyko inguruetara, eta, joan den asteartean, Annick Girardin Itsas ministroak adierazpen gogorrak egin zituen Erresuma Batuaren jokaera gaitzesteko, eta iradoki zuen kontrako neurriak har zitzakeela: Jersey uhartea argindarrik gabe uzteko aukera aipatu zuen. Itsas azpiko kableen bidez, Normandiako kostaldetik jasotzen du Jerseyk behar duen argindarraren %95.
Europako Batzordeak ere ezetsi du Erresuma Batuaren jarrera. Bruselak dio Londresek ez duela bete merkataritza akordioan ezarritakoa, ez dituelako behar bezala justifikatu kontinenteko arrantzontzientzako baldintza berriak, ezta haiei buruz garaiz ohartarazi ere.
Panorama, edonola ere, ez da samurra, are gutxiago aintzat harturik oraindik adosteko daudela 2021erako harrapaketa kuotak Erresuma Batuak eta EBk arrantzarako partekatzen dituzten uretan.
Enpresak jakinarazi du ebazpenari helegitea jarriko diola Espainiako Auzitegi Gorenean, eta berriz onartu behar izan dituen langileak ez direla plantetan sartuko. Gizarte Segurantzan inskribatu ditu, eta soldata ordainduko die, baina ez dute lanik egingo. Egoera ikusita, langile batzordeak bilera eskaera bana egingo die zuzendaritzari eta Jaurlaritzari. Aurrenekoei, «epaia osorik» betetzea eskatzeko; eta bigarrenei, betetzera behartu ditzaten: «ITP Aero taldearen salmenta eta bertan parte hartzeko asmoa bultzatzen ari zareten honetan, ez al diezue eskatuko erantzukizunik?».
Goizeko txandan zeuden ITPko hainbat langile kanpora atera ziren lankideak agurtzera: «Irabazi dugu!», «borrokak merezi izan du» eta «laster zaudete barruan» bezalako agurrak izan ziren nagusi. Poza, baina, haserre bilakatu zen enpresari zuzendu zitzaizkionean. Angel Rodriguez langile batzordeko presidenteak egin zituen bozeramaile lanak: «Zuzendaritzak kaleratzeak egiteko bide orri bat zuen, eta prest zegoen horretarako eskura zituen mekanismo guztiak erabiltzeko». Mekanismo horiek ere izendatu zituen: datuen erabilera interesatua, Ertzaintza erabiltzea, langileen arteko liskarra… «Kaleratzeak nahi dituzte, eta ez zaie axola gizartearen gaitzespen orokorra, ezta EAEko instantzia judizial gorenaren epaia ere».
Zuzendaritzak aurkako hiru ebazpen jaso dituela gogoratu zuen: enplegu erregulaziokoa eta udako aldi baterako erregulazioko biak —helegitea barne—. Batzordeak uste du bere tesiak berretsi dituztela epaileek, eta hiru eskaera zehatz egin zizkioten Carlos Alzola ITPko zuzendari nagusiari. Aurrenekoa epaiak betetzea da, eta «iragarritako helegitean atzera egitea». Batzordeak bere esku dituen baliabide guztiak erabiliko ditu hori lortzeko: «Gure lankideak lanpostuan ez sartzeko erabakia mendeku ekintza da. Hausnarturiko erabaki bat kalteturiko familietan zauriak egiten jarraitzeko».
Zigor Aizpeolea LAB sindikatuko delegatuaren aurkako prozesu penala indargabetzea ere eskatu zuen, eta «lanpostuak defendatzeko protesten» inguruan ireki daitezkeen auzibide guztiak. Aizpeoleak ekainaren 24an joan behar du deklaratzera, greba garaian langileak lanera zeramatzan autobus bati ustez kalteak egiteagatik.
Azken eskaera Iratxe Las Hayas zuzendariaren eta Barakaldoko eta Sestaoko lantegietako buruen «berehalako dimisioa» da. Enpleguaren etorkizunagatik eta ITP Aero Castingsen bideragarritasuna bermatzeko eskatu zuten. Batzordearen ustez, ebazpenek eta langile guztiei eragindako kalteak «bermerik gabe» utzi dute zuzendaritza.
Kritika Jaurlaritzari
Langileen iritziko, dena den, «tamalgarriena» Jaurlaritzaren jarrera izan da. «Entzungor egin dio lanpostuen defentsari eta Segurtasun Saila aktibatzera mugatu da». Alde horretatik, galdera egin diote Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko sailburuari: «Epaitegiak kaleratzeak indargabetu dituen honetan, zer gehiago behar duzu ITPn lanpostu guztiak mantentzearen aldeko jarrera izateko?». Azaldu zuenez, 2016-2020 epean enpresak 6,8 milioi euroko diru-laguntza publikoa jaso zituen, eta egun Jaurlaritza Ianean ari da euskal enpresa batek ITP Aero erosi dezan. Azkenik, eskerrak eman zizkieten borrokan lagundu dieten elkarteei, alderdi politikoei eta, bereziki, beste enpresa batzuetako batzordeei.


