Behargin bat hil da Urretxun, Fenwich batek harrapatuta
URRETXU. Makinak harrapatu eta gero, suhiltzaileak joan ziren atzo arratsaldean, Usabiaga enpresara, baina langilea bertan hil zen, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Urretxuko Mugitegi industriagunean izan zen lan istripu hilgarria, Usabiaga enpresan. Enpresa horretako langile bat Fenwich batek harrapatu zuen beharrean ari zela. Larrialdietara deitu ondoren, suhiltzaileak eta anbulatziak bertaratu ziren, baina behargina hil egin zen fabrikan bertan. Herenegun, berriz, Construcciones Moyua enpresarentzat Ormaiztegin (Gipuzkoa) lan egiten zuen 54 urteko gizon bat hil zen. Lan istripuen zerrenda azkar luzatzen ari da aste honetan, dagoeneko hiru baitira azken egunetan hildako beharginak lanean. Beste biak istripu ez traumatikoetan zendu dira, azkena herenegun, Ormaiztegin.




