Nafarroako Gobernuak eta parlamentu-talde guztiek, NA+k izan ezik, tokiko…

EH Bilduk adierazi duenez, hori aurrekontu-akordiorako negoziazioan lagungarria izan daiteke; Foru Gobernua eta koalizio abertzalea Aurrekontua eztabaidatzen ari dira.





ELA sindikatuak deituta, milaka lagun irten dira kalera gaur Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Helburua zen EAJri, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi presio egitea Espainiako kongresuan lan eta pentsioen erreformak onar ez ditzaten. Mobilizazioen aurkezpenean, sindikatuak argi utzi zuen alderdi horien botoek erabakiko dutela onartuko diren ala ez «euskal langileen eta pentsiodunen aurkako neurri berriak».
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusian Bilboko manifestazioan izan da, eta haren amaieran hartu du hitza. Han ziren, besteak beste, Tubacexeko eta Novaltiako beharginak ere. Lakuntzak esan du datozen asteetan asko dagoela jokoan: «Hamarkada oso bat daramagu azken pentsio eta lan erreformen ondorioak pairatzen». Salatu du aurreko krisian diru publikoa bankuei eman zitzaiela, eta oraingoan enpresa handiei nahi diela eman Espainiako Gobernuak: «Hori da Pedro Sanchezek Europako Batasunarekin egin duen tratua».
📢📢📢📢📢📢📢📢📢📢📢📢📢📢📢📢📢#U24Kalera #NoNosVendáisEnMadrid@LakuntzaMitxel
Nos jugamos mucho en las próximas semanas. Llevamos un decenio soportando las duras consecuencias de las últimas reformas de pensiones y laborales. pic.twitter.com/TiPextGM4U
– ELA sindikatua (@ELAsindikatua) October 24, 2021
Pentsioei dagokienez, adierazi du kezkatzeko arrazoiak «soberan» daudela: «Escrivá ministroak argi esan zuen, bi aukera soilik ditugu: edo beranduago jubilatu, edo gutxiago kobratu».
Lan erreforma bertan behera uztea, berriz, ezinbestekoa dela esan du. Batetik, «Euskal Herrian aplikatzen diren akordioak hemen adostutakoak direla bermatzeko»; eta, bestetik, «ABEEak ez daitezen bilakatu irabaziak dituzten enpresek kaleratzeak nahi bezela egiteko baliabide bat».
Lakuntzak azaldu duenez, erabaki horiek, «zoritxarrez», Madrilen hartzen dira eta ez Euskal Herrian, baina azpimarratu du euskal herriko alderdiek badutela gobernua baldintzatzeko gaitasuna: «Ez gaitzazue Madrilen saldu!», amaitu du.
Mobilizazioak jendetsuak izan dira gainontzeko hiriburuetan ere, adibidez, Donostian.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuak bete ditugu @eajpnv @ehbildu eta @PodemosEuskadi_ interpelatuz pentsioen erreforma gelditu eta lan erreforma behingoz indargabetu dezaten.
Ez gaitzazue Madrilen sal! pic.twitter.com/fPXAfF9nrJ
– ELA Donostia (@ELAdonostia) October 24, 2021
Jarraitu irakurtzen: Bruselak zaintzen duen lan erreforma

Joan den astean eman zuen Sidenorrek berria: urtea bukatu bitartean, gutxienez hogei egunez etengo du ekoizpena Basaurin duen plantan. Zortziehun langilek egiten dute behar han. Urtea amaitu bitartean, lan egunen %30etan itxita izango da. Langile batzordeari eta langile guztiei jakinarazi zieten ezin dutela jarraitu egungo ekoizpen erritmoan, argindarraren prezioaren “neurrigabeko” igoeraren ondorioz: “galerak” eragiten dizkio. Enpresak emandako datuen arabera, megawatt-ordua 260 euro ordaintzen ari da orain; duela urtebete, 60. Ondorioz, ekoizpen kostuak %25 garestitu zaizkio, 200 euro baino gehiago altzairu tonako.
Argindar kontsumitzaile handia da altzairugintza, eta Sidenorrek, beste altzairugile guztiek bezala, labe elektrikoak darabiltza mea eta txatarra urtu, eta altzairua sortzeko. Jose Antonio Jainaga Sidenorreko burua AEGE Espainiako energia kontsumitzaile handien elkarteko presidentea da. Salatu du argindarrak handizkako merkatuan duen prezio gero eta handiagoak zuzen-zuzenean egiten ziela kalte, enpresa gehienek ez dutelako epe luzerako preziorik hitzartuta.
Gainera, Iberdrolak ohartarazi du bezero handiekin dituen kontratuak berriro negoziatuko dituela edo bertan behera utziko dituela, kostuaren azpiko prezioetan ari delako saltzen. Kontratu finkoetan megawatt-ordua 70 eta 100 euro artean garestitzen ari dira. Izan ere, Espainiako Gobernuak isurketa askeen gainean ezarri duen zigor-saria industria handiak ordain dezan nahi dute.
Altzairugintzan eta industrian, oro har, nabarmen igarri dute argindarraren prezioak azken urtean izan duen gorakada; batez ere, udatik hona. Baina ez dira bakarrak. Enpresa eta negozio txiki asko ari dira egundoko sustoak hartzen argindar faktura iristen zaien aldiro, berria aurrekoa baino handiagoa delako. Sidenorrek nabarmendu du fabrikak ixteak funtsean ez duela arazoa konpontzen, eta iragarri du “argindarraren prezioaren kontrolik ezak jarraituz gero” beste neurri batzuk hartu beharko direla. Adituek egindako kalkuluen arabera, gainera, eraginkortasun energetikoari lotutako neurriak hartuz gero, gehienez fakturaren %4 baino ezin daiteke aurreztu.
Leticia Barreras
«Ordu merkeenetan gabiltza, eta hara zenbateko faktura»
Zapatuan iritsi zitzaion Leticia Barrerasi Karrantzan duen Matxako gozogintza lantegiko iraileko argindar faktura: «Urte hasieran ordaintzen genuenaren bikoitza baino gehiago da. Otsailean, abenduaren 31tik urtarrilaren 31ra artekoa, 850 euro ordaindu genuen; abuztuaren 31tik irailaren 30era arteko kontsumoagatik, 1.750 euro kobratu dizkigute oraingoan».
Faktura ikusi eta berehala, argindarra merkaturatzen duen enpresara deitu zuela esan du, konponbideren bat emango ziotelakoan. «Hainbat ekoizleren argindarra saltzen dute, eta ez omen dago guk duguna baino aukera merkeagorik. Gainera, azaldu zidan iraila ez dela bereziki garestia izan. Guk sei prezio tarte ditugu, eta hilabeteka txandakatuz joaten dira, hirunaka. Esan zidanez, irailekoan ez dugu prezio tarterik garestiena izan; abenduan egokituko ei zaigu. Zenbat ordaindu beharko dugu orduan?».
Gutxienez, 2022ko martxora arte prezioak gorako bideari eutsiko diola ere azaldu zion telefonoz arreta eman zion langileak. Kontratua prezio finkoarekin egiteko aukera ere hor duela esan zion, baina ez zion halakorik egitea gomendatu, martxotik aurrera prezioak jaisten hasiko balira, hark ordura arteko garestiarekin jarraituko lukeelako. «Kontratua amaitzear dagoenean, harrapariak bezala, merkaturatzaile denak hasten zaizkigu deika, bateko eta besteko eskaintzak eginez. Orain ez al dute eskaintza berezirik egiteko? Orain behar dugu guk merkatzea. Ez dituzte bezeroak zaintzen».
Gozogintza lantegietan, batez ere, gauez egiten dute lan, goizerako oreak prestatzen, produktu fresko eta egin berriak merkaturatzeko. «Ustez, argindarra merkeen dagoen orduak dira, eta, hala ere, hara zelako faktura jaso dugun. Gehienbat egunez egingo bagenu lan, ez dut pentsatu ere egin nahi zenbatekoa iritsiko litzaigukeen». Badu gasolioz dabilen argindar sortzaile bat. Bururatu zaio hura erabili dezakeela. «Badakit gasolioa ere garesti dagoela, baina probatzea litzateke. Gastuak merkatzea lortuz gero, aurrera».
Lehengaiak ere, gora
Familia negozioa da eurena. Abenduan hartuko du erretiroa aitak. «Herentzia ederra hartuko dut. Lehengaien prezioak ere goraka dabiltza. Etorkizun hurbilak asko kezkatzen nau. Ez dakit nola egingo diogun aurre hainbeste gasturi». Esaterako, gurina eta gari irina ere gora eta gora doaz. «Hornitzaileari deitu nionean, esan zidan irin kamioia garestiago etorriko zaidala. Berriro? Duela hilabete ere garestitu zenuten eta!». Aitortu du azkenean ogiaren prezioa igotzea beste erremediorik ez duela izango. Urtarrilean, seguruenik.

Xabier Aranburu
«Prezioak igo beharko ditugu, nahiz eta beldurra eman»
Hozkailuak, garagardo txorrotak, kafe makina, labeak… Basauriko Erretoki Arin taberna eta jatetxean ezinbestekoak dira tresna elektrikoak. Xabier Aranburu ugazabak esan du den-dena izaten dutela piztuta, 12:00etan hasi eta 16:00ak arte, eta 19:00etatik gauerdira arte. Negua gerturatu ahala, gainera, terrazan erresistentzia berogailuak erabiltzen dituzte. «Imajinatu dezakezu zenbat argindar kontsumitzen dugun gurean». Beraz, nabarmen igarri dute azken hilabeteetan prezioak izan duen gorakada: hilean 700-800 euro ordaintzetik, 1.800 ordaintzera igaro dira urte hasieratik. «Oraingoz ez ditugu gure produktuen prezioak igo, eta irabazien marjina are gehiago txikituta ari gara aurrera egiten. Baina horrela ezingo dugu iraun luzaroan; laster igo beharko ditugu».
Euren arazoa tresna elektrikoena da, eta esan du horien kontsumoa ezin dutela gutxitu. «Gainera, [Espainiako] Gobernuak egin duen ordukako erregulazio berri honekin, justu argindarra garestien dagoenean kontsumitzen dugu guk gehien. Berez, egun osoan kontsumitzen dugu, eta tarte merkeak eta tarte garestiak harrapatzen ditugu. Baina batezbestekoak gora egiten digu. Horregatik ez dugu aurrezteko modurik».
Familia negozioa da eurena. Azken egunetan izan duten eztabaida bat kontatu du: ogitartekoen eta hanburgerren ogia labean sartzen dute aurretik, zerbitzerakoan bero eta kurruskatsu egoteko. «Labea behin eta berriz erabiltzea esan nahi du horrek, ogi bat berotzeko. Amak esan dit hori egiteari utzi beharko geniokeela, argindar gutxiago kontsumitzeko. Ezetz erantzun diot nik. Kostuak gutxitzeak ezin dio eragin produktuen kalitateari. Prezioak igo beharko ditugu, nahiz eta beldurra ematen digun».
Krisialdi batetik bestera
Esan du eurentzat kolpe bikoitza dela argindarra garestitzea: «Batetik, guk geuk gehiago ordaindu behar dugulako, eta, bestetik, bezeroek ere gutxiago kontsumituko dutelako etxetik kanpo, euren faktura garestitu delako eta gure produktuak garestiago daudelako. Azkenean, gutizia bat da kanpoan jatea».
Pandemiak eragindako krisitik «irteten hasita» zeudela harrapatu ditu argindarraren prezioaren igoerak. «Orduan ere ez zigun inork lagundu. Geure aurrezkiekin egin diogu aurre. Guk negozioa handitu dugu, etxera eroateko jatekoa eskainiz, baina geure diruarekin egin dugu». Azken bost urteetan energia aholkularia dutela esan du, eta hari esker «egonkortasuna» lortu dutela. Hark lagundu die pandemian itxita egon diren hileengatik argindar konpainiak kobratu diena berreskuratzen. Orain ez daki zer aholkatuko dien. Aitortu du beldur dela, kezkatuta dagoela: «Orain prezioak igo? Eta garestitzen jarraitzen badu? Berriro igo eta bezeroak galdu?».

Itxasne Gorostiza
«Lanean ezin diogu utzi tresna elektrikoak erabiltzeari»
Gurea da, seguruenik, argindar gehien kontsumitzen dugun negozio mota», esan du Bermeoko Goros ile apaindegiko Itxasne Gorostizak. Argiak ispiluetan, ile lehortzaileak etengabe martxan, ilea lisatzekoak, toallak garbitzeko garbigailuak eta lehortzaileak… Ile apaindegietan denak kontsumitzen du argindarra, etengabe. Eta eurenean ere igarri dute fakturak gora egin duela. «Lehen baino 50 euro gehiago kobratzen digute hilean, eta guretzat asko da hori! Eta gutxiago kontsumitzeko ezin dugu ezer egin. Ezin diogu utzi tresna elektrikoak erabiltzeari; lanerako tresnak dira».
Esan du behar egitea dela egoerari aurre egiteko modu bakarra: ahalik eta bezero gehieni eman nahi diote zerbitzua, sarrerak handitzeko. «Zer beste egin dezakegu? Iberdrolara deitu kexatzeko? Badakigu ez duela ezertarako balioko». Oraingoz, bere negozioa ez du kolokan ikusten, lan aldetik ondo dabiltzalako. Gastuei aurre egiteko gai da gaur-gaurkoz.
Izan ditzakeen aukerak aztertuta, erabat baztertu du orain baino volt gutxiago kontratatzea, orduan ezingo lituzkeelako erabili tresna elektriko guztiak aldi berean. Negozioaren ordutegia murriztea ere alboratu egin du. «Astegunetan ordutegi berezia dut. Ez naiz egoten, aitzina legez, 20:00ak arte. 16:00etan zarratzen dut. Ezin dut gehiago murriztu eta eguerdietan zerbitzua emateari utzi. Bezeroekin konpromiso bat dut». Ordu kopuru bera, baina beste ordutegi batean egitea ere aztertu du, argindarra merkeago dagoenean lan egiteko, baina ez du bideragarri ikusi. «Ezin naiz egunero ordutegi merkea zein den begira ibili. Etxean, bai, baina hemen, ez. Adibidez, inoiz ipini izan dut garbigailua gauerdian, baina hori ere ez da konponbidea. Gu etengabe gabiltza toallak zikintzen eta garbitzen. Gauez garbitzen baditut, gero noiz sikatuko ditut hurrengo goizean erabiltzeko prest izateko?».
Prezioak gora
Egoera ikusita, Gorostizak argi du urtarrilean prezioak igo beharko dituela. «Zerbitzu guztiak garestitzen ari dira, eta gurea ere egin beharko da. Ez gara salbuespena izango. Bestela, hainbeste gasturekin, ez dugu irabazietarako tarterik izango». Oraindik ez du ezer zehatzik erabaki; badu astia urtarrilera arte, baina argi du ez dela igoera handia izango: «Zentimoren batzuk edo euroren bat izango da, baina, zerbait, bai».
Kezka du datorren urterako. Lanerako erabiltzen dituzten produktuak urte osorako ezarritako prezioarekin erosten dituzte. Azken hileetan KPI kontsumorako prezioen indizea gora doala ikusi du, eta seguru dago datorren urteko prezioa «nabarmen handiagoa» izango dela. «Gero eta zailagoa izango da hainbeste gasturi aurre egin ahal izatea. Momentuz, gu ondo gabiltza, eta espero dut aurrera egiteko arazorik ez izatea».
Nabarmena da Bruselak baduela zeresana Espainiako Gobernua, sindikatuak eta patronala lantzen ari diren erreformaren sakontasunean. Batzordeak txosten bat exijitu dio Madrili erreforma nondik nora joango den aztertzeko, beldur baita lan merkatuak malgutasun gehiegi galduko ote duen. Edo beste era batera esanda, urrunegi joango ote den soldatak debaluatzeko makinari egingo dizkion aldaketetan. Yolanda Diazen Lan Ministerioak aurki igorriko dio Batzordeari txostena, gainditu behar den azterketa gisa. Bistan da: Next Generation funtsek badute letra txikia.
Madrilen eta Bruselan prestatzen ari diren plateretik jan beharko dute datozen urteetan Hego Euskal Herriko langileek, eta gehiengo sindikala adi jarraitzen ari da prozesuaren azken urratsak, timing egoki bat izan dezaten erreformaren aurkako balizko mobilizazioek, greba orokorra barne. Sanchezen gobernuak azaroaren 15a arte eman die tartea sindikatuei eta patronalari ahalik eta adostasun handiena lortzeko, Kongresuan nahi duelako erreforma urtea amaitzerako. ELAk eta LABek informazio zehatzagoa eduki ahalko dute ordutik aurrera, Kongresura iritsiko den proiektuaren inguruan.
Batzordea eta patronalaren betoa
CCOOren eta UGTren babesa lortzea gutxieneko bat da Diaz Lan ministroarentzat; baina CEOEren oniritziak, gaur-gaurkoz, ezinezkoa ematen du, patronala ez dagoelako prest PPk emandako pribilegio askori uko egiteko, besteak beste, kaleratze errazak eta merkeak egitea. Ezezko hori oztopo handi bat gerta dakioke Madrili. PSOEren barruan bada eztabaida bat CEOE gabe ere erreforma aurrera ateratzeko egokitasunaren inguruan, baina PSOE eta UP gobernu bazkideen artean lehertu da benetan eztabaida hori, azken orduetan. UPko Diaz ministroak dio erreforma CEOEren babesarekin edo gabe egingo dela urte amaitzerako; bestela, badoala. Alabaina, Nadia Calviño Ekonomia ministro sozialistaren esku hartzeak islatzen du erreforma urardotu nahi duen gobernuko sektorea ez dagoela prest amore emateko.
Kontua da patronalaren oniritziaren eztabaidan ere Bruselak zeresana izan dezakeela. Europako funtsak jasotzeko baldintzetan, Madrilek Batzordearekin lotuta dauka «eragile sozialek» adostu behar dutela lan erreforma berria. Ikusteko dago Sanchezen exekutiboa gai ote den aurrera egiteko patronalaren onespenik ez duen agiri batekin. Next Generation funtsak direla eta, Bruselak CEOEren betoa inposatzeko adina indar ote du?
Batera edo bestera, oraindik ez du aurpegia erakutsi Espainiako Gobernuak moldean duen erreformak, baina antzematen zaizkio formak ez dira euskal gehiengo sindikalaren gustukoak. Asko hitz egiten ari da greba orokor bati buruz azken asteetan, eta azaroaren 15a gorriz markaturik daukate ELAk eta LABek, egun horren ondoren informazio zehatzagoa izango dutelako, seguruenera, erreformaren edukiei buruz. Gaur bertan, Hegoaldeko hiriburuetan manifestatuko da ELA, euskal alderdiak estu hartu nahian, lan eta pentsioen erreformak bozkatu beharko dituztelako Madrilen. Noiz, ordea? Erantzun hori jakitean LABekin duen negoziazioa aktibatuko du ELAk, greba orokorrera deitzeko.
Feudalismoan, lantzen zuten lurrari lotutako jopuek osatzen zuten gleba edo joputza. Eta zure liburuan joputza digitalaz hitz egiten duzu, teknofeudalismoaz. Mundu ziberpunk batera goaz?
Ekonomia digitalaren inguruko ideia dominantea da kapitalismoaren aldaera gaztea dela, informazioa hobeagoa dakarrena, lehiaren eta merkatuaren funtzionamendu dinamikoagoarekin eta abarrekin. Baina ez da erreala. Mundu errealean start-up horiek munstro bilakatu dira, monopolio. Eta orain arte ezagututako monopolio guztiak baino askoz ere indartsuagoak dira. Batetik, globalak direlako, edo gutxienez Mendebalde guztia hartzen dutelako, Txina beste mundu bat eta. Baina ia globalak dira.
Bigarren arrazoia da arlo digitalean monopolizazio dinamika askoz ere indartsuagoa dela mundu materialekoa baino. Zuk makina enpresa handia baduzu, zure makineriaren indar mekanikoa da zure monopolioa; baina indar materiala izan beharrean, enpresa teknologiko handien indarra intelektuala da: datuak lortzeko eta antolatzeko gaitasuna. Eta horrek ematen duen nagusitasuna askoz handiagoa da.
Feudalismo garaikoen antzeko dinamikak ikusten dituzu ekonomia digitalean. Dependentzia da horietako bat, feudalismoan jopuek pairatzen zuten mendekotasuna.
Bai. Nire ama bizi izan da Google-rik gabe, eta oraindik ere ia Googlerik gabe bizi da. Baina gu jada ezin gara Googlerik gabe bizi. Hainbeste datu utzi ditugu zerbitzu digitaletan, gure ohiko bizitzarako, gure bilaketetarako, gure erosketetarako erabiltzen baitugu… Izugarri zaila da hortik ateratzea. Badago jendea saiatu dena ateratzen. Udan, The New York Times-en kazetari batek azaldu zituen lotura horretatik askatzeko egindako guztiak, eta ondorioztatu zuen ezinezkoa zela, besteak beste, ez dagoelako zure mende bakarrik.
Eta feudalismoan halako zerbait gertatzen zen?
Bai, feudalismoan jopuak ezin ziren lurretik askatu. Lotura horretatik ateratzen zenaren bizitza erabat marjinala zen, gizartetik at, oso bizitza zaila.
Dominazioa da beste dinamika bat, feudalismo garaikoa, gaur ere ikusten duzuna.
Feudalismo klasikoan jaunaren jopuarekiko dominazio harremana agerikoa zen. Orain halako harremanak daude, baina sotilagoak dira, ulertzeko konplikatuagoak. Jacques Derrida filosofoak espektroaz hitz egiten du. Zuri begira duzun zerbait da, baina zuk ezin ikusi dezakezuna. Mundu digitalean hori gertatzen da: badakigu badagoela guri begira dagoen zerbait, baina guk ezin dugu ikusi; hain da handia, ezin baitugu ulertu. Harreman asimetrikoa da, gaindiezina. Eta feudalismoko dominazioaren antz handia dauka. Menpekotasunarekin konektatu behar da, gainera. Dominazio ekonomikoa izateaz gain, politikoa ere badelako. Kontua ez da soilik aberastasuna kontrolatzea, baita portaerak eta bizitzeko moduak kontrolatzea ere. Antoinette Rouvroyk hitz egiten du gobernabide algoritmikoaz. Nola datu baseak erabiliz aurreikus daitezkeen portaera batzuk, baina baita portaera batzuk bultzatu ere.
Facebookek Cambridge Analytica zuen bezala. Facebookez ari garela, teknofeudalismorako beste dinamika bat ere ikusten duzu: harrapaketa.
Kapitalismoaren logika oso laua da. Kapitalistek kapitala pilatzeko, inbertitu egin behar dute, bestela ez direlako lehiari eusteko gai. Baina feudalismoan, eta nire ustez baita teknofeudalismoan ere, lehia ez datza produkziorako inbertsioan eta efizientziaren hobekuntzan. Feudalismoan egon badago jaunen arteko lehia, baina lurrarengatik lehiatzen dira. Eta horregatik inbertitzen dute gerran, eta luxuan, botere sinboliko indartsua izateko; baina ez dute inbertitzen produkzioan.
Orain teknofeudalismoan, datu iturri originalak kontrolatzea da inportantea. Horiek kontrolatzean, bereizketa gertatzen da, inbertsioaren eta errentagarritasunaren arteko bereizketa. Google duzu adibidea: inbertsio garrantzitsuak behar izan ziren abiatzeko, baina behin bilaketa motorra existitzen dela, jada ez dira beharrezko inbertsio askoz gehiago, eta izugarrizko etekinak lortzen ditu informaziorako sarbidea kontrolatzen duelako.
Feudalismoan gauza bera gertatzen zen lurrarekin?
Lurra zen aberastasun eta botere politiko guztiaren iturria, eta lehia lurrarengatik zen. Eta orain lehia datuengatik da, hori delako ekonomiaren organizazioa kontrolatzeko gaitasunaren iturria.
Kontrol botere horrekin, teknologiko erraldoiak estatu asko baino indartsuago bilakatu dira.
Hori da joera. Nik liburuan, zehazki, joerez hitz egiten dut, horiek azaltzen ditut. Baina joerak ez dira aurreikuspenak, historia zabalik dagoelako, erreakzioak egon daitezkeelako, konfrontazio estrategiak. Baina joera argia da, teknologiko handiek datuekin biztanleriak gobernatzeko aukera dute. Pandemian Googlerenn mugikortasunari buruzko datuekin gertatutakoa ikusi besterik ez. Konpainia pribatu batek informazio izugarri garrantzitsua zuen, zeinetarako estatuek ez zuten sarbiderik. Hala ere, estatuak erreakzionatzen ari dira. Hor, bereziki garrantzitsua izan zen Librarekin gertatukoa, Facebookek diru digital pribaturako proiektua; estatuek erabaki zuten ez zutela baimenduko.
Txinan ere azkenaldian enpresa teknologiko handiak bezatu beharra ikusi du Xi Jinpingek.
Bai,bai. Txinan orain finantza arloko konpainia digitalei ateak zorrotz ixten dizkien araudiak daude, eta, hain zuzen, banku zentralak konpainiei exijitu die datu guztiak entregatzeko; hain dira garrantzitsuak ekonomiaren antolakuntzarako, ez baitute konpainiek haiekin geratzerik nahi.
Txinan, hala ere, kreditu sozialaren sistema daukate… Hor estatua da jaun.
Nahasketa bat da. Kreditu sozialaren sistema, berez, AEBetan existitzen da. AEBetan, auto bat erosteko kreditua lortzeko, zure kreditu historia begiratzen dute. Txinan gauza bera egiten hasi ziren, oso ahula zen finantza sistema indartzeko. Baina hainbeste hasi da kontua, kreditu portaeratik portaera sozialetara ere zabaldu baita, eta epaitzen da zure jokamoldeak gizartearentzat onak diren ala ez. Dirudienez, txinatarrek ongi onartzen dute sistema. Mendebaldetik sistema hori kontrol politiko gisa ikusten da, eta argi dago baduela izaera hori. Baina badago beste ikuspegi bat: merkatua ez dela ona jendearen artean konfiantza eraikitzeko. Eta kreditu sozialaren sistemak horrek jendeari informazioa eskuragarri egiten dio besteen ekintzei balioa emateko.
Baina hori Mendebaldean ere gertatzen da, modu asko daude jendea eta zerbitzuak ebaluatzeko. Hori gertatzen da, adibidez, Airbnb-n jatetxeari notak jartzen dizkiozunean.
AEBetan ere badago antitrust mugimenduaren berpizte bat, baina zuk diozu ez dela nahikoa.
Eta ez dela bide egokia. Argi dago, badagoela zerbait ona antitrust mugimenduan; azkenean konturatu gara erraldoi teknologikoena ez dela ona, arriskutsua dela. Baina, hala ere, arazoak ikusten ditut botere sozial hori zatitua zegoen garaira itzultzeko ideiarekin. Kostuak handitzeaz gain, erraldoien zatiketa ez da horren baliozkoa izango jendearentzat. Erraldoi teknologikoek beste konpainiak erosten eta integratzen dituzte, haien gaitasunak osatzeko eta gehitzeko. Zuk hori mugatzen baduzu, zerbitzua okerragoa izango da, eta, gainera, ez zara babestuago egongo. Zerbitzu txiki guztien merkantilizazio prozesuarekin, are gehiago erabiliko dira datuak, eta zure pribatutasunaren eta zerbitzuaren neutraltasunaren kaltetan.
Ez dago irtenbide perfekturik, diozu. Baina egin daitekeela zerbait, demokrazia digitalaren eta teknofeudalismorako joeren arteko norgehiagoka horretan.
Bai. Hala ere, aurretik beste ideia bat azaldu nahi nuke, ideia txikia baina inportantea, nire ustez. Jakin behar dugu dominazio digitaletik ezin dugula askatu erabat. Eta sortu behar ditugu teknologia baxuko eremuak; izan daiteke auzo bat, parke naturalak… Esku hartze digitalik gabeko bizimodurako hala moduzko erreserba batzuk.
Zertarako?
Esku hartze digitalik gabe antolatzeko, sozializatzeko, atseden hartzeko gaitasuna ez galtzeko; Askatasun pribatua eta politikoa izateko. Uste dut erabaki behar dela horrelako espazioak egotea eta zehaztea. Baina, jakina, bizitza orokorra eremu digitalera lotuta egongo da. Eta hori hiru norabidetan sakontzeko beharra ikusten dut.
Teknofeudalismorako joerei demokrazia digitalarekin aurre egiteko.
Hori da. Lehen norabidea algoritmoen ardura da. Enpresa teknologiko handiek algoritmoekin egiten dutena ebaluatzeko kapazitatea eduki behar dugu, algoritmo horiek onartzeko edo errefusatzeko eskubidea izan. Baldin badakigu Facebooken algoritmoek nerabeen osasun mentalari kalte egiten diola, ezin dira onartu. Algoritmoak ebaluatu behar egin behar dira, eta erabaki zer den onargarria eta zer ez. Hori, algoritmoen ardura da, eztabaida politiko bat, eta inportantea da.
Bigarren norabidea: datuak.
Bigarren ideia da datuak ez direla konpainienak, eta ez dira norbanakoenak ere. Adibidez, gure datuak saltzearen ideia hori lelokeria hutsa da. Norbanakoen datuek berez ez dute ezer balio, balioa dute besteen datuekin elkartzen direnean. Orduan, enpresa handi horiei datuen monopolioa kendu behar zaie, eta datu horietarako sarbideak eratu behar dira, ondasun komunak direlako, horrela ulertu behar direlako. Eta hala, zerbitzu publikoek, kooperatibek, udalek haiek erabil ditzakete zerbitzu berriak eraikitzeko, edo hobeto lehiatzeko. Datuak, betiere anonimizatuta, komunalizatu behar dira.
Eta hirugarren bidea, merkatua gainditzea.
XX. mendeko eztabaida ekonomiko handia planifikazioaren eta merkaturen artekoa izan zen; [Friedich] Hayek Sobietar Batasuneko proiektuaren kontra. Merkatua omen zen ekonomia antolatzeko modurik onena, informazioa maneiatzeko modurik onena zelako. Baina zer gertatu da? Merkatuak baino askoz hobea den modua dugula informazioa maneiatzeko: algoritmoak. Eta hortik berrasmatu behar dira ekonomia planifikatzeko modu berriak, ez direnak zertan izan modu burokratikoak.
‘Gaiztoez’ hitz egingo dugu pixka bat? Baduzu kezkarik erraldoi teknologikoen jabetzari eusten dioten pertsona horien inguruan? AEBetarako lehendakari izan nahi duen Mark Zuckerbergekin; Jeff Bezosen eta Elon Musken espaziorako lehia horrekin. Joputza digitalaz hitz egitean jauntxoez ere hitz egin beharko.
Jende horrek arrakasta sinestezina izan du maila indibidualean, eta topatu du ideologia bat esaten diena gure garaiko heroiak direla. Haiek legitimatzeko orduan rol garrantzitsua izan du pseudofilosofia batek, Ayn Rand autorearenak. Rand ultraindibidualista bat da; harentzat, jabetza pribatua soilik da inportantea, eta aurkikuntzak egiten dituzten supergizonez hitz egiten du, ezer errespetatu beharrik ez duten supergizonez, haiek direlako gizateria aurrera eramaten dutenak. Aipatzen dituzun horiek, euren buruak supergizakitzat dituzte, eta hainbat aldiz ez dute legea errespetatu, pentsatzen dutelako eskubidea dutela gizakien gainean. Kezkagarria da. Posthumanismoarekin ere txundituta dabiltza. Beren buruak gizateriatik bereiziko diren gizaki gisa ikusten dituzte, eta hori… oso arraroa da.