Nafarroan susperraldia moteltzen hasi da, hornidura arazoek eraginda
Ikusi beharko da urtea amaitu bitartean joera hori areagotu egiten den ala ez. Dena den, gobernuak oraingoz ez ditu aurreikuspenak aldatu, eta, asteazkenean, aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu zuenean, %7,7ko hazkundea iragarri zuen 2021erako.
Urte gorabeheratsua izaten ari da. BPGaren bilakaerari erreparatuta, zerra baten antza hartu du grafikoak, gora eta behera. Lehen hiruhilekoan, pandemiari aurre hartzeko ezarritako murrizketen ondorioz, atzera egin zuen barne produktu gordinak (-%0,5), baina udaberrian txertaketa prozesuak bizkortze handia izan eta gero, espero zen bezala, jarduera ekonomikoa indarrez suspertu zen. Haatik, itxaropen horiek zapuztu egin ditu udan gertatutakoak.
Eraginik agerikoena industrian jazo da. Autogintzako erdieroaleen krisia nabaritu du autogintzak eta industriako beste sektoreetan lehengai falta dago. Alde batetik, kanpo merkataritzak ekonomiari egindako ekarpena «tasa negatiboetan» dago, atzera egin baitu.
Bestetik, herenegun kaleratu zuen Nastatek enpresen konfiantza neurtzen duen adierazlea, eta datuek agerian uzten duenez, industriak ezkor ikusten du etorkizun hurbila. Lehengai eskasiaren ondorioz, garraioa, metalgintza eta mineralekin eta metalekin lan egin duten enpresak dira ezkorrenak. Nastaten arabera, industriaren produkzio ahalmena %75ean dago. Aurten, bigarren hiruhilekoan %79an izan da, eta iaz, garai berean, %80an zegoen.
Kapital eraketa gordina —enpresen inbertsio eta irabaziak, alegia— leundu egin da, baina, eskaintzaren arazo horiek barne kontsumoari ere eragin diote. Behin pandemiaren okerrena pasatuta, espero zen hirugarren hiruhilekoan kontsumoak gorantz egingo zuela berriro, bigarren hiruhilekoko joerari segida emanez, baina erritmoa moteldu egin dela ondorioztatu du Nastatek.
Inflazioa gorantz
Kontsumoari bete-betean eragiten dio inflazioaren igoerak, eta lehengaien garestitze orokorrak zuzeneko ondorioak ditu sendiek egunerokoan erosi ohi dituzten produktuen eta zerbitzuen salneurrietan. Europa osoan gertatzen ari da goranzko joera. Izan ere, analistek espero baino gehiago handitu da inflazioa urrian eurogunean. Aurreikuspenek %3,7ko tasa iragarri bazuten ere, prezioen indizeak azkenean %4,1eko hazkundea izan du, 2008az geroztiko izandako igoerarik handiena.
Energia eta elikagai freskoak bezalako osagairik aldakorrenak kanpoan uzten dituen azpiko inflazioak ere gora egin du, azken bi hamarkadetan ikusi gabeko %2,1eko tasara. Eurostaten datuen arabera, energia prezioek %23,5eko igoera izan dute urrian eurogunean. Askoz ere apalago, baina prezioak igo dira ere elikagaien, edari alkoholdunen eta tabakoaren prezioak neurtzen dituen arloan (+%2,2); industria salgaietan (+%2) eta zerbitzuetan (+%2,1). Europako Banku Zentralak herenegun aitortu zuen inflazioa aurretik uste baino gehiago igoko dela, eta uste baino denbora gehiago egongo dela goian.
Hirugarren hiruhilekoko euroguneko hazkunde datuen aurrerapena ere zabaldu zuen atzo Eurostatek, eta, inflazioarekin ez bezala, BPGaren portaera analistek espero baino hobea izan da, hainbat herrialdetan arinduz joan direlako COVID-19ari lotutako murrizketak. Bigarren hiruhilekotik hirugarrenera, %2,2ko hazkundea izan du euroguneko ekonomiak, eta %2,1ekoa Europako Batasunekoak. Frantzian (%3) eta Italian (%2,6) sendoagoa izan da hazkundea, Alemanian (%1,8) eta Espainian (%2) baino.
Nafarroako Barne Produktu Gordina % 1,8 hazi da azken…

Nafarroako Barne Produktu Gordina % 1,8 hazi da azken hiruhilekoan. Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu du zerbitzuetako aktibitatearen igoerari zor zaiola gorakada. Industria aktibitatea, berriz, ez da neurri berean hazten ari.
Aldundiak aurrekontuak izapidetzeko prest, partidak nabarmen igota
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak euren aurrekontuak izapidetzeko prest daude. Bizkaiak eta Gipuzkoak gaur aurkeztu dituzte euren proiektuak, eta Arabak azaroaren 15ean ezagutaraziko du berea.
Aurrekontuen negoziazio “errealista” eskaini dio lehendakariak oposizioari

Oposizioarekin aurrekontuen negoziazio “errealista” egiteko konpromisoa agertu du lehendakariak. EH Bilduk “ikuspegi zabala” eskatu dio aurrekontuen esparrutik harago doazen akordioak bilatzeko, eta Elkarrekin Podemos-IU beldur da aurrekontuetan jasotako inbertsioa ez ote den nahikoa izango.
Eusko Jaurlaritzak telelanaren aukera sektore publiko guztira zabaldu nahi…

Eusko Jaurlaritza telelana arautzeko eta eredu hori administrazio publiko guztira zabaltzeko legea lantzen ari da, eta dekretu horren zirriborroa aurkeztu die sindikatuei ostegun honetan egin duten bileran.
Facebookek izena aldatu dio bere enpresari: Meta izango da…

Facebook-en enpresa jabeak Meta izena hartu du eta metabertso berria iragarri du. Erraldoi teknologikoaren sortzaileak “Interneten hurrengo atal” gisa izendatu du metabertsoa, presentzialtasun sentsazioaren bitartez elkarrekintza simulatuko duena.
Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, 3.000 langabe…

3.000 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian 2021eko hirugarren hiruhilekoan. Nafarroan nabarmen igo da langabezia, 1.600 langabe gehiago baitaude, eta langabezia tasa % 10,70ekoa da.
Iberdrola pixka bat baretu da
Iberdrola eta Espainiako Gobernuaren arteko iskanbilak harroturiko hautsa apurka pausatzen ari dela dirudi. Argindarraren garestitzeari aurre egiteko asmoz, konpainien irabazi marjinari eragingo zioten neurriak iragarri zituen Espainiak irailaren 14an. Iberdrolak, berriz, azpiegitura energetikoetan egin beharreko inbertsioak atzeratuko zituela esanez erantzun zion enbidoari. Enbidoa, baina, ez da hordagora igaro. Ignacio Sanchez Galan argindar konpainiako presidenteak horrela azaldu zuen atzo bere jarrera aldaketa: «Ez ditugu aldatu Espainian genituen inbertsio aurreikuspenak. Guk aukera onenak eskaintzen dituzten herrialdeetara jotzen dugu».
Galanek, halaber, lasaitasun mezua bidali zien hornitzaileei: «Ez dute eraginik sumatuko. Erosketa asko egitea aurreikusi dugu, eta ez dira bertan behera geldituko». Baina zer da aldatu dena Iberdrolak artaziak gorde ditzan? «Egonkortasuna», laburbildu zuen: «Egonkortasuna eta egoerak aurreikusi ahal izatea nahi genuen. Astearteko aldaketarekin egoera argiagoa da, eta, ondorioz, ez dugu planik aldatuko».
Baina zeri deritzo Galanek egonkortasuna? Bada Espainiako Gobernuaren herenegungo dekretuak aurrekoa leundu duela. Erabaki zuen irabazien inguruko mugak ez aplikatzea epe luzeko kontratu finkoetan. Ezta minorizazioa irailaren 16aren aurretik sinaturikoetan ere. «Gure energia garbia epe luzeko kontratuen bidez saltzen dugu, eta haiei guztiei klausulak mantendu dizkiegu. 2.000 milioi euro aurreztu dituzte horri esker», zehaztu zuen.
Eusko Jaurlaritzak keinua txalotu zuen. Tapiak «segurtasun juridikoa» eskatu zuen enpresentzat, horrelako lan handiei ekiteko «ezinbestekoa» delako. Era berean, zehaztu zuen bere poza ez dela bakarrik euskal enpresek eskaerei eutsi ahal izango diotelako, baizik eta inbertsiorik gabe ez dagoelako trantsizio ekologikorik.
Mozkin txikiagoak
Iberdrolak, berriz, diru sarrerak handitu egin ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, batez ere AEBetako eta Brasilgo merkatuetan erdietsitako emaitza onei esker. Hala ere, iaz baino %10,2 gutxiago irabazi du: 2.408 milioi euro; besteak beste, ez duelako iaz adinako ezohiko sarrerarik izan, iazko zerga batzuk aurten ordaindu dituelako, eta Espainiako Gobernuaren iraileko dekretuak 114 milioi euro jan dizkielako kontuei.
Gobernuaren dekretuaren eragina, iaz Siemens Gamesaren %8a saltzean lortutako gainbalioak (485 milioi), eta Erresuma Batuan geroratuko zergak urte arteko alderaketatik kenduta, Iberdrolak 2.688 milioi euroko mozkin garbia erdietsi du urteko lehen bederatzi hilabetetan, eta iazko emaitza %5,2 handitu.
Iberdrolak adierazi du ez diela probetxurik atera energiaren prezio garestiei. Gasaren eraginez garestitutako pooleko argindarraren kostua, konpainiaren arabera, ez da iritsi kontratu finkoa duten beren bezeroetara, haietan argindarraren prezio finkoa dagoelako ezarrita.
Aljeriak Espainia gasez hornitzen jarraituko du

Aljeriako Gobernuak ziurtatu du Espainia gas naturalez hornitzeko sinatu zuen kontratua bete egingo duela eta, behar handiagoa izanez gero, gehiago esportatzeko prest agertu da.