Langile bat hiltzen da 11 egunean behin lan-istripuz Euskadin

Behargin bat hil da 11 egunero lan-istripuz Euskadin. Osalanek igorritako datuen arabera, lan-istripuek pertsona bat larri zauritu dute gainera, bi egunero. Lan-ezbeharrak % 11 hazi dira urrira arte, iaz baino 4.405 kasu gehiagorekin. Hazkunde esanguratsuena Araban izan da.


