Erregaien prezioa, gasolindegi bakoitzean
Erregaien merkatuko prezioak etenik gabe aldatzen dira, eta BERRIAren mapa interaktibo aukera ematen du ikusteko momentu bakoitzean gasolindegi bakoitzean zer preziotan saltzen ari diren erregaiak. Ordubetean behin eguneratzen dira datuak.
Erregaien prezioak zer bilakaera duen erakusten du goiko grafikoak. Ikus litezke hiru erregaik -95, 98 eta A gasolioak- batez beste zer prezio izan duten azken hilabeteetan, azken asteetan eta azken egunetan. Euskal Herriko batez bestekoez aparte, Iparraldeko eta Hegoaldeko prezioen bilakaera ere ikus liteke, alde handiak baitaude batetik bestera.
Mapan, berriz, lokalizatzeko geziek erakusten dituzte prezio altuenak eta baxuenak dituzten gasolindegiak. Gorri ilunena duten gasolindegiak dira aukeratutako erregai mota garestien saltzen ari direnak, eta laranja kolore argiena dutenek saltzen dute aukeratutako erregai hori merkeen.
Mapan bertan klikatuz gero, prezio zehatza ikusi dezake erabiltzaileak. Mapa hau eta erregaien prezioak ordu oroz eguneratzen ditu BERRIAk, Frantziako eta Espainiako gobernuek emandako datuekin. Erabiltzaileak eguneratutako prezioak eskura ditu horrela.
Maparen goiko aldean, berriz, erregai mota aukeratu liteke, botoi urdina erabilita. Defektuz, 95 edo E5 gasolina saltzen duten gasolindegi guztiak agertzen dira mapan. Beste erregai bat zer preziotan dagoen jakin nahi izanez gero, klikatu goiko botoi urdin horretan, eta erregai hori saltzen duten gasolindegiak agertuko dira mapan.




