Seijok Erne sindikatuko zuzendaritza utziko du, 26 urteren ostean

Arrazoia da 20 hilabete falta zaizkiola erretiroa hartzeko. Bere iritzian, “une egokia da Ernek aro berri bati ekin diezaiola, idazkari nagusi berri batekin”.

2006an, Logroñon (Errioxa, Espainia) egoitza zuen Construcciones Samaniego eraikuntza enpresak zoruak erosi zituen Los Arcosen, eta enpresaren arduradun Jesus Samaniegok zirkuitu bat eraikitzeko proiektua proposatu zion herriko UPNko alkateari. Enpresaburuaren enkarguz aholkularitza etxe batek egindako azterketaren arabera, zirkuitua hiru urteren buruan errentagarri izango zen, bere kabuz finantzatuko zen, eta aberastasuna sortuko zuen eskualdean. Eraikuntzaz, jakina, ideiaren sortzailea arduratuko zen, eta, negozio hari bultzada politikoa eman asmoz, sozietate batean sartzea proposatu zion gobernuari: %45en truke, SPRIN sozietate publikoak 900.000 euro jarri beharko zituen soilik. Zirkuituak sei milioi euroko aurrekontua zuen hasieran. Paperak dena jaso dezakeenez, alkate baten edo, okerrago, gobernuko lehendakari baten belarriak goxatzeko zifrak eman zituen Samaniegok, eta, eskualdeko herritarren boto ehizan, aise erosi zion UPNk ideia.
Errealitatea bestelakoa izan da. Hasieratik argi geratu zen hori, hasi eta gutxira obrak eten behar izan baitzituzten finantzaketa faltaren ondorioz. UPNren gobernuak aurrera jotzea erabaki zuen. Aurrekontua 16 milioi eurora igo zen; gero, 32 milioira, eta, azkenik, 62 milioira BEZa aintzat hartu gabe, 55 milioi. Ondorengo bi urteetan, gobernuak kapital zabaltzeen eta maileguen bitartez finantzatu zuen zirkuitua, eta beste behin agerian utzi zuen eskuinak ez duela erreparorik sektore publikoaren eskuetan uzteko eurek eragindako galerak. Los Arcoseko zirkuituari dagokionez, onuradun bakarra ideiaren bultzatzailea izan zen: 1,6 milioi baino ez zituen jarri, eta, trukean, 33,4 milioi euro poltsikoratu zituen Samaniegok. Ziurrenik, higiezin sektorearen krisiaren erdian egindako opari hark bere amaiera atzeratu besterik ez zuen egin, 2016an hartzekodunen konkurtsoa deklaratu baitzuen. Gerora, likidazioa etorri zen.
2010ean inauguratu zen zirkuitua. Ondorengo hamabi urteetan argi geratu da ez zela negozio errentagarria. 2014tik 2020ra, gobernuak zirkuitua Los Arcos Motorsport enpresari alokatu zion. Kontratua amaituta, enpresak aukera zuen zirkuitua erosteko hamabost milioi euroren truke, baina ez zuen gauzatu. Aurten Nafarroako Kontu Ganberak egindako txosten baten arabera, 72 milioi euro inguru kostatu zaio orain arte alor publikoari: 55 milioi euro obra, zirkuituaren ustiakuntza sozietate publikoen eskuetan geratu den urteetan 6,7 milioi euroko defizita eragin du, interes tasetan 9 milioi euro ordaindu dira, eta urteotan 720.000 euroko abal bat gauzatu da. Gobernuaren asmoa da 15 miloi euroren truke saltzea, baina parlamentuan onartu du egun zirkuituaren balorazioa sei milioi eurokoa dela.
Ezin da ahaztu ia-ia hasieratik argi zegoela iragarritakoa baino nabarmen gehiago ordaindu beharko zela, eta aurrera jo zela: Navarra plana izeneko inbertsio plan zabalago baten zakuan sartu zuten zirkuitua UPNk eta haren bazkide PSNk, beste hainbat proiekturekin batera (Nafarroa Arena, AHT, Garraioaren hiria, ubidea…). Finantza krisitik ateratzeko zementuzko hauspoa izan zen hura. 1930eko hamarkadan Depresio Handitik ateratzeko inbertsio publikoaren irtenbidea proposatu zuen Keynesek; ia 80 urte geroago, muturrera eraman zuten ideia hura UPN-PSNk. Inbertsioa ekonomiaren motor izan ordez, motorra inbertsio. Okerrena da oturuntza hura garesti atera zela eta amaitu zenean etorri zirela murrizketak eta inbertsioaren lehortea.
Nolanahi ere, agudo samar ikusi zen neurria ez zela aski. Inflazioa %69raino igo da azkeneko lau hilabeteetan, nahiz eta ekonomialari independentez osatutako talde batek dioen inflazio erreala hori halako bi baino gehiago dela. Horren erakusgarri, gasolina %180 garestitu da hilabeteotan, elektrizitatea %127, eta elikagaiak, berriz, %50 eta %100 bitartean, bertzeak bertze.
Bizitzaren kostua garestitu izanak greba olde bat eragin du: milaka langile karrikara atera dira soldata igoerak eskatzeko, prezioen goraldiari aurre egiteko modua izate aldera. 2022an, 110 greba inguru antolatu dira orain arte; batez bertze urte oso batean antolatzen direnak baino gehiago dira, Lan Arloko Ikerketen Komunitatearen datuen arabera. «Gure soldatak baino gehiago igo dira alokairuak. Baita gasolina eta garraio publikoa ere. Anitzek haurrak ditugu, eta ez dugu modurik hilabeteko gastu guziak ordaintzeko», azaldu du Turkiako Migros kate handiko supermerkatu batean aritzen den apal betetzaile batek, Mevlutek.
Migros enpresak 257 langile kaleratu zituen otsailean, tartean Mevlut, langile talde osoari soldata igo ziezaiotela eskatzeagatik. Kanporatutakoak eta haiekin bat egin zuten lankideak egunero protesta egiten hasi ziren, supermerkatuen jabearen etxe parean. Turkiako Polizia jazarri egin zitzaien manifestariei, eta 150 langile atxilotu zituen; horietako gehienek ez zuten sekula greba batean edo lan arloko protestetan parte hartu lehenago. «Liskar horren ondotik, enpresak onartu zuen kaleratu gintuela, eta soldatak %8 igo zituen. Nire lanpostura itzuli ahal izan nintzen. Egoera pixka bat hobetu da, baina prezioak garestitzen ari dira oraindik», erran du. Grebak sektore guzietara zabaldu dira: metalgintzako langileek grebara jo dute, baita ehungintza lantegietakoek eta bizikletako banatzaile autonomoek ere.
Sektore pribatuan
«Greba ia guziak sektore pribatuan izan dira, eta bai enpresek eta bai gobernuak debekatu egin dituzte», azaldu du Alpkan Birelmak, irakasle laguntzaile eta lan eskubideetan adituak. «Hala ere, greba arrakastatsu ugari izan dira sektore anitzetan, baldintza hobeak lortu dituzte, eta horrek bertze langile ugari bultzatu ditu beren eskubideak aldarrikatzera». Hauxe ere gehitu du Birelmak: «Ez dute ikaragarrizko arrakasta lortu; ez dut esajeratu nahi, baina lan arloko protestek normalean ez dute izaten hainbertzeko arrakastarik Turkian».
Trendyol merkataritza elektronikoko enpresako banatzaileek, adibidez, lortu zuten beren helburua: milaka motor gidari autonomo arduratzen dira etxe horren logistikaz, eta haiek ordaintzen dituzte motorraren mantentze gastuak eta gasolina. Bada, urtarrilean oihartzun handiko greba bat egin ondotik, denei soldata igotzea erdietsi zuten. Automobilgintzan, ordea, ez zuten zorterik izan, dozenaka lagun kaleratu baitzituzten, baldintza hobeak eskatzeko asmoz sindikatu batean sartzeagatik.
Inflazioa, kontrolik gabe
Lira turkiarraren jaitsierak ere eragin die prezioei. Izan ere, azken urtean, lira turkiarrak balioaren %40 galdu du euroarekin alderatuta. Turkiako Banku Zentralak neurri sorta bat hartu du Recep Tayyip Erdogan presidentearen presiopean, agintaria bere ikuspegi ekonomiko propioa ezarri nahian ari baita, eta, hain zuzen, neurri horien ondorioz galdu du lirak balioa hain agudo. Erakundea interes tasak jaitsiz joan da, %14raino, nahiz eta inflazioa hori halako lau den.
Banku Zentrala ekonomialari gehienen aholkuen kontra doazen erabakiak hartzen ari da: haien arabera, interes tasek inflazioa adinakoak edo handiagoak izan behar dute, bertzela interesak negatiboak izanen baitira. Neurri horiek liraren balioa etengabe goiti eta beheiti ibiltzea eragin dute, eta, hortaz, inflazioak goiti egin du, Turkiak ekoizpenerako materiala inportatu egiten baitu hainbat sektoretan.
Zenbait ekonomialariren ustez, gobernuak nahi du lirak balio apala izan dezan atzerriko dibisekin alderatuta, esportazioak eta turismoa sustatze aldera. Nolanahi ere, Ukrainako gerrak kalte egin die bai esportazioei eta bai turismoari, Turkiak zenbait merkataritza hitzarmen baititu Kievekin eta Moskurekin, eta bi herrialde horietako 10 milioi turista hartzen baititu urtero.
Horiek horrela, zenbait herriko etxek ekinaldi solidarioak abiatu dituzte, herritarrek familiarik behartsuenen fakturen parte bat ordaindu ahal izan dezaten. Bertze batzuek diru laguntzak eman dizkiete okindegiei, ogiaren prezioa merkatzeko. «Bezero gutxiago ditugu, eta ahaleginak egiten ditugu prezioak ahalik eta gutxien garestitzeko, baina galerak izan ditugu azken hiru hilabeteetan», azaldu du Erdal Korkmazek, janari denda baten jabeak. Kezkaturik mintzatu da: «Krisiak gogor jo ditu saltoki txikiak. Horrela jarraituz gero, beharbada itxi eginen dut denda urte bukaeran».
Gasteizkoak-en ustez, egun «ehun inguru» dira armagintzarekin harremana duten euskal enpresak. 2017an Estas guerras muy nuestras [Gerra hauek oso gureak dira] liburua argitaratu zuten, eta 101 ziren orduan. Esan bezala, euskal erakundeek ez dute erregistro ofizialik, eta ez dago kluster edo enpresa elkarte pribaturik. Horiek hala, Gasteizkoak-ek defentsa ministerioen lehiaketa publikoen erregistroan, haien buletinetan eta aldizkari berezituetan arakatu behar izaten dituzte enpresak.
Espainian bada kluster bat, TEDAE izenekoa, eta Hego Euskal Herriko bederatzi euskal enpresa daude hor: SAPA, ITP Aero, Aernnova, MTorres, Aciturri, Tecnalia, Sener, Iraundi eta Satlantis. Optical Critical Sistems ere ageri da, CAF Beasaingo (Gipuzkoa) enpresak iaz erosi zuena. Ipar Euskal Herrian ere industria militarrarekin harreman zuzena dutela onartzen duten bi enpresa daude: Dassault eta Turbomeca. «Errealitatea, baina, askoz zabalagoa da», azaldu du Antak: «Enpresa horiek enpresa asko azpikontratatzen dituzte, eta hornitzaile pila bat dituzte. Sustraiak oso sakonak dira».
Eta dirutan, zenbat da? Bada, ezin da jakin. Gasteizkoak-ek 500 milioi euro inguruko fakturazio datua eman izan du, baina ziur daude hori baino handiagoa dela, eta hurrengo urteetan are gehiago puztuko dela. Martxoan, NATOk bere kideei eskatu zien BPGaren %2 defentsara bideratzeko. Eskaera zaharra da, baina orain askok beteko dutela dirudi. Espainiak dagoeneko esana du 2024an iritsiko dela, %1,17koa baitu egun. Frantziaren kasuan %1,84koa da; Alemaniarenean, %1,36koa; Italiarenean %1,22koa, eta Belgikarenean %0,93koa.
Europa da eroslea
AEB, Errusia eta Txina hortik gora dabiltza, baina, euskal industriaren kasuan, Europako merkatuari erreparatu behar zaio, hainbat herrialderen artean adosturiko proiektu amankomunak baitira bezero nagusia. Urrunago joan gabe, Next Generation funtsetako 15.000 milioi euro defentsarekin harremana duten inbertsioetarako dira. Hortik kanpo, Saudi Arabia da erosle handienetako bat, eta gero eta gehiago AEBak.
Enpresei izen-abizenak jartzen hasiz gero, Sapa nabarmendu behar da, ekoizpena ia esklusiboki armagintzara bideratzen duten gutxietako bat baita. Andoainen (Gipuzkoa) du lantegi nagusia, eta Jokin Aperribai Realeko presidentea da haren burua. Aireko erasoen aurkako sistemak eta gerra ibilgailuen propultsio sistemak ekoizten ditu batez ere. Esaterako, esku hartze handia izaten ari da VCR 8×8 Dragon tankearen ekoizpenean. Egun Espainiako armadak hori erabiltzen du, eta Europan ere zabaldu nahi dute. Ibilgailu militarren arloan diharduten beste euskal enpresa batzuk dira, bestak beste, CAF, Danobat eta JPG.
Antak nabarmendu du egun aeronautika dela euskal industriak armagintzarekin duen loturarik oparoena, eta hori dela dibertsifikazioaren kamuflajearen eredu nagusia. Hegazkingintza zibilerako egitasmo eta ikerketak militarrean ere erabiltzen dira. Gasteizkoak-en arabera, 51 enpresa daude zaku horretan.
Handienak ITP Aero, Aernnova eta Dassault dira, eta hirurek hartzen dute parte FCAS proiektuan: Eurofightera eta Rafaleak ordezkatuko dituen Europako guda hegazkin berria. Combat Air System 100.000 milioi euroko egitasmo bat da, eta, ondo bidean, 2027rako prest egon beharko luke. ITP Aerok turbinak egiten ditu; Aernnovak, hegalak, eta Dassaultek zenbait parte lantzen ditu. Dassaultek Miarritzen (Lapurdi) du faktorietako bat, eta, batez ere hegazkingintza zibilean diharduen arren, enpresaren webgunearen arabera, egitasmo militarretarako osagaiak ere ekoizten ditu. Beste 48 euskal enpresek haiek hornitzen dituzte.
«Teknologizazioa»
Armagintza aldatu egin da Euskal Herrian. Pistola, lehergailu eta antzekoak ekoizten dituzten enpresak urritzen ari dira; ingeniaritza, elektronika eta optika zerbitzuak eskaintzen dituztenak, berriz, ugaritzen. Horren eredu da MTorres ingeniaritza bulegoa (Dorre, Nafarroa). Gerra hegazkin ugari egiteko makineria diseinatu du: A400M, Eurofighter, KC390, F-18a, F-35… Itsaspeko bat ere diseinatua du. Sener (Getxo, Bizkaia) ere ingeniaritza aholkularitza da. Armagintzarekin duen loturarik ezagunena, dena den, misilak gidatzeko SMS sistemak dira.
Bilakaera horri «teknologizazioa» deitzen dio Antak. Eredu argienetako bat Tecnobit euskal jatorriko enpresa da: radarrak eta optika elementuak diseinatzen ditu. Satlantisek, esaterako, optika elementuak muntatzen ditu satelite eta antzekoetan, eta akordio bat sinatu du AEBetako defentsa departamentuarekin. Are gehiago,Tecnalia institutuak defentsara zuzenduriko alor bat du, eta aurretik aipaturiko hainbat arlotan egin ditu ikerketak.
Hamasei hilabetetik gora egin dituzte lan hitzarmen berria negoziatzen Mercedeseko zuzendaritzak eta sindikatuek. Baina atzo ELAk, LABek eta ESK-k agerraldi batean azaldutakoaren arabera, joan den hilabetean konpainiak sindikatuei esan zien eten egiten zituela elkarrizketak, jakin artean multinazionalak bere modelo elektriko berria non ekoitziko duen.
«Hasiera batean, akordioak lotuta behar zuen 2021eko uztailerako; gero, urte bereko abendurako; eta, ondoren, 2022ko ekain honetarako», kontatu zuen atzo Igor Gebara (ELA) langile batzordeko presidenteak. «Eta orain enpresak dio ezin duela etorkizunaz hitz egin».
5.000 behargineko langile taldearen gehiengoa ordezkatzen duten CCOOk eta UGTk enpresak «noiz, zer eta nola negoziatzen den erabaki zain egotea» erabaki dutela azaldu zuen Gebarak. ELA, LAB eta ESK saiatu dira negoziazio batzordera deitzen, baina enpresak uko egin zion. «Gehiengoa ez ginen aitzakia jarri zuten, beste hainbatetan hori ez denean oztopoa izan».
Soldata igoerarik gabe
Hiru sindikatuek salatu dute Gasteizko Mercedesen ez dela soldata igoerarik izan 2021ean eta 2022an. Hori «azken urteetan ekoizpen, kalitate eta mozkin mailek gainditu egin dituztenean enpresaren beraren agertoki onenak».
Aldiz, hiru sindikatuen ustez, «bitarte horretan langile taldeak kaleratzeak ezagutu izan ditu; lan hitzarmena ez betetzea; talde batzuen baldintzen aldaketak; azpijokoak behin-behineko langileekin; eta iruzurrezko kontratazioak langile mugagabeekin».
ELAk, LABek eta ESK-k uste dute gero, erdieroaleen krisian, enpresak erregulazio dosierretan malgutasun tresna gisa berria topatu duela, haietarako dirua «arlo publikotik eta jendearen langabeziatik datorrela».
Malgutasunari buruzko ika-mika handia da gaur egun Gasteizko Mercedes Benzen. Igor Gebarak gaitzetsi duenez, «produkzioko langile talde osoak ostegunera arte ez du jakiten larunbatean aparteko lanegun bat egin behar duen edo ez; ezta hurrengo astean zein egunetan egingo duen lan ere».
Gaur, larunbata, laneguna izango dute, eta hurrengoa ere bai. Hala, lantegiak bi aste jarraian egingo ditu hiru erreleborekin, azken urtean ekoizpenean hainbat geldialdi izan ostean erdieroaleen faltagatik. LAB eta ESK ez daude ados larunbatetan lan egitearekin, eta egun horietan grebara deitu dituzte langileak.



«Eskain daitezkeen lanpostu huts guztiak eskainiko dira», Jaurlaritzaren arabera, «eta, gainera, euskal administrazio publikoan bitarteko langileen tasa handia murrizteko hartutako konpromisoari erantzuten zaio».
Funtzionarioentzako postu horietatik guztietatik 1.884 merezimendu lehiaketa bidez ebatziko dira, eta gainerako 1.219ak, lehiaketa oposizio bidez. Horrek esan nahi du administrazio horietan behin-behinean urteetan jardun diren langileei begira atonduta daudela deialdiko postuen %60,6.
Jaurlaritzaren arabera, merezimendu lehiaketetan «hautagaien merezimenduak baino ez dituzte baloratuko, eta bereziki kontuan hartuko dira deialdia egin duen administrazioan lanean emandako urteak, bai eta prestakuntza profesional eta akademikoa ere, besteak beste».
Eskainitako lanbide eskalak 50 inguru dira, eta, besteak beste, honako hauek hartzen dituzte: administrazio langileak, legelariak, gizarte eta lan arretako langileak, estatistikakoak, hizkuntza normalizaziokoak, osasun publikokoak eta epidemiologiakoak.
Murritza
ELA sindikatuaren ustez, murritza da Jaurlaritzaren 3.108 postuko deialdia, Iceta legeak jasotzen duen behin-behinekotasun tasa betetzeko 4.500 postu bete beharko liratekeelako. Gaur egun, behin-behinekotasun tasa %57 da administrazio orokorrean eta bere erakunde autonomoetan (Osalan, Lanbide, Ibaiondo); besteak beste, hainbat urtez ez delako lan eskaintza publikorik egin.
Ondorioz, bete beharko liratekeen 4.500 postu horietarako beste langile daude, postu horietan urteak daramatzatenak behin-behinean lanean, eta orain Egonkortze Legeak —Iceta legeak— ezarritako baldintzak betetzen dituztenak. ELA sindikatuak eta Interino taldeak mobilizazioak egin dituzte azken asteetan, Jaurlaritzari kontsolidazio prozesu bermatzaile bat eskatzeko administrazio orokorrean.
Mahai Orokorrean, telelana
Behin-behinean ari diren langile publikoen egonkortzea, hala ere, ez zen hizpide izan atzo bertan bildu zen EAEko Mahai Orokorrean, sindikatuen haserrerako. Izan ere, atzo administrazio orokorrarekin egin bezala, Jaurlaritzak azken egunetan jakinarazi du zenbat postu aterako dituen hezkuntzan eta Osakidetzan aurten, eta sindikatu guztien ustez ez dira nahikoa behin-behinekotasuna murrizteko, ezta behin-behineko langileak egonkortzeko ere.
Telelanaz bai, horretaz hitz egin zuten Mahai Orokorrean. Sindikatuen arabera, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zien hasi dituela tramiteak funtzio publikoan telelana arautuko duen dekretua onartzeko, eta sindikatuak kexu agertu ziren, gobernuaren testuak ez duelako jasotzen ez beren eskakizunik eta ez ekarpenik.
Dekretua administrazio publiko bakoitzak negoziatu beharko du, baina oraingoz gabezia handiak ditu sindikatuen ustez. ELAren arabera, sektore osoak geratuko dira aukeratik kanpo, eta CCOOren ustez, estatuko arautegia baino murriztaileagoa da.
Herritar talde batek jarri zuen martxan ekinaldia, iazko otsailean, eta haien izenean hartu zuen hitza Itziar Gerendiainek. «Bide berriak esploratzeko garaia iritsi da», adierazi zuen. «Tresna berriak behar ditugu pobreziari modu eraginkorrean aurre egiteko». Haren ustez, egungo sistema ez baita gai izan hori egiteko.
Gerendiainek azaldu zuen oinarrizko errenta ekonomikoki bideragarria dela, eta hori frogatzen duten askotariko ikerketak jarri zituen adibide gisa. Borondate politikoan egin zuen azpimarra, bada. Eta kritiko azaldu zen Jaurlaritzarekin, kontrako iritzia eman zuelako eztabaidatu aurretik: «Parte hartze demokratikorako indarrean dauden bitarteko urrietako bat mespretxatzea da».
Proposamenean jasota zegoen baldintzarik gabeko oinarrizko errenta eskubide gisa aitortuko zuen lege bat onartzea. Hala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritar orok jasoko luke diru laguntza herritar izate hutsagatik: 900 euro 18 urte baino gehiagokoek; 450 euro 4 eta 18 urte bitartekoek, eta 270 euro 14 urtetik beherakoek.
Azalpenak gero
Taldeek ordu erdiko bi tarte izan zituzten beren jarrera azaltzeko: proposamenaren alde zeudenak aurrena, eta aurka zeudenak gero. Hori da halako ekinaldien bereizgarrietako bat, legebiltzarraren ohiko jarduerarekin alderatuta. Eta hor, dagoeneko, agerian geratu zen bozketaren emaitza zein izango zen, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk soilik hartu baitzuten parte lehenengo txandan, eta bakar batek ere ez bestean.
Miren Gorrotxategi EP-IU taldeko eledunak adierazi zuen milaka herritarrek babestutako egitasmoa izanik ezinbestekoa zela tramiterako onartu eta eztabaidari bide ematea. «Ez gaude ohituta; pentsarazi behar digu», esan zuen. Eta EAJri gogorarazi zion proposamenaren alde egin zuela Europan: «Europarako balio duenak zergatik ez du balio Euskadirako?».
Iraitz Saez de Egilaz EH Bilduko legebiltzarkideak ere ekinaldia aintzat hartzea babestu zuen, baina «eztabaida orokorrago bat» aldarrikatu zuen, gizarte politikei dagokienez. «Ereduaz hitz egin behar dugu, ereduaren erroko aldaketaz». Eta nabarmendu zuen eztabaida hasi besterik ez dela egin, egitasmoa onartu ez arren.
Bozketa amaitu ondoren eman zituzten azalpenak gainerako taldeek. EAJk eta PSE-EEk bere egin zituzten Jaurlaritzaren argudioak, eta egungo ereduan sakondu nahi dutela azaldu zuten. Aitor Urrutia jeltzalearen iritziz, oinarrizko errenta ez da «sistemarik egokiena» pobreziari aurre egiteko, eta DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta berriaren garrantzia azpimarratu zuen. Gloria Sanchez sozialistak, bestalde, zalantzan jarri zituen errentaren oinarriak eta helburuak.
PP+C’s-en izenean, Laura Garridok ere egungo babes sistemaren alde hitz egin zuen, eta baztertu egin zuen laguntza orokortu bat. Laguntza oro enpleguarekin lotu behar dela argudiatu zuen.