Astearte honetan onartuko dute gasaren BEZa % 21etik %…

Urritik aurrera aplikatuko da jaitsiera eta, hasiera batean, urte amaierara arte egongo da indarrean. Hala ere, egoeraren arabera, luzatzea ere posible ikusten du Gobernuak.


Arte grafikoena ez da atzo Gipuzkoan egin zen lanuzte eskaera bakarra, CIE Legazpiko langile batzordeak —ELA, LAB eta UGT— hiru eguneko greba deialdia egin baitu azpikontraten «gehiegizko erabilera» salatzeko. Hilaren 21, 22 eta 23rako egin dute. Batzordearen arabera, azken urteetan 50 lanpostu desagertu dira azpikontraten eraginez. Bestalde, BM Shopeko langile guztiek greba egin zuten atzo. Barakaldokoek (Bizkaia) bigarren greba eguna zuten; beste dendetakoek, berriz, greba mugagabeko lehena.
Nafarroako metalgintzako sindikatuen plataformak —ELAk, CCOOk, eta UGTk launa ordezkari dituzte, eta LABek, hiru— eta patronalak hilaren 26an egingo dute hurrengo bilera. Hara begira Carlos Sarasa ELAren Nafarroako industria federazioaren ordezkariak bere sindikatuaren eskakizunak azaldu ditu. Azpikontratei mugak jartzearen garrantzia nabarmendu du, langileen artean sortzen dituzten aldeengatik. «Haren eraginez, langile askori beste itun kaskarragoak aplikatzen zaizkie», salatu du. Eredu bat ere jarri du, metalgintzako eta aparkalekuetako langileen baldintzak alderatuz. Metalgintzako ituneko soldata oinarria urtean 21.700 eurokoa da; aparkaleku langileena, aldiz, 14.500 eurokoa.
Ez da azpikontraten inguruko ardura bakarra, ELAk subrogazio eskubidea itunean jasotzea nahi baitu. Klausula horren arabera, azpikontrataturiko zerbitzua ematen duen enpresa aldatzen bada, berria behartuta dago aurrekoaren langileekin jarraitzera. ELA 2015ean hasi zen eskubide hori aldarrikatzen, eta beste sindikatuei eskaera horri muzin ez egiteko eskatu die. Subrogazioa, besteak beste, Gipuzkoako eta Bizkaiko itunetan jasota dago.
Horiek, baina, ez dira talka puntu bakarrak. ELAk esana du KPIaren araberako soldata eguneratzeak marra gorria direla eta patronalaren eskaintza hortik beherakoa da. Sei urterako eskaintza bat egin du (2022-2027), eta hauek lirateke eguneraketak: %3,75eko igoera aurten; %3,5ekoa 2023rako; %3,25ekoa 2024rako eta %2koa hurrengo hiru urteetarako. Alderatuz jarrita, abuztuan %10,4an zegoen KPIa. «Horrek esan nahi du itunak eragiten dien 35.000 langileek erosahalmena galduko dutela», ohartarazi du Sarasak.
Greba Araban
Nafarroakoa ez da korapilatzen ari den metalgintzako itun bakarra. Hilaren 26an ere bilera dago Bizkaian, eta iragan asteko bileraren ondoren greba hotsak ozen hasi ziren berriz. Araban, berriz, hots horiek errealitatea dira, eta sindikatuek jada greba deialdia egina dute hurrengo asteko asteazken, ostegun eta ostiralerako.
Proiektua aurrera doala ziurtatu du Errusiako Gobernuak, eta bi urte barru eraikitzen hasiko direla dio Mongoliako Gobernuak —bere lurretatik igaroko da—. Xik, ordea, ez du ofizialki oniritzirik eman, ez baitago guztiz garbi Errusiak saldu nahi dion gasa erosi nahi duenik.
Proiektua ez da berri-berria, baina, orain, garrantzia hartu du Putinentzat. Sinbolikoa, batetik, Europari erakutsi nahi baitio ez duela haren beharrik; eta ekonomikoa, bestetik, gasak ematen dion diruaren behar handia baitu Errusiako Estatuak, eta Europari salduko ez dion gasarentzat erosle bat behar baitu.
Zehazki, Siberia mendebaldeko Jamal penintsulako gasa da Txinari saldu nahi diona eta horixe bera da, nagusiki, Europara orain arte bidali duena. Jamaleko gasa Alemaniara iristen zen Nord Stream 1 gasbidetik, baina irailean guztiz itxi du Moskuk, EB zigortzeko Ukrainari ematen dion babesarengatik. Gas horrek bete behar zuen Nord Stream 2 ere, baina Ukrainaren inbasioak luzarorako edo betirako lurperatu du Alemaniako Gobernuak gasbide horri baimena emateko prozesua.
Nord Stream 2k urtean 55.000 milioi metro kubiko gas garraiatzea zen asmoa, eta hori baino pixka bat gutxiago —50.000 milioi metro kubiko— edukiko luke Siberiaren Indarra 2 gasbideak ere. 2.600 kilometro luze izango da, eta Siberia eta Mongoliako mendebaldea zeharkatu ondoren, Barne Mongolia eskualdean sartuko litzateke Txinan, Pekindik ez oso urrun.
Samarkandan, Ukhnaagiin Khurelsukh Mongoliako presidenteak esan du gasbidea babesten duela, baina onartu du azterketa teknikoak eta ekonomikoak egin behar direla aurretik. Iparraldeko eta hegoaldeko auzoekin harreman onak ditu orain Mongoliak, eta gasbidea baliatu nahi du ekonomia garatzeko.
Baina proiektua aurrera egiteko negoziazioak ez dira errazak izango Errusiarentzat, eta energia adituek ez dute espero 2030 arte martxan egotea.
Txina da munduko gas kontsumitzailerik handienetan hirugarrena, AEBen eta Errusiaren ondoren, baina beste bi horiek ez bezala, ez du bere burua hornitzeko nahikoa ekoizten. BPren arabera, 2021ean 209.000 milioi metro kubiko gas ekoiztu zituen (munduko %5,2), eta 378.700 milioi kontsumitu.
2019az geroztik, Errusiako Jakutiatik gasa inportatzen du Siberiaren Indarra 1 izena duen 3.000 kilometroko gasbidetik. Iaz 7.600 milioi metro kubiko jaso zituen hortik, aurten 16.000 milioi izango dira, eta 38.000 milioi izango dira gasbideak goia jotzen duenean, 2025ean. Konparatzeko: iaz 155.000 milioi metro kubiko saldu zizkion EBri.
Gainera, otsailean Pekinek kontratua sinatu zuen Moskurekin beste gasbide bat eraikitzeko, Sakhalin uhartetik (Errusia) Heilongjiang probintziara (Txina). Urtean 10.000 metro kubiko gas garraiatu behar ditu, 2026rako.
Hornitzaile asko
Baina Pekinek ez du Europak egindako oker bera egin nahi, ezta hornitzaile bakar baten mende egon ere. Kontua da Txinak beste hainbat hornitzaile dituela —Asia Erdialdeko errepublikak, Australia, Qatar, AEBak, Indonesia, Papua Ginea Berria…—, eta horri eutsi nahi diola. Gasbide berri bati buruz negoziatzen ari da Turkmenistanekin, eta GNLa jasotzeko kontratu luzeak ditu Qatarrekin eta AEBekin.
Laburbilduz, ez dago oso garbi Txinak beharrezkoa ote duen Errusiak eskaini dion gasa, ez behintzat 2030eko hamarkada amaitu arte. Ordutik aurrera ere ikusi beharko, Txina inbertsio oso handiak egiten ari baita energia berriztagarrietan.




