37 hobekuntza jasotzen dituen proposamena igorri die Eusko Jaurlaritzak…

Gaur igorri die proposamena, eta ostiralerako Ertzaintzaren Negoziazio Mahaiaren beste bilera batera deitu ditu ErNe, ESAN, EUSPEL eta SiPE sindikatuak. 18 milioi eurotik gorako kostua dute neurriok. Josu Erkorekaren hitzetan, “neurriak oso positiboak dira Ertzaintzaren sektore askorentzat”.
Uda ona espero dute Gipuzkoako hoteletan
Gipuzkoako Hotelak elkarteak egindako inkesta batek eman zituen datuok, atzo. COVID-19aren pandemia amaituta, horren aurreko datuak berreskuratuko dituztela aurreikusi du elkarteak. Erreserbak egiteko unean nozitu dute aldea, batez ere. Izan ere, pandemiagatik ezarritako mugen eta neurrien ondorioz, iazko bisitari gehienek «azken orduan» egin zituzten erreserbak, baina, aurten, neguan eta udaberrian hasi dira udako oporraldiak antolatzen. Horrez gain, pandemiaren bukaerak ere ekarriko du beste zerbait uda honetan: Europa kanpoko turistak.
COVID-19aren aurkako neurriak tarteko, zenbait herrialdetako turistek ezin izan zituzten Euskal Herriko mugak zeharkatu: esaterako, Japoniako eta Australiako herritarrek.
Subiranotasun funtsa «ideien» munduan geratu da
Horrek ez du esan nahi haren taldeak funtsa lurperatu duenik. «Ideiaren izpiritua bizirik dago oraindik», ziurtatu zuen Johannes Hahn Aurrekontu komisarioak.
Funts berririk ez dagoenez, Bruselak proposatu du gaur egun modu horretako inbertsioetarako erabiltzen den dirua STEP delako plataforma batean biltzea. 10.000 milioi euro izango lituzke.
Von der Leyenek lana izango du EBren aurrekontu propioarentzat eskatutako diru gehigarria eskuratzeko. Guztira, 65.800 milioi euro eskatu ditu 2024tik 2027rako aldirako, sortu diren gastu gehigarriei aurre egiteko: Ukrainako Gobernua finantzatzeko, migrazioa mugatzeko gastuetarako —mugak zorrozteko eta auzoei emateko—, eta interes tasen bat-bateko igoerak eragin duen gastu gehigarrirako. Hiru atal horietatik, Ukrainarenak sortzen ditu eragozpen gutxien.
Brusela ateak ixten hasi da
Pandemiak, Ukrainako gerrak eta trantsizio energetikoak agerian utzi dute EB oso menpekoa dela osasun materialei, energiari eta lehengai batzuei dagokienez, eta horren harira zerbait egiteko beharra oso zabalduta dago EBko gobernuen artean. Hala ere, ikusteko dago zer lortzen duen Bruselak, Txinarekiko politikan desadostasun handiak baitaude EBko gobernuen artean, harekin dituzten merkataritza harreman handiak arriskuan jarri nahi ez dituztenen eta, AEBen ildoari jarraituz, Pekin estu hartu nahi dutenen artean. Edonola ere, azken asteotan Washingtonek berak apaldu egin du Txinako ekonomiarekin dituen loturak eteteko bulkada (decoupling), eta bere egin du Von der Leyenek mahai gainean jarritako beste kontzeptu bat: de-risking, edo arriskuak gutxitzea.
«De-risking delakoa ezin da lelo bat izan», esan du Josep Borrell atzerri politikaren buru nagusiak, Batzordeak proposatutako neurrien aurkezpenean. Segurtasunaren arduraduna ere bazela azpimarratu du, eta EBren segurtasuna dagoela jokoan. Hori dela eta, helburu militarrekin lotura izan dezaketen zenbait jakintzaren esportazioa mugatu nahi du Batzordeak, eta, zehazki, superkonputagailuak, mikrotxip oso landuak eta adimen artifiziala aipatu dituzte. EBko konpainiei eragotzi nahi diete arlo horiekin zerikusia duten inbertsioak kanpoan egitea, baina baita gai estrategiko horietan ekoizpena kanpora eramatea ere.
Bruselak onartu du eskumen arazo bat dagoela, EBko kideei baitagokie esportazioak debekatzea, baina, atzo proposatutakoarekin, irizpide batzuk ezarri nahi ditu, eta batasuneko erakundeen arteko elkarlana sustatu. Herbehereek, AEBen presioen ondorioz, jada debekatu diete ASML enpresakoei Txinari mikrotxip aurreratuak saltzea.
Eztabaida datorren asteko goi bileran hasiko dute EBko gobernuburuek, eta Batzordearen helburua da urtea amaitu aurretik proposamen zehatzak aurkeztu ahal izatea «herrialde kezkagarriek» ez ditzaten asmo militarretarako erabili «Europako enpresen kapitala, haien ezagutza, esperientzia eta ikerketa». Aurretik, irailerako, nahi du EBko gobernuek asmo militarrekin eta zibilekin erabil daitezkeen teknologien zerrenda bat osatzea.
Autoak: hurrengo gatazka?
Segurtasunarekin lotura handirik ez duela eta, sektore estrategiko horietatik kanpo geratuko da autogintza, baina baliteke gatazkarako gai bilakatzea EBren eta Txinaren artean. Politico-k aurreratu duenez, Frantziaren presiopean, Europako Batzordea aztertzen ari da Txinako auto elektrikoen aurkako neurriak hartu ala ez. EBko industriarik handiena da autogintza, baina sektorea berandu dabil mugikortasunaren elektrifikazioan, eta libre utzi duten tartetik sartzen ari zaizkio MG, BYD, Nio eta Txinako beste ekoizleak; ekoizpen kate osoa kontrolpean dutenez, gai dira auto elektriko merkeagoak eskaintzeko.
Europako autogileen artean, bi jarrera zabaltzen ari dira: batetik, Alemaniako autogile handiek (Volkswagen, BMW eta Mercedes) kezka dute barne merkatuan pisua galduko ote duten, baina are gehiago kezkatzen ditu Txinako merkatu osoa galtzeak, azken urteetan dirutza egin baitute han, Txinako klase ertainak haien autoak aukeratu dituelako, hain zuzen.
Bestetik, Renault eta Stellantisek (Peugeot, Citroen, Opel, Fiat, Jeep) ia ez dute lekurik Txinako merkatuan, eta haiei egiten die kalterik handiena txinatarren lehiak, ibilgailu apalagoak egiten dituztelako. Stellantiseko buru Tavaresek argi eta garbi eskatu du Txinako auto elektrikoen gaineko ikerketa bat zabaltzeko.
ErNE, ESAN, SIPE eta EUSPEL sindikatuak eta ‘Ertzainak indar…

ErNE, ESAN, SIPE, EUSPEL eta ‘Ertzainak indar bidez’ kolektiboa elkarrekin mobilizatuko dira
Gipuzkoako enpresen % 34k aurtengo hazkunde aurreikuspenak hobetu dituzte…

Gipuzkoako enpresen % 34k aurtengo hazkunde aurreikuspenak hobetu dituzte eta % 50ek egonkortasuna espero dute. Gipuzkoako Bazkundeak 2023ko lehen seihilekoko Egoera Ekonomikoaren Txostena aurkeztu du.
Gazteen emantzipaziorako 300 euroko laguntza 2024ko hasieran jarriko da…

Gazteen emantzipaziorako 300 euroko laguntza 2024ko hasieran jarriko da indarrean. Eusko Jaurlaritzaren Emantzipa Programak bi urteko zuzeneko dirulaguntza aurreikusten du 25 eta 29 urte bitarteko gazteentzat.
ELAk energia kontsumoa murriztea eta energia sektorea publifikatzea proposatu…

Hego Euskal Herriko trantsizio ekosozialerako norabidea zedarritu du ELAk txosten batean. ‘Trantsizio ekosozialerako proposamena’ izeneko txostena kaleratu du sindikatuak, Hego Euskal Herriko ekonomia sakon eraldatzeko helburuarekin.
Basquevolt enpresak litiozko bateria solidoaren prototipo berri bat egingo…

Basquevolt enpresak litiozko bateria solidoaren prototipo berri bat egingo du 2023rako.