Ertzaintzako sindikatu nagusiak Segurtasun Sailarekin bilduko dira, azken proposamena…

Ertzaintzako sindikatu nagusiak Segurtasun Sailarekin bilduko dira, azken proposamena mahai gainean dutela.

Hego Euskal Herrian eta Galizian, baina, ELA eta CIG sindikatuak ez daude horrekin konforme. Uste dute ehungintzako ituna Madrilen erabakitzeak lurraldeetako hitzarmenak amaitzea ekarriko duela, eta, beraz, jakinarazi dute horren aurka egingo dutela. 2022. urtearen amaieran sortu zen ARTE arropa-denda multinazionalen patronala, eta uztailaren 17rako sindikatuak eta enpresak deitu dituzte negoziazio mahai bat sortzera, hitzarmen zentralizatu bat adosteko.
ELAk eta CIGek, baina, negoziazio mahaiaren bilera horren aurretik beste batzar bat egitea eskatu diote patronal berriari, lurraldeetako hitzarmenei buruz hitz egiteko. Izan ere, Mari Cruz Elkoro ELA sindikatuko Zerbitzuetako idazkari nagusiak adierazi du soldatak eta lan baldintzak hobeak direla Hego Euskal Herriko lurraldeetan, eta uste du Madrilen zentratutako itun batek bertako langileen erosteko ahalmena gutxitzea ekarriko lukeela. Hori da, beraz, ELAren helburu nagusia: Madrilen adostutako itun berriak ez indargabetzea Hego Euskal Herriko lurraldeetako hitzarmenak. «Espainiako itun horretan finkatuko duten eremutik gure lurraldeak ateratzeko eskatzen dugu. Ziurrenik, gai horretan talka izango dugu», dio Elkorok.
Izatez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hitzarmen sektorialak ziurtatuta daude. 2017an, lanbide arteko akordio bat egin zuten Confebaskek eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Bertan, alde biek lurraldeetako itunak lehenesten direla adostu zuten. Horren aurretik, sektoreko akordio bat ere egin zuten ehungintzan, itun horiek ziurtatuz. Hala ere, Elkororen ustez, patronal horrek Espainiako itun bat sinatzen badu, «eztabaida juridiko» bat piztuko da; ELAk iragarri du ekintza sindikala aktibatuko duela.
ARTE patronala
2022aren amaieran sortu zen ARTE patronala —Asociacion Retail Textil España—, arropa denda kate handienek bultzatua. Inditex da patronal berriko talde nagusia, baina H&M, Primark eta Uniqlo ere bertan daude. Elkororen ustez, bereziki Inditexek bultzatu zuen patronal horren sorrera, Espainiako hainbat lekutan arazoak izan dituztelako azkenaldian: «Galizian greba egin zuten Inditexeko langileek, eta akordio bat lortu zuten. Madrilen ere arazoak izan dituzte. Hori dela eta, enpresako akordio bat sinatu zuen Inditexek, gutxieneko soldata batzuk ezarriz».
Arazoa da Espainiako lurralde gehienetan ez dutela sektoreko hitzarmenik, eta leku horietan lanbide arteko gutxieneko soldata jasotzen dute arropa dendetan. Inditexek enpresako hitzarmena sinatu zuen, eta Elkorok uste du lehiakortasun kontuak daudela sektoreko itun zentralizatu baten atzean: «Pentsatzen dut Inditexen helburua dela konpetentziak ere ordaintzea hark langileei ordaintzen diena».
Gipuzkoan urte hasieran berritu zuten hitzarmena, eta 2010eko soldata taulekin alderatuta, 2023 hasierarako %23,6 igo dituzte soldatak. Hala, saltzaile batek urtean 24.376 euro eta bigarren mailako dendari batek 19.228 euro irabazten ditu. Araban urtarrilaren 1ean iraungi zen 2021-2022 iraupena zuen ituna, baina berritzeko prozesuarekin hasi dira aurten; 2022an saltzaile batek 18.093 euro irabazten zituen urtean, eta saltzaileen laguntzaile batek, berriz, 16.625.
Bizkaiko ituna da guztietatik berriena, herenegun sinatu baitzuten akordioa, eta nahiz eta oraindik ez den Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatu, %12ko soldata igoera lortu dute 2015etik hona. Hala, saltzaile batek 20.198 euro irabazten ditu urtean, eta laguntzaile batek, berriz, 15.624 euro.
Nafarroan, egoera ezberdina da. 2008an galdu zuen indarraldia itunak, eta patronala «ez da existitzen»: «Gure asmoa da negoziazioa berraktibatzea, eta enpresak bultzatzen ari gara, baina oraindik ez dugu lortu».



Bozketa egun osoan izango da, eta txanda guztietako langileek 22:15 arte izango dute tartea botoa emateko; 23:00ak ingururako espero dute emaitzak izatea. Asteartean egin zuen proposamen berria zuzendaritzak, eta enpresa batzordeari adierazi zion ostiralera arte iraungo duela eskaintzak.
ELA da oraingoz zer egingo duen adierazi duen sindikatu bakarra. Enpresaren eskaintzaren aurka dagoela esan du, eta aurka bozkatzeko deia egin die langileei. Enpresa batzordeko hamazazpi ordezkarietatik bi ditu ELAk.
LAB sindikatuak, batzordean gehiengoa duenak —hamazazpi ordezkarietatik sei—, ez du jakinarazi zer egingo duen bihar, baina Jon Martin LABen enpresa batzordeko delegatuak adierazi du gaur egun mahai gainean dauden edukiak zeintzuk diren kontuan hartuta LAB ez dagoela «ados Michelingo zuzendaritzarekin».
CCOOk —bost ordezkari—, UGTk eta CSIk ere —bina ordezkari— ez dute iragarri zeren alde egingo duten, baina, ikusita alde agertu zirela Gasteizko planta barnean hartzen duen zentroen arteko batzordean, eta ikusita proposamena berdina dela, pentsatzekoa da zuzendaritzak eskainitakoaren alde egingo dutela.
Gaurko bozketaren ostean, bilera egingo dute sindikatuetako ordezkariek bihar, 09:00etan, erreferendumaren emaitzei buruz hitz egiteko. Gasteizko lantegian, sindikatu txikienak agertu ziren zuzendaritzak eskainitakoaren aurka —CGT, ELA, LAB eta ESK—, eta mobilizazio zikloari amaiera eman zioten atzo. Bestalde, zentroen arteko batzordetik ateratzea ere aldarrikatu zuten, hitzarmen propio bat izateko.
Zuzendaritzaren eskaintza
Hasieran, hitzartutako soldata igoerez gain —%5 2023an, %3 2024an, eta %2 2025ean eta 2026an—, zuzendaritzak aparteko soldata igoerak eskaini zituen, enpresaren mozkinei eta KPI kontsumorako prezioen indizearen igoerari lotuta. Proposamen berrian, berriz, bakarrik KPIaren igoerari dago lotuta soldata igoera hori —%2ko igoera KPIak %8 gainditzen badu 2023an eta 2024an, eta, 2025ean eta 2026an %4 gainditzen badu, beste %2—.
Soldata igoerak KPIarekin soilik lotzeaz gain, 1.500 euroko plusa emango die enpresak langileei, betiere proposamenaren aldeko botoa gailentzen bada gaur.


Gipuzkoako Hotelak elkarteak egindako inkesta batek eman zituen datuok, atzo. COVID-19aren pandemia amaituta, horren aurreko datuak berreskuratuko dituztela aurreikusi du elkarteak. Erreserbak egiteko unean nozitu dute aldea, batez ere. Izan ere, pandemiagatik ezarritako mugen eta neurrien ondorioz, iazko bisitari gehienek «azken orduan» egin zituzten erreserbak, baina, aurten, neguan eta udaberrian hasi dira udako oporraldiak antolatzen. Horrez gain, pandemiaren bukaerak ere ekarriko du beste zerbait uda honetan: Europa kanpoko turistak.
COVID-19aren aurkako neurriak tarteko, zenbait herrialdetako turistek ezin izan zituzten Euskal Herriko mugak zeharkatu: esaterako, Japoniako eta Australiako herritarrek.