Metro Bilbaok berreskuratu ditu % 50 merkatutako tarifak
Metro Bilbaok berreskuratu ditu % 50 merkatutako tarifak
IRPH hipotekek «argiak» izan behar dutela ebatzi dute
Iaz galdutako erosahalmena aurten berreskura daitekeela uste du LHK-k
«2012ko lan erreformaz geroztik negoziazio kolektiboan egondako daturik onenak dira. Aurreikuspena ezberdina zen, eta onartu behar dut harritu egin nauela, onerako». Tomas Arrieta LHK-ko presidenteak ezin izan zuen poza ezkutatu iazko datuen eta aurtengoen aurreikuspenen berri emateko atzoko agerraldian. Eroritako hitzarmenen datuak ere hobera egin du: iazko maiatzaren amaieran %9,4 ziren; gaur egun, berriz, %6,3. Beste %41,8 hori luzatuak daude, hau da, indarrean daude baina eguneratu gabe.
Eta zergatik gertatu da negoziazio kolektiboaren pizkunde hori? Arrietak hiru arrazoi eman zituen, eta aurrenekoan dago haren harriduraren oinarria: «Inflazioak asko beldurtu gintuen, baina pizgarri suertatu da. Inflazio txikia dagoenean, hitzarmena ez berritzea ez da hain kaltegarria, baina, datu hauekin, diru galera handia da». Beste bi arrazoiak hauek dira: egoera ekonomiko «egonkorra» —iaz %4,4 hazi zen ekonomia, eta aurtengorako %1,6ko hazkundea espero du LHK-k—, eta negoziazioak aldatu izana; itun luzeagoak sinatzen dira, inflazioaren eragina epe luzeago batean banatzen dutenak.
Arrietak azaldu zuen inflazioak erabat baldintzatu duela azken urteetako negoziazioa. 2022ko azken datua %5,4 izan zen, eta aurtengo maiatzekoa, %2,3. Iaz, soldatak %4,08 eguneratu ziren batez beste indarrean zeuden hitzarmenetan; aurten, berriz, %4,01 eguneratzea espero dute. Alegia, iaz ituna indarrean zuten langileek erosahalmenaren %1,3 galdu zuten, baina aurtengo inflazioak urte hasierako joerari eusten badio, kopuru hori berreskuratuko da.
Alde horretatik, Arrietak zehaztu zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoan sinatzen diren hitzarmenen soldata eguneraketak Espainian sinatzen direnenak baino nabarmen handiagoak izan direla. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan negoziaturiko hitzarmenen soldatak %4,8 igo ziren iaz; Espainian negoziatu eta Euskal Herrian eragina dutenena, berriz, %2,89. Aurten joera bera izan da: aurrenekoak %4,89 igoko dira, eta Espainian negoziaturikoak, %3,82.
Greba egun gutxiago
LHK-k beste hainbat datu interesgarri eman zituen. Esaterako, 1.002.594 langile daudela izena emanda Gizarte Segurantzan, eta 105.379 langabe daudela (%8,7). Milioi bat langileen langa igarotzea mugarria izan zen, eta hor eutsiko diola iragarri zuen. Antzeko egoera ikusteko, 2008ko udara jo beharra dago. Garai hartan, 982.935 langile zeuden. Ondoren iritsi zen krisia, eta kopuruak 2013ko abuztuan jo zuen hondoa: 865.467 kontratudun.
Azkenik, nabarmendu zuen lan gatazkak murriztu egin direla aurten: «Greba gehiago egon dira, baina grebalari kopurua eta greba egunak asko gutxitu dira». Lehen hiruhilekoko datuei erreparatuz, 5.584 langilek egin zuten greba, iaz epe berean egin zutenak baino %38,4 gutxiagok; eta 26.284 greba egun egin zituzten guztira, iaz baino %40,3 gutxiago. Hala ere, enpresari elkarte batzuk gatazken kexu dira oraindik. Arrietak ez zuen mezu horien inguruko iritzirik eman nahi izan.
35 eta 36 urteko bi langile zauritu dira erredurekin…

35 eta 36 urteko bi langile zauritu dira erredurekin Tafallan
Europako Auzitegiak Estatuko epaileei agindu die HMEI indizearen informazioa…

Gaur argitaratutako sententziaren arabera, Estatuko organu judizialei dagokie konprobatzea erreferentzia diren indizeen gaineko informazioaren garrantzia eta berau zuzen jasotzen dela. Horrez gainera, organu hauek erabaki behar dute indizeari diferentzial negatiboa ezarri behar ote zaion edo ez.
Metro Bilbaok bihar errekuperatuko ditu % 50 merkatutako tarifak

Metro Bilbao bihar errekuperatuko ditu % 50 merkatutako tarifak. Bizkaiko Aldizkari Ofizialak gaur, ostegunarekin, argitaratu du Bizkaiko Garraio Partzuergoak onartutako prezio jaitsiera; bihar izango da indarrean, hortaz.
2,4 milioi elikadura falta eta pobrezia energetikorako
Hurbildu arren, pandemia aurreko datuetatik urruti dago industria
Pandemiak gogor jo zuen industria, eta jarduerak beherakada nabarmena izan zuen 2020an. Eustaten datuek erakusten dute, halere, suspertze ekonomikoaren olatua hartu zuela sektoreak hurrengo urtean. Horren erakusgarri da industriaren balio erantsi gordina, hots, sektoreak barne produktu gordinari egiten dion ekarpena, %6,1 handitu izana 2021ean.
Igoera Frantziak eta Alemaniak izan zutena baino handiagoa da (%4,5 handitu zen), baina Europako Batasuneko batezbestekoarena baino apalagoa: %6,7 handitu zen. Espainian ere %6,6koa izan zen igoera.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren kasuan, metalgintza da industria gehien hauspotzen duten sektoreetako bat: 2021ean sortutako balio erantsi gordinaren %26,5 azpisektore horri dagokio, hain justu ere. Kasu honetan, ordea, salgaien garraioak, energia elektrikoak, gasa eta lurrunak, eta ekipo ondasunek egin zioten ekarpenik handiena balio erantsiari: %33,3.
Izan ere, 2021ean salmentei ekin zien berriro ere industriak. Pandemiaren ondorioz %18,4 jaitsi baitziren 2020an; urtebete geroago, berriz, %18,6 handitu ziren. Balio erantsi gordinari dagokionez, Bizkaiak izan zuen hazkunderik handiena (%21,9), Gipuzkoaren (%14,5) eta Arabaren aurretik (%11,2).
Kanpo sektoreak lagunduta etorri zen hazkunde hori. 26.022 milioi euroren salmentak egin baitziren atzerrian, euskal enpresen esportatzeko duten joera handia garbi utzita. Hala ere, esportazioek EAEko barne produktu gordinean duten pisua zertxobait apalagoa izan zen aurreko urteekin alderatuta: 2021ean %147 ordezkatu baitzuten; %158 2020an, eta %156 2019an. Inportazioak asko handitu ziren, ordea, 21.282 milioi eurorenak egin ziren. Ondorioz, asko murriztu zen esportazioen eta inportazioen arteko aldea. Kanpo saldoak positiboa izan zen, hala ere.
Pisuari eusten
COVID-19aren eraginez galdutako lekua erabat berreskuratu ez duen arren, industriak pisua handia du oraindik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomian, inguruko herrialdeekin alderatuta. Espainiaren (%16,9), Frantziaren (%13,1) eta Europako Batasuneko batezbestekoaren (%19,9) nabarmen gainetik dago, eta, gutxigatik bada ere, Alemaniakoaren azpitik (%24).
Enpleguari dagokionez, industriak enplegu osoaren %19,9 ordezkatu zuen 2021ean. Pandemia aurreko kopuruarekin alderatuta, zertxobait txikiagoa da portzentaje hori (%20,4), baina Espainiako (%10,9) eta Europako Batasuneko batezbestekoa baino handiagoa (%15,7). Azpisektoreei dagokienez, metalgintzan, makineria eta ekipo ondasunetan, eta materialen garraioan daude langile gehien.
Bilboko, Donostiako eta Gasteizko aireportuek datu historikoak lortu dituzte…

Hiru aerodromoek inoizko hileko erregistrorik onena izan dute: 47.612 bidaiari zenbatu dituzte Hondarribian, 604.247 Loiun eta 30.143 Forondan.