Arropa-kate handietako langileen lan baldintzak “estatalizatu” nahi dituztela salatu…

Greba eguna deitu du sindikatuak gaurko Euskadiko arropa-kate handietan, eta lanuzteak Araban izan du eragin handiena, sindikatuak adierazi duenez. Era berean, elkarretaratzea egin du ELAk Madrilen, Espainiako Estatuko lehen hitzarmena negoziatzen hasi diren egun berean.



