Gorabideko langileek bihar abiatuko dute ostiralera arte deitutako bost…

Gorabideko langileek bihar abiatuko dute ostiralera arte deitutako bost greba egunetako lehena. Negoziazioaren blokeoaren aurrean, ELA, LAB eta ESK sindikatuek bost greba egun gehiago deitu dituzte ekainaren 12, 13, 14, 15 eta 16rako. Batzordeak ez du baztertzen “greba mugagabea” baloratzea.





