Pentsiodunek mobilizazioei berrekin diete, arazoak ez direla “hauteskundeekin desagertu”…

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak berriro ekin die Bilbon egin ohi dituen elkarretaratzeei. Bi mezu nagusi zabaldu dituzte: pentsiodunen arazoak ez direla desagertu eta bizitzaren garestitzea euren bizi-baldintzak okertzen ari dela.





