Bi pertsona hil dira lan-istripuz Lantziegoko ardo upategi batean

Bi pertsona hil dira lan-istripuz Lantziegoko ardo upategi batean. Langileetako bat ardoa egiten den edukiontzietako batera erori da. Lankideak laguntzen saiatu dira, baina anhidrido karbonikoa arnastu dute, eta bi hil egin dira.

