Lehendakariordeak Enplegu Zerbitzu Publikoa eta horrek dauzkan berritzeko eta aurrea hartzeko gaitasuna aldarrikatu ditu, herritarrei erantzunak emateko
Iberiak Gabon betean greba egingo duela iragarri ondotik, Kepa Loizagak, OCUk Euskadin duen ordezkariak, bidaiarien eskubideak zein diren jakiteko gakoak eman dizkigu.
Josu Erkorekak jakitera eman duenez, konpromiso horrek Nazio Batuen Erakundearen 2030 Agendarekin lerrokaturiko helburu bikoitza du: Euskadin 2030erako zirkulazio-istripuetan hildako eta larri zauritutako pertsonen kopurua erdira jaistea eta zero istripu hilgarri izateko helburua betetzea 2050erako.
Galesko Alderdi Laboralistako buru Mark Drakefordek dimisioa aurkeztu du gaur, eta kargu hori eta Galesko lehen ministro postua utziko ditu. Hori bai, gobernuburu izango da oraindik ere, haren ordezkoa aukeratu bitartean; printzipioz, Asta Santua baino lehen egitea aurreikusi dute. Hautatua izan zenean bost urteko agintaldia egingo zuela esan zuen, eta gaur «zehazki» epe hori pasatu dela esan du —2018 abenduaren 13an hartu zuen kargua—, eta horregatik eman duela dimisioa. Drakefordek laboristen lidergoa hartu zuen Carwyn Jonesek dimisioa aurkeztu zuenean; Jonesek zazpi urte egin zituen lehen ministro karguan, 2009tik 2018ra. Alderdi Laboristako buru izatea «pribilegio handia» izan dela gaineratu du Drakefordek bere dimisioaren berri emateko egin duen prentsaurrekoan. Hala ere, Erresuma Batuko Alderdi Laboralistak gobernua berreskuratzeko lanean jarraituko duela iragarri du, eta toryek azken hamahiru urteetan egindako «kalteak» konpontzen. Laboristen garaipen hori berreskuratzeko, «etengabe» lanean jarraituko du, 2021ean galestarrei egindako promesak betetzen jarraitzeko eta «Gales indartsuago, justuago eta berdeago bat» lortzeko. Drakeford alderdiko buru zela, alderdiak ia lortu zuen inoizko emaitzarik onena berdintzea, gehiengo osotik aulki batera geratu baitzen —eserleku bat irabazi zuen— 2021eko bozetan. Emaitza horiek Drakefordek COVID-19aren pandemian egindako kudeaketa onaren ondorioz izan zirela esan zuten hainbat hedabidek. Iazko hauteskunde lokaletan 66 eserleku irabazi zituen alderdiak, eta zortzi herritan eskuratu zuen agintea. Azken hilabeteetan, berriz, Drakefordek inkestetan beherakada nabarmena izan du. Orain bere ordezkoa aukeratu beharko dute laboristek barne hauteskunde prozesu baten bitartez. Drakefordek utzi duen hutsunea betetzeko bi izen-abizen nabarmentzen dira: Galesko Ekonomiako ministro Vaughan Gething, eta Hezkuntzako ministro Jeremy Miles. Oraindik ez dago argi nola izango den aukeraketa prozesu hori; alderdiko Batzorde Betearazlea biltzeko dago oinarri horiek eztabaidatzeko. Litekeena da parlamentuko beste kide batzuen bermeak, tokiko alderdien eta afiliatuen onespena behar izatea. «Benetako titana» Erresuma Batuko Alderdi Laboralistako buru Keir Starmerrek «benetako titana» bezala definitu du Drakeford, eta harekin lan egitea «plazerra» izan dela esan du. Ez da bakarra izan, eta beste alderdi politikoetako kideek ere hitz onak eduki dituzte Drakefordentzat. Galesko kontserbadoreen buru Andrew RT Daviesek ere esker oneko hitzak izan ditu kargua utziko duenarentzat, eta nahiz eta ideia politiko desberdinak izan, «ondo» eraman direla aitortu du. Plaid Cymruko buru Rhun ap Iorwerthek adierazi du erabakia ez zuela inork espero, eta Galesen «aro politiko baten amaiera» dela esan du. Liberal-demokratetako buru Jane Doddsek onena opa dio Drakefordi, eta lanarekiko zuen «pasioa» goraipatu du. Erresuma Batuko lehen ministro Rishi Sunakek ere onena desiratu dio, X sare sozialaren bitartez: «Mark Drakefordi onena opa diot, urte askotako zerbitzu publikoetan egindako lanaren ostean».
Cristina Laborda Albolea izango da Irungo (Gipuzkoa) alkate hurrengo lau urteetan. Gaur aukeratu dute, haren izendapenerako deituriko udaleko ezohiko bilkuran. Labordak aldeko hamar boz jaso ditu, PSEko bere alderdiko guztiak, eta hamabost zuri, beste alderdi guztienak (EAJren zazpi, EH Bilduren lau eta Elkarrekin Podemosen eta PPren bina). Irungo lehen emakumezko alkatea izango da, eta Jose Antonio Santanok utzitako kargua beteko du. PSEren eta EAJren arteko harremana ez da erraza izan Irunen azken urteetan, eta Labordaren izendapenarekin argi gelditu da bi alderdien arteko giroa oraindik ez dela erabat ona. Eusko Jaurlaritzan, aldundietan eta udal askotan emaniko irudia ez da errepikatu Irungo Udalean. EAJk ez du Laborda babestu, baina ez du haren izendapena oztopatu ere, ez baitzuen hautagairik aurkeztu —boz gehien jaso zuen bigarren alderdia izan zen maiatzeko hauteskundetan—. Beste alderdiek ere ez dute haren aurkako jarrerarik izan. Karua hartzeko hitzaldian, Labordak mezu bat bidali die beste alderdiei: «Orain arte, Irun gure arteko eztabaiden aurretik jartzeko gai izan gara, eta batzen gaituenari banatzen gaituenari baino garrantzia handiagoa eman diogu. Egunero udaletxera jarrera horrekin etortzeko erregutzen dizuet». Jose Antonio Santano azken 21 urteetan alkate izandakoarentzako hitz onak izan ditu, eta hark markaturiko bidetik jarraituko duela aurreratu du. Ildo horretan, hiru erronka aipatu ditu: Via Irungo, kirol pabiloiko eta Arbes zahar etxeko lanak amaitzea. Alardea ez du aipatu Labordak hogei urte baino gehiago egin ditu zinegotzi moduan, eta Irungo lehen emakumezko alkatea izango da. Esan du «emakume begirada» txertatuko diela bere agintaldiko proiektu guztiei, eta haien ametsak lortu dituzten emakumeak aldarrikatu ditu. «Errespetua eta elkarrizketa» ere aipatu ditu, baina ez dio inolako erreferentzia zuzenik egin Alardearen auziari. Haren aurrekoak aurten egin dio harrera lehenbizikoz alarde parekideari, eta Laborda alboan izan du udaleko balkoian.
Politikan, zer esaten den bezain garrantzitsua da nola esaten den. Horretaz jabetzeko, nahikoa da Cristina Ibarrola Iruñeko alkatearen bi diskurtso alderatzea: ekainaren 17an kargua hartu zuenekoa, batetik, eta gaur eguerdian aginte makila galduko duela jakin berritan eginikoa, bestetik. Duela sei hilabete, alkate izendatu berria irribarre zabalarekin azaldu zen kazetarien aurrera, eta «hitz egiteko eta ados jartzeko prest» azaldu zen, eskua luzatuta oposizioko talde ia guztiei —EH Bilduri ez—. Gaur, oso bestelakoa izan da irudia: Ibarrola, lehen lerroan eserita; haren aldamenean, zutik, Carlos Salvador Berdintasun zinegotzia —Ibarrolaz gain, Iruñean polemika biziena eragin duen arduradun politikoa—; eta urrats bat atzerago, udal gobernuko gainerako zinegotzi eta kargudunak. Denak aurpegia ilunduta, burumakur, isilik. Ekaineko beste argazki horretatik urte erdia ez, bi edo hiru legealdi igaro zirela zirudien. Diskurtsoan ere nabaritu da aldea. Orduko hartan, «negoziazioa», «kontsentsua», «adostasuna» eta halako hitzak erabili zituen Ibarrolak behin eta berriro, PSN erakarri nahian. Gaurko hitzaldian, berriz, Voxen eta eskuin muturraren parametroetara hurbildu da alkatea. Haren esanetan, «PSNk EH Bilduri ordaindu dion iraultza zerga» da Iruñea, eta askotan erabili ditu «miserable», «koldar» eta «zital» hitzak, buruzagi sozialistak definitzeko: «Argi eta garbi mintzatuko natzaie Maria Txibiteri, Santos Cerdani, Ramon Alzorrizi, Elma Saizi eta Pedro Sanchezi. Animatu nahi ditut, Iruñeko kaleetara atera eta herritarrekin aurrez aurre hitz egin dezaten. Ausartu zaitezte, eta esaiezue aurpegira zeinen gutxi inporta zaizuen hiri hau, gai baitzarete gure hiria negoziazio mahai batean saltzeko, gobernuko aulkiari eustearen truke». Areago: alkateak esan du Pedro Sanchezek eta Maria Txibitek «terroristen lagunek, independentistek eta Espainiaren etsaiek exijitzen dizkieten politikak» egiten dituztela, eta hori «iraingarria» dela ETAren biktimentzat: «Hiltzen zutenek jada hiltzen ez dutenez, zilegi da haiekin edozer adostea?». «Sumina adierazteko» deia Ibarrolak ez du kritikarik txikiena ere onartu bere agintaldi laburrari buruz, eta azpimarratu du «ahaleginak eta bi» egin dituela beste taldeekin ados jartzeko: «Ez naizela gai izan akordiok egiteko?», aurpegiratu dio horri buruz galdetu dion kazetariari: «Hori interpretazio bat da, eta ez nator bat. Ezinezkoa izan da ezer adostea, hau guztia erabakita zegoelako aspalditik». Alkateak, baina, ez du haserrea agerraldi publiko batera mugatu nahi izan. Urrunago jo nahi izan du, eta «sumina adierazteko» deia egin die bere aldekoei: «Guk bezala pentsatzen duten herritar guztiek adieraz dezatela». Izan ere, UPNk zentsura mozioaren aurkako bi manifestaziotara deitu du, hilaren 17rako eta 28rako, eta Nafarroako Udalerrien Federaziotik ateratzea deliberatu du, beste elkarte bat sortzeko asmoz. Gainera, Erribera Garaiko man- komunitatean zentsura mozio bat iragarri du, hark duen presidente sozialista kargutik kentzeko. Esparza: «Terroristei eman diete Iruñea» Ibarrolaren hitz gogorrak ez dira salbuespena izan. Egiazki, UPNren erantzunaren tonua Javier Esparza idazkari nagusiak berak ezarri du goizean goiz, sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez: «Iruñea EH Bilduko terroristei ematea besterik ez zitzaien falta Sanchezi, Txibiteri, Cerdani eta Alzorrizi. Argi dago PSOEk ETAko kideekin negoziatu duela Nafarroaren etorkizuna». Sozialistei leporatu die beren boto emaileei «traizio» egin izana, eta hautsitzat jo ditu UPNren eta PSNren arteko harremanak. Izan ere, eskuinaren erreakzioa berehalakoa izan da, hala Euskal Herrian, nola Espainian. Madrilen, Espainiako Kongresuko sarreran, Alberto Nuñez Feijoo PPko idazkari nagusiak hitz egin du: zentsura mozioa babesteko erabakia «lotsagarria» dela esan, eta herritarrei «berriz ere gezurra» esatea egotzi zion PSOEri. «Hau da Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente izateko ordaindu duen prezioa: ez da amnistia bakarrik, ETAren oinordeko den alderdi bati hautetsontzietan lortu ez duena, hau da, Iruñeko alkatetza ematea ere bada», adierazi du.
Eusko Jaurlaritzak 2023ko lan-eskaintza publikoa onartu du, 3010 lanposturekin. Lanpostuak Administrazio Orokorrari eta haren erakunde autonomoei, Hezkuntzari, Osakidetzari eta Segurtasun Administrazioari dagozkie.
Puentek ziurtatu du Espainiako Gobernua ezin dela “azkarrago joan” AHTa Euskadira iristeko prozesuan. “Lan horiei arreta eta lehentasun handiena ematen ari gara. Gobernuaren esku dauden hemeretzi zatietatik hamahirutan plataformak eginda daude, eta 6 gauzatze bidean daude”, zehaztu du.
Berdinketak balio zion, eta baita lortu ere. Realak 0-0 berdindu du Inter Milanen zelaian, eta lehen postuan amaitu du Txapeldunen Ligako bere multzoan. Espero bezala, Interrek estutu egin du partidako hainbat unetan. Baina talde heldua eta egina dela erakutsiz, txuri-urdinek ondo eutsi diote, patxadaz jokatuz. Lehen postuan amaituta, ustez aurkaririk gogorrenak saihestu dituzte gipuzkoarrek final-zortzirenei begira. Astelehen eguerdian egingo dute zozketa, Nyonen, Suitzan Hamaikakoari dagokionez, Igor Zubeldia zalantza izan zen azken unera arte, bizkarreko minez. Azkenerako azkoitiarra zelaian izan da. Brais Mendezen hutsunea ere bazuen Imanol Alguacilek, eta Zakharianek jokatu du haren ordez. Sadiq eta Oiartzabal, berriz, hasieratik aritu dira. Erritmo bizia izan du partidak hasieratik. Realak izan du baloiaren jabetza eta kontrola. Interrek, berriz, baloia atzetik ateratzen uzten zion Realari, baina zelai erdira iritsi aurretik hura lapurtu eta erasora bizkor irtetea bilatu du, aurren dituen jokalarien abiadura baliatuz. Sakon eta zuzen jokatu dute italiarrek, ohi bezala. Hala iritsi da partidako lehen txartel horia. Zubeldiak jaso du, 21. minutuan. Zelai erdian baloia galdu du Sadiqek. Thuramek hartu du, eta bizi atera da. Zubeldiak falta egin behar izan dio geratzeko. Jokaldi horrek suspertu egin du etxeko taldea, eta pare bat gerturatze izan ditu Remiroren atera, baina abagune argirik sortu gabe. Realari ere hori falta izan zaio, baloi jabetza aukeretan islatzea Lehen zati horretako aukera argiena Interrek izan du, 38. minutuan. Berriro ere baloi bat hustu, eta Thuramek ondo zabaldu dio baloia Alexisi. Haren jaurtiketa Zubeldiak atera du, baina aldaratzea Txileko jokalariari ailegatu zaio, eta errematea Traorek atera du ozta-ozta. Epaileak, gainera, baloirik gabe utzi du jokaldia, ustez baloia kanpora atera delako. Hortik eta atsedenaldira bitarte italiarrek estutu egin dute, eta txuri-urdinei hortzak estutzea tokatu zaie. Hortik eta atsedenaldira bitarte italiarrek estutu egin dute, eta txuri-urdinei hortzak estutzea tokatu zaie. Baina aurrera egin dute, eta korner batean gertu izan dute gola. Merinok buruz egindako errematea gutxigatik joan da kanpora. Horrenbestez, golik gabe amaitu da lehen zatia. Bigarren zatia, bide beretik Bigarren zatiko lehen sustoa Realak jaso du, 49. minutuan. Baloi arriskutsua galdu du Merinok, Remiroren pase baten ostean, eta Interrek gertu izan du gola. Epaileak berriro ere balio gabe utzi du jokaldia, erdilari nafarrari falta egin ziotelakoan. Interrek presioa zertxobait handitu du, eta Reala pauso bat atzera ematera behartu du. Baloia zuen, baina ez zuen lehen zatiko argitasunarekin mugitzen. Zelai erdiari apur bat sendotasun gehiago eman asmoz, Turrientes zelairatu du Imanolek, Sadiqen ordez. Beasaingoak minutu onak jokatu ditu. Haserre zegoen Imanol, taldea norgehiagokaren aginte makila galtzen ari zelako. Interrek gola behar zuen, eta Inzaghik Lautaro eta Amautovic atera ditu. Baina txuri-urdinek ondo eutsi diete. Hurrengo minutuetan, baloi jabetza izanda, Reala hobeto aritu da, eta pare bat korner atera ditu. Bigarrenean Oiartzabalek gutxigatik ez du gol egin.J okaldian penaltia eskatu du txuri-urdinen kapitainak. Penaltia eskatu du handik gutxira Kubok ere, baina epaileak, VARean begiratu ostean, bere burua lurrera bota zuela ikusi du, eta txartel horia atera zion. 15 minutu eskas falta ziren neurketa amaitzeko. Realak gertu zuen lehen postua, baina azken ahalegina falta zitzaion. Sei minutu luzatu ditu epaileak. Interrek azken erasoan ia gola sartu du, Lautaroren eskutik. Baina epaileak txistua jo, eta multzoen fase bikainari ginga jarri dio Realak.
Etxepe bateko etxejabeek estatutuetan jarduera ekonomikoak debekatuz gero, debekatuta egongo dira pisu turistikoak ere. Hala ondorioztatu du Espainiako Auzitegi Gorenak, bi sententziatan, eta horietako bat Donostiako kasu bati dagokio. Etxeak erabilera turistikorako alokatzea, beraz, jarduera ekonomikoa da. Donostiako eraikinaren kasuan, etxeen sustatzaileak jarduera ekonomikoak debekatu zituen eraikineko arauetan, eta debeku hori jasota zegoen etxeen salerosketa kontratuetan. Bulegoak, kontsultak, klinikak… aipatzen ziren adibide gisa. Salbuespen bat ageri zen arauetan: ezkaratz bateko bizilagun guztiek onartuz gero, posible izango litzateke jarduera ekonomikoren bat egitea. Eraikinaren estatutuetako jarduera ekonomikoen adibideetan ez zen ageri etxebizitza turistikorik, baina Espainiako Auzitegi Gorenak argitu du erabilera turistikorako etxeak alokatzea ere debekatutako jardueren barruan sar daitekeela, gainerakoen parekoa delako. Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Donostiako Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiaren 2017ko sententzia. Eraikineko zenbait etxejabek eta enpresa batek salaketa jarri zuten Urumea pasealekuko 10, 11, 12 eta 13. ezkaratzetako etxejabeen elkartearen kontra, etxejabeen elkarteak 2017ko otsailean pisu turistikoak, oporretarako alokairuak eta epe laburreko alokairuak debekatu zituelako. Salatzaileen arabera, jarduera ekonomikoen debekuak ez zien eragiten etxebizitza turistikoei. Donostiako Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiak arrazoia eman zion etxejabeen elkarteari. Salaketa jarri zuten etxejabeek eta enpresak helegitea aurkeztu zuten, eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 2. Atalak atzera bota zituen haien eskaerak eta argudioak: pisu turistikoak estatutuek debekatutako jarduera ekonomikoen barruan zeuden. Baimenik ez Eraikinean bizi ziren bizilagunak 2015. urtearen amaiera aldera konturatu ziren eraikineko hainbat etxebizitza erabiltzen ari zirela turisten egonaldi laburretarako. Bizilagunak kexatzen hasi ziren, eta eraikinaren kudeatzaileak 2016ko azaroko batzarraren gai zerrendan sartu zuen auzia. Hiru hilabete geroago, beste batzar batean, etxebizitza turistikoak debekatutako jardueren artean sartu zituzten etxejabeek. Etxebizitza turistiko horien jabeek eta kudeatzaileek bizilagunen kontra jo zuten, baina auzitegiek ez diete arrazoirik eman: ez duelako estatutuetan ezarritako debekua zabaltzen eta ez duelako beste debekurik ezartzen, eta eraikineko debeku orokorrak ezkaratz guztiei eragiten dielako. Berez, ezkaratzek aukera dute, etxejabe guztiek alde bozkatuz gero, pisu turistikoak jarduera debekatuen zerrendatik ateratzeko, baina inork ez du halako erabakirik hartu. Espainiako Auzitegi Gorenak Donostiako kasuaren oinarri bera erabili du Oviedoko (Asturias, Espainia) beste kasu batean. Bi etxe turistiko daude Oviedoko hogei solairuko eraikin ezagun batean. Eraikinaren estatutuan zehazten da etxeetan ezin dela egin jarduera profesionalik, ezta merkataritza jarduerarik ere. Etxebizitzak bizitzeko soilik direla zehazten dute. Auzitegi Gorenak dio pisu turistikoek izaera komertziala dutela, enpresa baten esku daudela, eta, beraz, estatutuen arabera debekatuta daudela. Etxe turistikoek jarduera eten beharko dute.