Elordik eta Rezustak aurrera egin dute
Elordi eta Rezusta Binakako Txapelketako kanporaketetan izango dira. Aspekoek kostata irabazi diete Laso-Arangureni (22-19), nagusiki, Baikoko aurrelariak maila bikaina erakutsi duelako. Galtzaileak txapelketatik kanpo geratu dira. Elordi-Rezustak nahikoa zuten hogei tanto egitearekin, eta Laso-Arangurenek 22-19 edo emaitza hobeago batekin irabazi behar zuten. Asko zegoen jokoan, eta kantxan ere nabaritu da hori. Neurketa oso gogorra izan da. 17na berdindu duten arte aurretik izan dira Aspekoak, baina ez dute amore eman Baikokoek. Lasoren bi jokaldi bikaini esker 17-18 eta 18-19 ere aurreratu dira, baina azken tantoetan gehiago asmatu dute gorriek. 20-19koan amaitu da norgehiagoka. Amaitu da ligaxka Ligaxka gaurko partidarekin bukatu da. Finalaurrekoetara zuzenean pasa dira Jaka-Mariezkurrena eta Peio Etxeberria-Zabaleta; kalean geratu dira Ezkurdia-Tolosa eta Laso-Aranguren; eta gainontzeko lau bikoteek kanporaketak jokatuko dituzte datorren astean. Ostegunean Tolosan arituko dira Altuna III.a-Martija eta Artola-Imaz. Irabazlea finalaurrekoetara igaroko da, eta galtzailea Peña II.a-Albisu Elordi-Rezusta partidako garailearen aurka arituko dira. Ostiralean Amorebietan jokatuko dute, eta azken bikotea Bilbon erabakiko da, igandean.


