Epailearen ebazpena iritsi da, eta kalean daude Navaleko 173…
Ez da ezusterik izan, beraz; langileek protesta ugari egin dituzte azken hilabeteetan; bilerak ere erruz izan dira, hala Jaurlaritzarekin nola Espainiako Gobernuarekin, baina erakunde horiek uko egin diote pribatizatutako ontziola atzera publiko egiteari. Gasteizek ez du baztertu Navalen likidazioaren ondotik proiekturik jaiotzen bada hura laguntzea; «baina laguntzea ez da lideratzea», gogoratu dute sarritan Lakuako ordezkariek, Europako lehia arauak argiak direla esanda.
Horiek horrela, kaleratutakoen artean 150 beharginek badute Navantia ontziola talde publikora joateko aukera, haren aurrekoa zen Izar enpresa publikoko langileak baitziren 2006an Sestaoko ontziola pribatizatu zutenean. Lana emango dietela berretsi diete, baina lanpostu horiek Ferrolen, Cadizen edo Cartagenan egongo lirateke, kaleratze arriskua duten ontzioletan. Ez dirudi benetako irtenbide bat.
Eta orain zer?
Gaur bertan batzarra egingo dute langileek Sestaoko ontziolan, mobilizazioei zer-nolako segida emango dieten erabakitzeko. Haren ostean, manifestazioan aterako dira Bilboko kaleetan (11:30).
Horrez gain, beharginen ordezkariek bilera bat egingo dute Espainiako Industria ministro Reyes Marotorekin, Madrilen; hilaren 15ean izango da batzar hori. Langileen egoera izango dute hizpide, eta Madrilek eman ditzakeen erantzunen zain geratuko dira. 173tik 150ek SEPIrekin duten kontratazio lotura horrek ekar dezakeenari buruz gehiago jakingo dela espero dute.
Kaleratzeen ostean Navalen likidazio prozesuak aurrera egingo du, eta langilerik gabeko instalazioak erosteko hautagaiak azaltzen ote diren jakingo da datozen asteetan. Baita industria proiektu berri bat abiatzeko inbertitzailerik agertzen ote den ere.
Naval hartzekodunen konkurtsoan dago 2017ko urriaren 10az geroztik. Ontziolaren jabeek —Murueta eta Ingeteam dira akziodun nagusiak— iazko irailean eskatu zioten epaileari abian jartzeko likidazio prozesua, eta prozesu horren ondotik iritsi dira langileen kaleratzeak.
ELA sindikatuak esan du «oso larria» dela Lan Ikuskaritzaren jokaera, langileen kaleratzeak baimendu dituelako «bideragarria den enpresa batean». ELArentzat, «arbuiagarria» da Industria Sailak esatea ebazpena iritsi aurretik Lanbide langileen soslaia aztertzen ari dela haiei beste enplegu bat emateko.
2019ko otsaileko liburu berrien buletina
Bihar zabalduko dute Arabako Enplegu Publikoaren Eskaintzan izena emateko…

Noiz da Arabako Enplegu Publikoaren Eskaintzan parte hartzeko izena emateko epea? Interesdunek apirilaren 2ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.
La Navaleko langileek kaleratze autoa jaso dute

Sestaoko (Bizkaia) La Naval ontziolako 173 langileei eragiten dien kaleratze autoa jaso du 2019ko martxoaren 4an enpresa batzordeak. Otsailaren 28ko data du autoak.
627 langabe gutxiago zeuden otsailean Hego Euskal Herrian

Langabeziak gora otsailean: 119.863 langabe zenbatu dituzte EAEn, eta 33.839, Nafarroan, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak emandako datuen arabera.
Turismo Gastronomikoaren Munduko V. Foroa Donostian egingo da eta…
La Navaleko Batzordea ez da Madrilera joango, Industriatik deia…

La Navaleko langileen batzordeak Ministerio aurrean “plantoa” egiteko asmoa zuen Reyes Marotorekin biltzea lortu arte. Enpresaren itxieraren aurka borrokan ari dira
Aireko gerra Frantziaren eta Herbehereen artean
2 Zer gertatu da? Herbehereetako Gobernuak aire konpainiaren akzioen %14 erosi ditu burtsan, inori ezer esan gabe, 744 milioi euroren truke. Erosketa oso gaizki hartu du Frantziak: «Oso harrigarria da, eta ez da batere lagunkoia».
3 Noski, ez du gustuko izan gobernu batek enpresa pribatu batean parte hartzea… Tira, ez zaio gustatu beste gobernu batek muturra sartzea Air France-KLMn, dagoeneko berak barruraino sartuta daukalako. Air France Frantziako konpainia publikoa zen; 1999an hasi zen pribatizatzen Lionel Jospinen gobernu sozialista, eta 2004an egin zuen bat KLM herbeheretarrarekin. Baina, ohitura duenez, Parisek parte hartze esanguratsua gorde zuen (%14,3), eta boto eskubideen %23 dituenez, botere handia du konpainian.
4 Zergatik sartu da Herbehereetako Gobernua konpainian? Ezohiko mugimendua da, Hagako gobernua oso liberala delako horrelako kontuetan, Frantzia ez bezala. Baina KLM eta batez ere Schiphol Amsterdamgo aireportua ikurrak dira herbeheretarrentzat. Eta Hagako gobernua beldur zen, Benjamin Smith zuzendariaren plan baten ondorioz, KLMk gaur egun duen autonomia galdu eta bigarren mailako konpainia bat ez ote zen bihurtuko, Air Franceren menpe.
5 Susmo horrek badu funtsik? Baietz dio Herbehereetako Gobernuak, eta ezetz Frantziakoak. Gogorarazi duenez, 2004ko batasun itunak esaten du Air France-KLMk ezin dituela hegaldiak Schipholetik Frantziara eraman. Berez, frantziarrek diote Amsterdamgo aireportuari egin diola mesede batasunak: 2004tik 2018ra 44 milioitik 71 milioira handitu da han bidaiarien trafikoa; Parisko Roissy-Charles de Gaullen, berriz, 51,2 milioitik 72 milioira.
6 Zer egin du Frantziako Gobernuak? Bere parte hartzea handitzeko tentaldiari eutsi dio, operazioa garesti aterako zitzaiolako, eta elkarrizketak hasi ditu. Ostiralean bildu ziren Parisen Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroa eta Wopke Hoekstra herbeheretarra (goiko irudian). Azken horrek onartu zuen operazioa ez zela «oso ortodoxoa» izan, baina krisia ez sakontzeko asmoa adierazi zuen. Lantalde bat osatuko dute, eta ekainean argitaratu nahi dute bi aldeak gogobeteko dituen plan bat.
7 Langileen artean izan du eraginik borroka horrek? Ez, akziodunen arteko gatazka bat baizik ez da izan. KLMko pilotuek eta beste langileek Air Francekoek baino baldintza hobeak dituzte gaur egun, eta, hala ere, batasunaren irabazien %80 haiek lortzen dituzte. Bake soziala txikiagoa da Air Francen: iaz hainbat greba egun egin zituzten udaberrian eta udan, eta horien ondorioz eman zuen dimisioa Jean Marc Jainallac orduko buruak. Urrian sinatu zuten soldatak igotzeko akordioa.