Eroskik bere zorra finantzatzeko akordioa lortu du

Eroskik eta hartzekodun nagusiek akordio bat adostu dute, EAEko konpainiaren zorra finantzatzeko. Eroskik 2024ko uztailaren 31ra arte izango du orain ordaintzeko.



Ezohikoa da Japonian akusatu bat aske geratzea, baina ezohikoak dira Ghosnen auziaren beste atal batzuk ere. Japoniako fiskaltzak finantza eskandaluetan inplikatutako beste enpresaburu edo zuzendari batzuekin baino gogorrago jo zuen Ghosnekin, kamerak aurrean zituela atxilotu baitzuten Tokioko aireportuan, joan den azaroaren 19an. Eta ez da oso ohikoa 1999. urtean Nissan salbatzeagatik ospea —eta dirutza— irabazitako batek orain espetxealdi oso luze bat arriskatzea, nork eta Nissanek haren aurka egindako salaketengatik.
Japoniako auto konpainiak Ghosni leporatzen dio agintariei irabaziak ezkutatzea eta konpainiaren dirua bere negozio partikularren galerak estaltzeko erabiltzea. Akusazio horiek ukatu ditu Ghosnek, eta ziurtatu du bere aurkako «konplota» egin dutela Nissaneko burukide batzuek, auto konpainia japoniarra eta Renault frantziarra gehiago batzeko asmoa zuelako. Renault da Nissaneko akziodun nagusia, nahiz eta gaur egun autogile japoniarra enpresa handiagoa eta errentagarriagoa den. Nissanek gezurtatu egin ditu Ghosnen akusazioak.
VW taldeak hauspotu du zurrumurrua. Otsailaren 19an, Andreas Tostmann Logistika eta Ekoizpen arloko arduradunak azpimarratu zuen epe luzeko lan hitzarmen bat izateak «asko» lagunduko lukeela hirugarren modeloa lortzeko.
Mezua eraginkorra izan zen: langileen batzordean gehiengoa duten UGTk eta CCOOk oso iraupen luzeko hitzarmena bermatu diote VWi, sei urtekoa. Hitzarmenak honako neurri hauek jasoko ditu: sei urterako soldata igoerak, 2023ra arte 650 langile aurrez erretiratzea errelebo kontratu bidez, eta 300 eta 500 lanpostu artean sortzeko konpromisoa… Langileen batzarrak oraindik ez du akordioa berretsi, baina CCOOko afiliatuek, adibidez, ontzat eman dute edukia.
Hala ere, ikusteko dago zer gertatuko den hirugarren modeloarekin. Genevan (Suitza) egiten ari diren nazioarteko automobil azokan, Juergen Stackman VWeko salmenta eta ekoizpen arduradunak adierazi zuen oraindik ez dela erabakirik hartu. Stackmannen arabera, Polo eta T-Cross modeloak «erritmo bizian» ari dira ekoizten: «Nafarroako taldeak lan bikaina egin du Poloaren ekoizpenaren lidergoa hartuta, eta harro nago eurekin. Nafarroak etorkizun bikaina dauka».
Hala ere, Diess kontseilari ordezkariak ahulgune gisa ikusten du modelo gehiago egitea: «Modelo asko ekoitziko balitu, lehiakortasuna galduko luke. Saiatuko gara beti ahalik eta modelo gutxien egiten. Fabrika ezin liteke gehiago zabaldu».
Emakumeek gizonezkoek baino soldata txikiagoak jasotzea begiz joa du Eusko Jaurlaritzak. Horrela jaio da kontratazio publikoa moldatuko duen instrukzioa. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako irizpideak sartuko dituzte kontratazio baldintzetan. Pauso oso garrantzitsutzat jo du Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak, eta helburu handinahi baten barruan jarri du: «2030erako soldata arrakala txikiena duen Europako bost herrialdeen artean jarri nahi dugu Euskadi».
Aurrerantzean kontratazio pleguetan soldata arrakala murrizteko sar daitezkeen irizpideak finkatu dituzte. Beste hainbat puntu baloratuko dituzte kontratua emateko, baina instrukzioan batutako irizpideek gutxienez %5 balioko dute. «Helburu dugu horrelako klausulak kontratuetan sartzen hasteko, eta poliki-poliki pisua irabaziz joateko», argitu du Azpiazuk.
Kontratazioaren alor guztietan eta kontratazio organoetan lan egiten dutenentzat da instrukzioa. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko sektore publiko osoari eragingo dio, eta kontratu guztiei, hasi horniduretatik eta obretaraino.
Irizpideen artean daude, esaterako, erantzukizuneko, kudeaketako eta kualifikazio handiko postuetako kideen %50 emakumeak direla bermatzea, eta enpresak adjudikazioa betetzeko egiten dituen kontratazio berrietan emakumeak kontratatzea.
Berdintasun politikak aurrera eramateak bere balioa izango du. Hainbat azpipuntu sartu dituzte irizpide horretan; haien artean, desabantaila egoeran dauden emakumeak kontratatzea. Horrez gain, formakuntzari garrantzia eman diote: baloratu egingo dute kontratua egiten duen enpresak bere langileei berdintasunari buruzko formakuntza ematea, eta berdintasun alorrean 150 orduko prestakuntza duen pertsona kopuru jakin bat izatea.
Irizpideaz gaindiko neurriak
Irizpideak ez dira, ordea, neurri bakarra izango. Kontratu pleguetan ezinbestean ezarri beharko da enpresak ez daukala soldata ezberdinik sexuaren arabera, hau da, adjudikazioa jaso duen enpresetan emakumeen eta gizonen arteko ordainketetan diskriminaziorik ez dagoela.
120.000 eurotik gorako kontratuak lortu dituztenek, berriz, urtero bidali beharko dute kontratatutako pertsonen zerrenda, sexuaren arabera bereizita, pertsona bakoitzaren kategoria profesionala, eta oinarrizko soldata zein gehigarriak. Horrez gain, Gizarte Segurantzan izena emanda dauden langileen txostena eta kotizazio datuena helarazi beharko dizkio enpresak Jaurlaritzari.
Orain artean, kontratazio organo bakoitzak erabakitzen zuen zer irizpide aukeratu, inolako batasunik gabe. Josu Erkoreka Jaurlaritzako eledunak argitu du oinarri komun bat ezarri dutela. «Legeak muga asko jarrita dauzka, eta Lan Ikuskaritzak ikertzen eta zigortzen ditu».

