Moteltzearen itzala gero eta luzeagoa den arren, baikor daude…
Konfiantzaren hobetzea nondik datorren azaltzen hasita, esan behar da enpresek fakturazio hobea espero dutela 2019ko bigarren hiruhilekorako: %51,6ren ustez, mantendu egingo da, eta, %36,3ren ustez, hobera egingo du. Enpresen %12,1ek uste dute fakturazio okerragoa izango dutela. Jarduerari dagokionez, %65,7k uste dute ez dela aldaketarik egongo, eta %20,4k hobera egingo duela. Laginaren %13,8k baino ez dute uste jarduerak okerrera egingo duela.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresariak aldagai bi horiei nola erantzun dieten ikusita, pentsa daiteke gehiago saltzea espero dutela; ala garestiago saltzea espero dute? Ba emaitzek diote eskaeren bolumena hobetzeko aurreikuspen argia dagoela; beraz, moteltzeak moteltze, urteko lehen erdira arte behintzat, ez da gainbehera handirik espero, Laboral Kutxaren inkestaren arabera. Galdetutakoen %51,2k uste dute eskaeren bolumenean ez dela aldaketarik egongo, eta %36,3k hobera egingo duela. Enpresen %12,5k baizik ez dute uste kontratu berrien bolumen horrek behera egingo duela.
Eta enpleguari begira zer? Moteltzea eragin zuzena izaten ari da enplegu sorreraren abiaduran, langabeziaren azken datuek erakutsi dutenez, baina inkestaren ondorioak ez dira batere ezkorrak: enpresen % 76,5ek erantzun dute enpleguan ez dutela aldaketarik espero; % 17,6k lantaldea handitzeko itxaropena dute; eta % 5,9k guztiz kontrakoa, langile kopurua murriztu egingo dutela.
Alemaniak kezka sortzen du
Hiru lurraldeetako 400 enpresarik egiten duten aurreikuspena ez da txarra, beraz, baina Europan gero eta datu gehiago daude moteltzearen garrantziaz. Handelsblatt egunkariak dio Berlingo gobernuak barne agiri batean %0,8ko hazkunde aurreikuspena egin duela 2019. urterako. Alegia, OCDEk Alemaniarentzat egindako %0,7ko hazkunde aurreikuspenarekin bat letorke ustezko agiri hori, eta berretsiko luke Europako motorra benetako arazoetatik gertu legokeela makroari dagokionez.
OCDEk, izan ere, mundu mailako arazoak ikusten ditu, eta eurogunean, Alemania eta Italia seinalatu ditu jaitsiera nabarmenenak aipatzean. Dena den, AEBak, Erresuma Batua eta Kanada ere gain behera doazela dio.



Hori bai, 2019ko zerrendan jaun eta jabe Jeff Bezos da, Amazonen sortzailea. Gaur egun, plataformaren %16 du, eta hortik pilatu du estatubatuarrak 131.000 milioi dolarreko dirutza (116.000 milioi euro), Forbes-ek inoiz jasotako aberastasunik handiena. Dibortziatzen ari da Amazoneko burua, eta horrek agian aldaketak ekar ditzake 2020ko sailkapenean, batez ere bikotearen aberastasunaren erdia Mac Kenzie Bezos emaztearen esku geratzen bada. Balizko galeratik bizkor suspertuko da Bezos, dirutza irabazten jarraituko baitu: batez beste, Amazonen sortzaileak 5.800 milioi euro irabazten ditu hilero.
Bezosekin batera, zerrendaren lehen hogeikoan agertu dira Facebooken fundatzaile Mark Zuckerberg (8.) eta Googleren sortzaileak, Larry Page (10.) eta Serge Brin (14.). 2008ko zerrendan, 32.a zen Brin, eta 33.a Page; Bezos, berriz, 110.a.
Sare sozial eta plataforma handi horien ezaugarri bat beren jabetza da. Zer daukate, zein da haien balioa? Tom Goodwin guruak azpimarratu izan duen moduan, Uberrek ez du ibilgailurik, Facebookek ez du edukirik sortzen, Alibabak ez du inbentariorik, eta Airbnbk ez du etxebizitzarik. Konpainia horietako bakoitzak daukana plataforma bat da, soil-soilik. Hori bai, jende mordoak erabili nahi dituen plataformak dira, eta sektore osoak ari dira irensten: taxiak, hotelak, publizitatetik bizi den prentsa… Multinazional berri horien inguruan -Txinakoen kasua aparte utzita- bi auzi bizi-bizirik daude gaur egun: erraldoi horien praktika monopolistikoak batetik, eta haiek tokian tokian zergapetzeko modua, bestetik.
Oinarrizko zerbitzu publikoen pribatizazioa arazo handia da hainbat herrialdetan. Oxfamek hala uste du: desberdintasuna murrizteko biderik eraginkorrena zerbitzu publikoak direla argi izan arren, «aberatsek inoiz baino zerga txikiagoak dituztenean, zerbitzu publikoek funts gabezia kronikoa sufritzen dute, eta jenderik txiroena kanpoan uzten duten enpresa pribatuei azpikontratatzen zaizkie. Herrialde askotan, itxurazko hezkuntza edo kalitatezko osasun zerbitzuak aberatsek soilik ordain ditzaketen luxu bilakatu dira».
Zenbat diru eta nola irabaz daitekeen erakutsi nahi duten aberatsekin batera, badira lezioak emateko moduan ez daudenak ere. Berriz ere Forbes zerrendari begira, lehen hogei postuetan ez dira gutxi euren aberastasunaren iturrian gurasoen ondarea dutenak. Pertsonarik aberatsenetan laugarrena Bernard Arnault frantziarra (LVMH) da, Louis Vutton, Christian Dior eta Sephoraren jabea. 67.600 milioi eurotik gorako ondarearen zatirik handiena bere bizitzan zehar pilatu badu ere, Bernard Arnaulten aberastasunaren iturria Jean Leon Arnault aitaren eraikuntza enpresan dago.
Pertsonarik aberatsenen artean hamaikagarren postuan, bi Koch daude, 45.000na milioi eurorekin. Koch Industries diru sarreretan AEBetako enpresarik handienetan bigarrenaren akzioen %42 dituzte Charles eta David Koch anaiek. Petrolio findegiak eraikitzen zituen konpainia oinordekotzan jaso zuten.
zergapekoak konparatuz. Ikusi zuten hiriko dirudunenak duela 600 urteko aberatsen senideak zirela. Azterketa horrek berak zioen Forbes-en zerrendako europarren erdiak oinordekotzan jaso zituztela beren fortunak.
Erabaki politikoetan eragina izateko bide bat politikan zuzenean parte hartzea da. Horren erakusgarri da Trump, baina baita AEBetako Alderdi Demokratako Michael Bloomberg ere (aberatsenetan 9.a, 50.000 milioirekin). New Yorkeko alkate izandakoa (2002-2013) orain aztertzen ari da Etxe Zuriko maizter izan nahi ote duen. Finantza informazioan espezializatutako hedabideak biltzen ditu Bloomberg LP konpainiak. Bide batez, Forbes-eko aberatsenetan hedabide jabe gehiago daude. Bezos Washington Post-en jabea da, eta Slimek The New York Times-eko akzioen %17 ditu.
Soka horretakoa da Sheldon Adelson. Forbes aldizkariaren zerrenda munduko dirudunetan 24.a. Kasino jabe eta errepublikanoen finantzatzaile ezaguna, helburu nagusiak «merkatu askeko gizartea» eta Israel ditu.
Alexandria Ocasio-Cortezen proposamena-. Barre urduriak nagusitu ziren aretoan, eta Dellek erantzun egin zuen: «Emazteak eta biok fundazio bat sortu genuen duela hogei bat urte [haur txiroei laguntzeko], eta uste dut horretan nire urteko sarreren %70 baino gehiago jarri izan dudala. Erosoago sentitzen naiz fundazio pribatu gisa funts horiek emateko dugun abileziarekin, diru horiek gobernuari ematearekin baino».
Euskal Herrian ere bada emaitza horien berri: munduko pertsonarik aberatsenetan seigarrenak, Amancio Ortega galiziarrak (Inditex), hitzarmenak egin ditu Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin; haren fundazioaren bidez, Osakidetzari 14,7 milioi eman zizkion, eta beste 5,7 milioi Osasunbideari, minbizia artatzeko hainbat makina, azeleragailuak eta mamografoak eros zitzaten.
berean ematen ere. Forbes-en zerrendan bigarrenak, Bill Gatesek, bere ondarearen %37 eman du jada ongintzarako dohaintzetan (32.000 milioi); ez du urrun aberatsenetan hirugarrena, Warren Buffet (Berkshire Hathaway): 26.500 milioi eurotik gora eman ditu, bere ondasunen %36. Aldiz, Mark Zuckerbergek soilik %4 eman du (1.800 milioi dolar), eta Bezos da agerian gehien gelditu dena, bere fortunaren %0,9 baino ez duelako eman.
(1.870 milioi euro), batez ere Glencore meatzaritza taldean duen parte hartzearengatik (%3). Mate 1988an hasi zen Marc Rich & Co enpresarentzat lanean, eta gerora, enpresako zuzendariek konpainia erosi zutenean, konpainiak Glencore izena hartu zuen. Multinazionalaren zink atala donostiarraren ardurapean dago gaur egun. Marc Rich & Co berak eta Glencorek ere hainbat salaketa izan dituzte ustelkeriagatik eta eroskeriagatik, eta zerga ihesagatik. Paradise Papers kasuan ere agertu dira taldearen inguruko informazioak.